Aurtengoan, Harreman-ek, Arrasateko garapenerako gobernuz kanpoko taldeak, eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak elkarrekin kolaboratzea erabaki dute.
Honako Arrasateko lau margolariek emandako margolanak zozketatuko dira zarzuelako lau emanaldietan: Martxen Arana, Iñigo Arregi, Nerea Bilbao eta Begoña Kortabarria. Hala, zozketarako errifak salduko dira emanaldien hasieran eta atsedenaldian.
Euro bakarraren truke, artelan ederra etxera eramateaz gain, GKEaren proiektuei laguntza eman ahal izango die ikusleak; Indiara (Ankur umezurtz eskolarako) eta Mozambikera (Marrupa, garapen sozioekonomiko integralerako) bideratuko dira, zehazki.
Aza 12
Elkarte Lirikoaren eta Harreman GKEren arteko kolaborazioa
Aza 03
Sarreren salmenta, BIHAR / La venta de entradas, MAÑANA
Kaixo guztioi!
Heldu da eguna! Bihar bertan jarriko dira salgai aurtengo zarzuelara joateko sarrerak!
Beste urtetan bezala, kutxa-ren webgunean eta kutxazainetan, eta Arrasateko Amaia Antzokiko leihatilan topatuko dituzue.
¡Kaixo a todos/as!
¡Ha llegado el día! ¡Las entradas se pondrán a la venta mañana por la mañana!
Como otras veces, las podréis encontrar en la web y cajeros de kutxa, y también en la ventanilla del teatro municipal de Arrasate, Amaia Antzokia.
Urr 28
Sarrerak / Entradas
Kaixo guztioi!
Sarrerak hurrengo astean, azaroko lehen egunetan, jarriko dira salgai!
Noiz jarriko diren aurrerago zehaztuko dizuegunez, adi egon zaitezte!
¡Kaixo a todos y todas!
¡Las entradas se pondrán a la venta la semana que viene, los primeros días de noviembre!
Ya que os daremos más detalles en breve, ¡estad atentos/as!
Laster arte
Urr 22
Protagonistak eta bakarlariak / Protagonistas y solistas
Hauek dira “La Gran Vía” zarzuelako aurtengo protagonistak eta bakarlariak:
Los y las protagonistas y solistas de la obra de este año son los y las siguientes:
– Mikel Izurrategi
– Igor Ganboa
– Susana Vazquez
– Gurendane Gonzalez
– J.J. Heriz
– Arkaitz Garrido
– Ruth Osinaga
– Enrique Altuna, Adrian Sales eta Iñaki Olaizola
Beroiez gain, beste 100 lagun inguruk hartzen dute parte obran; koruko kideak, orkestrako musikariak, jostunak…
Además de ellos y ellas, participan unas 100 personas en la obra; miembros del coro, músicos de la orquesta, encargados del decorado…
Urr 22
Elkarrizketa goiena.net-en
Hemen duzue goiena.net-ek elkarte lirikoko zuzendariari egindako elkarrizketa eta zarzuelaren inguruko informazioa biltzen duen artikulu/berria.
Ondo izan.
Madrilen Gran Via eraiki zuteneko istorio eta pasarteak, aurtengo zarzuelan
334 eraikin bota zituzten
Gran Via kalea eraikitzeko 334 eraikin bota behar izan zituzten, eta hainbat kale eta eliza desagertu ziren. Hori dela-eta, garai hartan Madrilen bizitakoak kontatuko dute zarzuelan. Protagonistak asko izango dira eta denak elkartuko dira Eliseo lokalean garai hartan hain ezagunak ziren chotisak kantatzen.
Protagonistak
Zarzuelan 100 lagunetik gora parte hartuko dute. Protagonistak izango dira: ibiltaria, Mikel Izurrategi; zalduna, Igor Ganboa; Menegilda, Susana Vazquez; Doña Virtudes, Guren Ana Gonzalez; segurtasuna, J.J. Heriz; Jokoa, Arkaitz Garrido; Chotis, Ruth Osinaga; Las ratas –lapurrak–, Enrique Altuna, Adrian Sales eta Iñaki Olaizola.
Teatro Felipen estreinatu zen
La Gran Via zarzuela 1886an estreinatu zen Madrileko Teatro Felipen. Testua Felipe Perez y Gonzalezena da; eta, musika, ostera, Federico Chueca eta Joaquin Valverderena.
Musika bizia eta ezaguna dela adierazi du Gonzalez zuzendariak. “Abeslarientzat obra zaila da; batez ere emakumeendako, zortzi abesti dituzte-eta”, dio Gonzalezek. Luisa Fernanda zarzuelan erabilitako arropa aprobetxatuko dute XX. mende hasiera irudikatzeko. Izaskun Murgia elkarteko lagunez gain, Arrasate Musikal orkestrako lagunak ere izango dira agertokian.
Urr 19
Sarrerak bazkideentzat / Entradas para los/as socios/as
Kaixo berriz ere.
Hurrengo astean Arrasate Musikalen jarriko dira salgai sarrerak, Arrasate Musikaleko bazkideentzat.
________
Buenas tardes.
Los/as socios/as de Arrasate Musikal podrán obtener sus entradas la semana que viene, en Arrasate Musikal.
Iruzkin berriak