{"id":95,"date":"2020-01-17T23:12:00","date_gmt":"2020-01-17T22:12:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=95"},"modified":"2023-03-16T10:57:37","modified_gmt":"2023-03-16T09:57:37","slug":"gelditu-ditzagun-makinak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2020\/01\/17\/gelditu-ditzagun-makinak\/","title":{"rendered":"Gelditu ditzagun makinak!"},"content":{"rendered":"\n<p>Grebak ezertarako\nere balio ez duela sinestarazi digute. Lan eskerga egin dute\nborrokaren antzutasunaren mezua zabaltzen. Hala ere, garaipen txiki\neta handiekin errelatoa piskanaka aldatzen gabiltzala iruditzen zait\nmaiz. Jada inork gutxik jartzen du zalantzan garbitzaile edota\nerresidentzietako emakumeek greba egiteko duten zilegitasuna, eta\njakin badakigu lehenago edo beranduago, baina garaipena lortuko\ndutela. Denbora kontua da, hori soilik.<\/p>\n\n\n\n<p>Hala ere,\nGobernuaren makinaria propagandistikoa martxan da etenik gabe. Azken\nasteotan ere nabarmen: euskal eskuinak Espainiako Kongresuan lortu ez\nzuen protagonismoa, hurrengo egunetan EiTB-n lortu zuen. Kate\nguztietan izan ziren, elkarrizketaz elkarrizketa, ezkerrak lortutako\nprotagonismoari buelta eman nahian. Matuteren hitzaldi borobilak\nlistoia altu jarri zuen, baina.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez naiz lehena\nkomunikabide publikoen partzialtasuna salatzen, bertako langileek ere\nhala egin dute behin baino gehiagotan. Mugimendu sozial eta sistema\nsuntsitzailearen aurrean alternatibak aldarrikatzen ditugunok, geure\nmezua zabaltzeko sekulako zailtasunak ditugu. Are gehiago greba\norokorraren aurrean martxan jarri duten ofentsibaren aurrean (hemen\nez baitugu Frantziako komunikabide publikoek izandako jarrerarik\nespero).<\/p>\n\n\n\n<p>Komunikabide\ntxikiek, baina, aukera ematen digute azaltzeko zergatik egin behar\ndugun greba urtarrilaren 30ean: bizitzaren duintasuna guztiaren\ngainetik dagoelako. Guztiontzat lan baldintza duinak, bizirik\nmantenduko gaituztenak, behar ditugulako. Geure buruek, maite\nditugunek, behar handiena dutenek, behar gaituztelako. Bizitza osoan\nlanean aritu direnei zor diegulako. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Interes indibidualen\ngainetik, nik ere ongizate kolektiboa lehenetsiko dut. Guztion artean\nzapaltzen gaituen makina geldi dezakegulako. Eta hori, makinaren\njabeak ere badaki. \n<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Grebak ezertarako ere balio ez duela sinestarazi digute. Lan eskerga egin dute borrokaren antzutasunaren mezua zabaltzen. Hala ere, garaipen txiki eta handiekin errelatoa piskanaka aldatzen gabiltzala iruditzen zait maiz. Jada inork gutxik jartzen du zalantzan garbitzaile edota erresidentzietako emakumeek greba egiteko duten zilegitasuna, eta jakin badakigu lehenago edo beranduago, baina garaipena lortuko dutela. Denbora kontua da, hori soilik. Hala ere, Gobernuaren makinaria propagandistikoa martxan da etenik gabe. Azken asteotan ere nabarmen: euskal eskuinak Espainiako Kongresuan lortu ez zuen protagonismoa, hurrengo egunetan EiTB-n lortu zuen. Kate guztietan izan ziren, elkarrizketaz elkarrizketa, ezkerrak lortutako protagonismoari buelta eman nahian. Matuteren hitzaldi borobilak listoia<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":111,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[311,75],"tags":[115,117,118,56,80,114,55,58],"class_list":["post-95","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-kolaborazioak","category-puntua","tag-u30grebaorokorra","tag-alternatibak","tag-bizitza-erdigunean","tag-goiena","tag-greba","tag-greba-orokorra","tag-puntua","tag-sindikalismoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/95","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=95"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/95\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":97,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/95\/revisions\/97"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media\/111"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=95"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=95"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=95"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}