{"id":85,"date":"2019-09-20T20:57:00","date_gmt":"2019-09-20T19:57:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=85"},"modified":"2023-03-16T10:58:07","modified_gmt":"2023-03-16T09:58:07","slug":"agur-eta-ohore","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2019\/09\/20\/agur-eta-ohore\/","title":{"rendered":"Agur eta ohore"},"content":{"rendered":"\n<p>Uztailaren 15etik\nartikulu hau buruan, baina ezin hitzak topatu, aita.<\/p>\n\n\n\n<p>Bi hilabete pasa\ndira jada. 2 hilabete Gasteizko ZIUn hil zenetik. Maite zaitugunez\ninguratuta. Guztiok batuta, besarkada amaigabeetan murgilduta. Astea\nere hala pasa zenuen, anai-arreba eta ilobez inguratuta. Leku hotza\nepel bihurtu zuten guztiek, belarrira xuxurlatutako abesti\niraultzaileekin, irrintziekin, barre algara eta eskertza\nsentikorrenekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Guztiok agurtu nahi\nzintugun, aita. Maite zaitugula esan, guri eta komunitateari emandako\nguztia eskertu&#8230; eta iristea nahi ez genuenari aurre egiten saiatu.\nHalaxe darraigu.<\/p>\n\n\n\n<p>2 hilabeteotan\nerrekonozimendu hitzak jaso eta jaso ari gara, oraindik ere tantaz\ntanta iristen ari direnak. Kooperatiben mundutik, euskalgintzatik,\nherrigintzatik&#8230; Baina baita hainbeste lagundu zenienen eskutik ere.\nIzan ere, herrigintzak izan zintuen, baina baita familiak eta\ngertukoek ere. Nola lortu zenuen, oraindik ez dakit. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Lasai egon zaitezke,\naita. Ondo ikasi dugu mundu hau hobetzea guri ere badagokigula.\nKomunitatea txikitasunetik eta umiltasunetik indartuz. Hitzetatik\nharago, utopia ekintzetatik eraikitzen segiko dugu. Bakoitza bere\ntxokotik, gizarte justuagoa ipar. Euskalduna, abertzalea, langilea&#8230;\neta feminista. Iraultza horri ere gogoz helduko diogu, aita. Zuk\nemandako tresnak egungo erronka handiei aurre egiteko erabiliz.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta, nola ez, Joanes\ntxikiak ere ezagutuko zaitu. Mundu justuagoarekin zenuen konpromisoa\ntransmititzen ahaleginduko gara. Utopiaren errealista izaten saiatuko\ngara, txikigintzaren ameslariak, zu moduan.<\/p>\n\n\n\n<p>Mila esker, aita.\nMila esker zeuri ere, ama. Aita zena, zuri esker izan zelako. Mila\nesker etxekoei, lehengusu eta osaba-izebei, lagunei, malkotan eta\nirribarretan lagun izan zaituztegunoi. Eta Gasteizko profesionalei,\nbidelagun goxo izan zaretelako.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Uztailaren 15etik artikulu hau buruan, baina ezin hitzak topatu, aita. Bi hilabete pasa dira jada. 2 hilabete Gasteizko ZIUn hil zenetik. Maite zaitugunez inguratuta. Guztiok batuta, besarkada amaigabeetan murgilduta. Astea ere hala pasa zenuen, anai-arreba eta ilobez inguratuta. Leku hotza epel bihurtu zuten guztiek, belarrira xuxurlatutako abesti iraultzaileekin, irrintziekin, barre algara eta eskertza sentikorrenekin. Guztiok agurtu nahi zintugun, aita. Maite zaitugula esan, guri eta komunitateari emandako guztia eskertu&#8230; eta iristea nahi ez genuenari aurre egiten saiatu. Halaxe darraigu. 2 hilabeteotan errekonozimendu hitzak jaso eta jaso ari gara, oraindik ere tantaz tanta iristen ari direnak. Kooperatiben mundutik, euskalgintzatik, herrigintzatik&#8230; Baina baita<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":100,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[133,50,311],"tags":[100,99,56,101,55],"class_list":["post-85","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-agur-eta-ohore","category-goiena","category-kolaborazioak","tag-agur-eta-ohore","tag-aita","tag-goiena","tag-omenaldia","tag-puntua"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/85","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=85"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/85\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":86,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/85\/revisions\/86"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media\/100"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=85"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=85"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=85"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}