{"id":89,"date":"2018-03-16T23:03:00","date_gmt":"2018-03-16T22:03:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=89"},"modified":"2020-02-04T23:05:59","modified_gmt":"2020-02-04T22:05:59","slug":"akabo-amesgaiztoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2018\/03\/16\/akabo-amesgaiztoa\/","title":{"rendered":"Akabo amesgaiztoa!"},"content":{"rendered":"\n<p>Loti Ederraren lehen\nbertsioa Italian argitaratu zen, 1634. urtean. Giambattista\nBasile-ren <em>Eguzkia, Ilargia eta Talia<\/em> ipuinean, printze batek\nTalia lo topatu, eta bera esnatu gabe bortxatu egin zuen. Haurdun\ngelditu, eta artean esnatu gabe, bikiak erditu zituen Taliak. Dio\nipuinak haurtxo horietako batek esnatu zuela ama, atzamarra miaztu\neta kalamuzko ezpala kenduz. Printze bortxatzailea, errege bihurtuta\njada, berarengana itzuli zen, eta maitasun istorio eder bat hasi\nzuten.<\/p>\n\n\n\n<p>Ipuina aldatzen joan\nzen, ez baita batere elegantea bortxatu zaituenarekiko maitasun\nerabatekoa sentitu behar duzula esatea. Mezuak sotilagoak bihurtu\ndira, printze urdinaren zain egon behar dugula iradokiz, laranja\nerdiak zoriontasuna emango digula sinestaraziz.<\/p>\n\n\n\n<p>Urte luzeotako\nemakumeon eskubideen aldeko borrokari esker, baina, laranja erdiarena\nere atzean uzten ari gara pixkanaka. Baina patriarkatuak beste gol\nbat sartu digu: maitasun erromantikoa formaz aldatu, eta seme-alaba\nforma eman dio printze urdinari. Ama izan behar dugula diosku, ama\nperfektua, emakume \u201coso\u201d izan nahi badugu. Ama, emakumearen\ngainetik.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta erromantizismoz\nbeteta, arrakasta profesionala izango duen gizon maskulinoa heziko\ndugu, edo lan erreproduktiboak prekarietatean egingo dituen emakume\nfemeninoa.<\/p>\n\n\n\n<p>Kapitalismoak\nalabari prestigio sozial txikiena duten lanpostuak emango dizkio,\nzaintzarekin erlazionatutakoak: erresidentziako langile\n(patronalentzako \u201cipurdi garbitzaile\u201d), garbitzaile ikusezin,\netxez etxeko langile&#8230; Arrakasta izatekotan, gizonak baino oztopo\ngehiago gainditu beharko ditu, indizeaz harago doan soldata arrakala\nsufrituz.<\/p>\n\n\n\n<p>Patriarkatua, baina, larritzen hasi da: loti ederrok esnatu gara. Nazkatu gara beldurrez bizi eta zapalduta egoteaz, emakume izateagatik eskubide gutxiago izateaz.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizi nahi dugu, ez\nbiziraun.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Loti Ederraren lehen bertsioa Italian argitaratu zen, 1634. urtean. Giambattista Basile-ren Eguzkia, Ilargia eta Talia ipuinean, printze batek Talia lo topatu, eta bera esnatu gabe bortxatu egin zuen. Haurdun gelditu, eta artean esnatu gabe, bikiak erditu zituen Taliak. Dio ipuinak haurtxo horietako batek esnatu zuela ama, atzamarra miaztu eta kalamuzko ezpala kenduz. Printze bortxatzailea, errege bihurtuta jada, berarengana itzuli zen, eta maitasun istorio eder bat hasi zuten. Ipuina aldatzen joan zen, ez baita batere elegantea bortxatu zaituenarekiko maitasun erabatekoa sentitu behar duzula esatea. Mezuak sotilagoak bihurtu dira, printze urdinaren zain egon behar dugula iradokiz, laranja erdiak zoriontasuna emango digula sinestaraziz.<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[105,56,106,55],"class_list":["post-89","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-goiena","tag-feminismoa","tag-goiena","tag-heteropatriarkatua","tag-puntua"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/89","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=89"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/89\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":90,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/89\/revisions\/90"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=89"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=89"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=89"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}