{"id":79,"date":"2019-11-22T20:41:00","date_gmt":"2019-11-22T19:41:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=79"},"modified":"2023-03-16T10:57:56","modified_gmt":"2023-03-16T09:57:56","slug":"zaintza-zainduz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2019\/11\/22\/zaintza-zainduz\/","title":{"rendered":"Zaintza zainduz"},"content":{"rendered":"\n<p>Adinean aurrera\ngoazelako batetik, eta bizitzaren eta lan merkatuaren irakurketa\nfeministak bultzatuta bestetik, ezin azken aldian zaintza lanen\nkrisia burutik kendu: adinekoen egoitzen prekarizazioa, etxeko\nlangile ikustezinek sufritzen dituzten \u201cbizi\u201d baldintzak&#8230;\nEmakumeak gehienak, etorkinak asko. Erresidentzietako grebako\npankartak jartzen ikusten ditugu batzuk, beste batzuk, aldiz, kalera\nirteteko aukerarik ere ez dute. Guztiak borrokalariak, indartsuak,\neta zapalduak.<\/p>\n\n\n\n<p>Hain zuzen ere,\nzerbitzu publikoen pribatizazioak bideratu du zaintzaren\nprekarizazioa, langileen lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea\ngero eta okerragoak bihurtuz. Bide batez, eta oker ez banaiz,\nDebagoieneko hainbat adineko egoitza azken urteotan pribatizatu egin\ndituzte. Erabaki horien ondorioak positiboak direla ezin esan, beste\nhainbat kasu ezagututa behintzat (testigantza gordinak, esaterako,\nerresidentzietako langileek Foru Aldundian emandakoak:\nhttps:\/\/labur.eus\/egoitzak).<\/p>\n\n\n\n<p>Hala ere, ez da\nsoilik prekarizatu emakumeon laneko duintasuna edota zerbitzua,\nguztioi prekarizatu digute gure bizitzaren azken fasea. Maitasunez,\nduintasunez eta goxotasunez betea beharko luke zahartzaroak, eta ez\nfardelak aurreztea lehentasun duen enpresa baten interesen menpekoa.<\/p>\n\n\n\n<p>Zaintzaren krisiari\nmodu komunitario eta kooperatiboan nola egingo diogun aurre, akaso\nhori izango da gaur egun esku artean dugun erronka handienetakoa. Lan\nhorretan eragile sozial anitzak saretzea ezinbestekoa izango zaigu,\nbatez ere ikustezinak diren horiek parte aktibo bihurtuta. Txuri\neuskaldunon eraldaketa proiektuek akaso ez dituztelako paperik\ngabekoen beharrak beteko, ezta egunean 22 ordu etxe barruan lanean\naritzen diren emakumeen irakurketak jasoko ere. Eta hala, bide batez,\ngure zapalkuntza propioak aitortzeko aukera izango dugu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Adinean aurrera goazelako batetik, eta bizitzaren eta lan merkatuaren irakurketa feministak bultzatuta bestetik, ezin azken aldian zaintza lanen krisia burutik kendu: adinekoen egoitzen prekarizazioa, etxeko langile ikustezinek sufritzen dituzten \u201cbizi\u201d baldintzak&#8230; Emakumeak gehienak, etorkinak asko. Erresidentzietako grebako pankartak jartzen ikusten ditugu batzuk, beste batzuk, aldiz, kalera irteteko aukerarik ere ez dute. Guztiak borrokalariak, indartsuak, eta zapalduak. Hain zuzen ere, zerbitzu publikoen pribatizazioak bideratu du zaintzaren prekarizazioa, langileen lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea gero eta okerragoak bihurtuz. Bide batez, eta oker ez banaiz, Debagoieneko hainbat adineko egoitza azken urteotan pribatizatu egin dituzte. Erabaki horien ondorioak positiboak direla ezin esan, beste hainbat<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":99,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[50,311,75],"tags":[97,55],"class_list":["post-79","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-goiena","category-kolaborazioak","category-puntua","tag-erresidentziakborrokan","tag-puntua"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/79","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=79"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/79\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":80,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/79\/revisions\/80"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media\/99"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=79"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=79"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=79"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}