{"id":87,"date":"2018-05-11T22:55:00","date_gmt":"2018-05-11T21:55:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=87"},"modified":"2020-02-04T23:02:38","modified_gmt":"2020-02-04T22:02:38","slug":"goitik-behera-ala-behetik-gora","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2018\/05\/11\/goitik-behera-ala-behetik-gora\/","title":{"rendered":"Goitik behera ala behetik gora?"},"content":{"rendered":"\n<p>Virginie\nDespentes-en <em>King Kong Teoria<\/em>\nliburua hasi berri dut. Lehen\nkapitulutik gogor hasten da: baieztatzen du estatuak, bere\nkomunikazio eta aisiaren industriarekin, amatasuna gainbalioesteko\nmezuak zabaltzen dituela, baina ez emakumeekiko eskuzabaltasunez,\nbaizik eta norbanakoak anulatu,\nmenpeko bihurtu eta estatu totalitariorako bidea leuntzeko\nbaizik.<\/p>\n\n\n\n<p>Kapitulua\nbukatu eta hara! EAJk berriz ere PPren aurrekontuak onartu ditu,\nIBEX35-eko Ciudadanos-ekin batera. Estatutua eta konpetentziak\nkentzea nahi duten horiekin. Presoak urrun mantendu eta bakea\noztopatzea helburu dutenekin. Hori bai, guztia Euzkadiren\nhobebeharrez omen.<\/p>\n\n\n\n<p>Despentesen\nhitzak gogorarazi dizkit\nEAJren justifikazioak. \u2018Guk\ndakigu zer den zuentzako ona, utziguzue zuen partez\nerabakitzen\u2019. Hori da beren\ngizarte eredua: botere\nekonomiko eta politikoa baldintzatuko ez duen herria,\nanulatua\neta boterearekiko autonomiarik ez duten\nerakundez osatua.\nHorretarako, erosoak ez\ndirenak isilarazten\ndituzte, sare sozialetako\nkontuak fiskaltzan salatuz (horra hor Gipuzkoako Foru Aldundi\nekintzailea), turismoaren hiriburuaren aurkako protesta baketsua\negurtuz edota sindikatuak ilegalizatzen\nsaiatuz.<\/p>\n\n\n\n<p>Aitortu\ndezagun: EAJren zuzendaritzak ez du\nez independentziarik, ezta erabakitze eskubiderik nahi (ez bada kontu\nsinbolikotarako). Ezin diogu etengabe itxaron, eskua noiz emango\ndigun. Burujabe izan nahi\nbadugu, subjektu politikoa indartzea izan behar dugu ipar.\nBurujabetza integralki\nulertuta: pobrezia energetikoarekin amaituko duen energia\nburujabetza, finantza eredu kooperatiboak, eraldaketarako tresnak,\nekintzailetasun soziala (ez-neoliberala)&#8230; Ekainaren\n2an beste aukera bat dugu herria burujabetzara bidean saretzeko:\nzatoz Iru\u00f1era, Alternatiben Herrira, gaurko Margaret\nThatcher-i alternatibak\nbaditugula erakustera!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Virginie Despentes-en King Kong Teoria liburua hasi berri dut. Lehen kapitulutik gogor hasten da: baieztatzen du estatuak, bere komunikazio eta aisiaren industriarekin, amatasuna gainbalioesteko mezuak zabaltzen dituela, baina ez emakumeekiko eskuzabaltasunez, baizik eta norbanakoak anulatu, menpeko bihurtu eta estatu totalitariorako bidea leuntzeko baizik. Kapitulua bukatu eta hara! EAJk berriz ere PPren aurrekontuak onartu ditu, IBEX35-eko Ciudadanos-ekin batera. Estatutua eta konpetentziak kentzea nahi duten horiekin. Presoak urrun mantendu eta bakea oztopatzea helburu dutenekin. Hori bai, guztia Euzkadiren hobebeharrez omen. Despentesen hitzak gogorarazi dizkit EAJren justifikazioak. \u2018Guk dakigu zer den zuentzako ona, utziguzue zuen partez erabakitzen\u2019. Hori da beren gizarte eredua: botere<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[103,56,55,104],"class_list":["post-87","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-goiena","tag-eaj","tag-goiena","tag-puntua","tag-virginie-despentes"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/87","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=87"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/87\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":88,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/87\/revisions\/88"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=87"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=87"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=87"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}