{"id":73,"date":"2019-04-05T20:30:00","date_gmt":"2019-04-05T19:30:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=73"},"modified":"2023-03-16T10:59:29","modified_gmt":"2023-03-16T09:59:29","slug":"behar-dugun-agenda","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2019\/04\/05\/behar-dugun-agenda\/","title":{"rendered":"Behar dugun agenda"},"content":{"rendered":"\n<p>Itsasondoko mediku\netxean Koro sendagilea eta Arantxa erizaina soilik egoten dira,\ninguruko herri txikietakoei arreta paregabea ematen. Egun batzuz,\nbaina, Iratik egin du bertan lan. 11 urte darama Osakidetzan, nondik\ndeituko dioten zain, inongo egonkortasunik gabe. Administrazio\npublikoko beste milaka langilek bezala.<\/p>\n\n\n\n<p>Hala ere, gaur egun\ninork gutxik hitz egiten du behin-behinekotasunaz, administrazio\npublikoa ABLE (<em>ETT<\/em>)\ngarrantzitsuena bihurtu izanaz. Ezta hauteskunde garaian ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Izan ere, agenda\nsozial eta ekonomikoa eskuin erradikalak ezarri digu. Eta gobernuek\neskuineko politika erradikalak aplikatzen dituzten bitartean, ez da\nhiltzen gaituen kapitalismoaren aurrean behar ditugun alternatibei\nburuz hitz egiten. Ez dira ezberdintasun sozialak murrizteko benetako\npolitikak planteatzen. %99ak behar dituen politika erradikalak. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Ozen entzuten dira,\nbaina, antolatuak eta borrokalariak kriminalizatzen dituzten ahotsak,\nGipuzkoan Markel Olanok Tabakalerako grebalariei buruz esandakoa\nadibide. Eta eraso horien aurrean, ezkerra ezkerrean behar dugu.<\/p>\n\n\n\n<p>Arrazakeria eta\nxenofobia ardatz duten diskurtsoen aurrean gehiengoaren interesak\ndefendatuko dituen ezkerra behar dugu. \n<\/p>\n\n\n\n<p>EAJri esker Madrilen\nonartu zen eta ezberdintasun sozialak biderkatzen dituen gastu\narauari buruz hitz egingo digun ezkerra. Martxoaren 8an kontrakoa\naldarrikatu arren, egunero emakumeenganako diskriminazioa eta\narrakala handitzen dituen gobernuak salatuko dituena.\nErresidentzietako emakumeentzako eta komisaldegi eta epaitegietako\ngarbitzaile grebalarientzako benetako soluzioak eskainiko dizkion\nezkerra. Eta, nola ez, eragile sozialen kritikak modu eraikitzailean\nhartuko dituena.<\/p>\n\n\n\n<p>Beldurrez baino,\nbozkatzera ilusioz joatera bultzatuko gaituen argumentu eta proiektu\nsakonak behar ditugu, eslogan hutsetatik harago.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Itsasondoko mediku etxean Koro sendagilea eta Arantxa erizaina soilik egoten dira, inguruko herri txikietakoei arreta paregabea ematen. Egun batzuz, baina, Iratik egin du bertan lan. 11 urte darama Osakidetzan, nondik deituko dioten zain, inongo egonkortasunik gabe. Administrazio publikoko beste milaka langilek bezala. Hala ere, gaur egun inork gutxik hitz egiten du behin-behinekotasunaz, administrazio publikoa ABLE (ETT) garrantzitsuena bihurtu izanaz. Ezta hauteskunde garaian ere. Izan ere, agenda sozial eta ekonomikoa eskuin erradikalak ezarri digu. Eta gobernuek eskuineko politika erradikalak aplikatzen dituzten bitartean, ez da hiltzen gaituen kapitalismoaren aurrean behar ditugun alternatibei buruz hitz egiten. Ez dira ezberdintasun sozialak murrizteko benetako politikak<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[50,311,75],"tags":[88,90,86,89,55,87],"class_list":["post-73","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-goiena","category-kolaborazioak","category-puntua","tag-eskuina","tag-ezkerra","tag-markel-olano","tag-politika","tag-puntua","tag-tabakalera"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=73"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":74,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73\/revisions\/74"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=73"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=73"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=73"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}