{"id":373,"date":"2022-12-23T20:59:04","date_gmt":"2022-12-23T19:59:04","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=373"},"modified":"2022-12-23T20:59:06","modified_gmt":"2022-12-23T19:59:06","slug":"irteerak-eta-ez-irteerak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2022\/12\/23\/irteerak-eta-ez-irteerak\/","title":{"rendered":"Irteerak (eta ez-irteerak)"},"content":{"rendered":"\n<p>Zurrumurruak soilik iristen zaizkigu Goierrira Ulma eta Orona kooperatiba taldeak Mondragonetik irteteko hartu duten erabakiaren inguruan. Sare sozialetan Mondragon-en sedukzio saiakerak batetik, eta Ulmako Kontseilu Errektoreek egindako salaketak, bestetik. Lurrin goxotik urrun, guztia. <\/p>\n\n\n\n<p>Ulmarena tristuraz bizi dudan horietako bat naiz, aitortuko dizuet. Gogoan dut oraindik nola bizi izan genuen Irizar eta Amporen irteera, botere eta interes talken irakurketa eginda. Ez dakit oraingoan ere botere talkak dauden atzean, gorbata gehiegi dauden esparruetan ohikoa den moduan. Ziur aski denetik izango da, baita interes ekonomikoak ere. Dena den, bada behintzat elementu komun bat irteera hauen artean: ez da inondik inora <a href=\"https:\/\/www.lagunaro.es\/ataria2\/menu_principal#&amp;panel1-1\">Lagun-Aro, EPSV<\/a>-tik irtetea planteatzen. Eta neuretzako behintzat, hau oso esanguratsua eta garrantzitsua da. Ez diodalako zentzurik topatzen sareari uko egitea alde batetik, baina sarearen tresna batzuei eustea, bestetik (arren, argudia dezala norbaitek).<\/p>\n\n\n\n<p>Lagun-Aro izango da, ziur aski, Arrasateko Kooperatiben Esperientziak ekarritako tresna interesgarrienetako bat. Tesi garaietan landutako <a href=\"https:\/\/www.slideshare.net\/naroaeg\/lagunaro-epsv-una-herramienta-para-gestionar-la-crisis\">aurkezpen hau <\/a>eta Ekonomiaz-en argitaratutako <a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/web01-a2reveko\/es\/k86aEkonomiazWar\/ekonomiaz\/abrirArticulo?idpubl=75&amp;registro=1192\">artikulu hau<\/a> akaso baliagarri izango zaizkizue bere pisua ulertzeko. Azken finean, kooperatiben gorabeherei malgutasunez erantzuteko <a href=\"https:\/\/www.lagunaro.es\/ataria2\/ayuda-al-empleo\">interkooperazio tresnak<\/a> biltzen ditu Lagun-Arok, langileen birkokapenak barne. Esaterako, Fagor Etxetresna Elektrikoak erori zenean, bazkide mutualisten birkokapenei esker milaka lanpostu mantendu ahal izan ziren&#8230; bazkide mutualisten lanpostuak, hori bai. Dena den, nahikoa idatzi nuen <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran?s=fee\">inkoherentzia hauei buruz<\/a> duela 10 urte.<\/p>\n\n\n\n<p>Lagun-Aro, EPSV-ren <a href=\"https:\/\/www.lagunaro.es\/ataria2\/documents\/10157\/649381\/MEMORIA_COMPLETA_LAGUNARO_EUS_2021.pdf\/7aad0d18-245e-44f5-b5a6-94aa8fb78792\">2021eko memoriaren<\/a> arabera, Ulma taldean 2.410 mutualista ziren bertako kide, eta Oronaren kasuan, 1.720. Bere garaian Mondragon Korporazioa utzi zuten Irizarrek eta Ampo-k ere bertan segitzen dute gaur egun, 717 eta 390 mutualistekin. Honek zer esan nahi du? Ba, Mondragoneko kooperatiba izan gabe ere, Lagun-Aroko kide diren kooperatiben artean ongi definitutako enpleguari laguntzeko elkartasun neurriak aplikatzen direla, bere dimentsio ezberdinetan (ordutegi mugikorra, birkokapenak&#8230; guztia <a href=\"https:\/\/www.lagunaro.es\/ataria2\/ayuda-al-empleo\">webgunean bertan<\/a> labur azalduta).<\/p>\n\n\n\n<p>Arrasateko Kooperatiben Esperientziak eta bere bilakaerak hobetzeko gauza asko ditu, ziur, baina proiektuaren erresilientzia eta garapenerako tresna hauek ikasgai garrantzitsua dira, beste sareek ere kontuan izan beharrekoak. Akaso, beraien biziraupenari begira ez diete kooperatibek tresnei uko egin nahiko. Logikoa bada, behintzat.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zurrumurruak soilik iristen zaizkigu Goierrira Ulma eta Orona kooperatiba taldeak Mondragonetik irteteko hartu duten erabakiaren inguruan. Sare sozialetan Mondragon-en sedukzio saiakerak batetik, eta Ulmako Kontseilu Errektoreek egindako salaketak, bestetik. Lurrin goxotik urrun, guztia. Ulmarena tristuraz bizi dudan horietako bat naiz, aitortuko dizuet. Gogoan dut oraindik nola bizi izan genuen Irizar eta Amporen irteera, botere eta interes talken irakurketa eginda. Ez dakit oraingoan ere botere talkak dauden atzean, gorbata gehiegi dauden esparruetan ohikoa den moduan. Ziur aski denetik izango da, baita interes ekonomikoak ere. Dena den, bada behintzat elementu komun bat irteera hauen artean: ez da inondik inora Lagun-Aro, EPSV-tik irtetea<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[15],"tags":[177,172,302,259,57,59,304,198,191,303,300],"class_list":["post-373","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-interkooperazioa","tag-elkartasuna","tag-interkooperazioa","tag-irizar","tag-koherentzia","tag-koop","tag-kooperatibismoa","tag-lagun-aro","tag-langabezia","tag-mondragon","tag-orona","tag-ulma"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/373","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=373"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/373\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":374,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/373\/revisions\/374"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=373"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=373"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=373"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}