{"id":350,"date":"2022-07-01T13:49:00","date_gmt":"2022-07-01T12:49:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=350"},"modified":"2023-03-16T10:53:14","modified_gmt":"2023-03-16T09:53:14","slug":"ospatzeko-arrazoi-bila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2022\/07\/01\/ospatzeko-arrazoi-bila\/","title":{"rendered":"Ospatzeko arrazoi bila"},"content":{"rendered":"\n<p>Fresko antzean hasi dugu uda, udaberriak lehor-lehor utzi dituen belardien lasaitasunerako.<\/p>\n\n\n\n<p>Azken egunotako euriei esker, lasaiago jango dute  Udalatx azpiko abere eta baratzeek, eta ziur kaleko kotxez betetako  baserri bideek ere hartuko zutela lasaitua. Iraunkortasuna eta ekologia  bogan ditugun garaiotan, harrigarria iruditzen zait garraio publikorik  gabeko auzo turistikoak izatea oraindik. Turismoaren edo energia  azpiegituren aitzakiarekin, hiritarrok segitzen dugu lur emankorrak  erasotzen; <em>herri<\/em> <em>garapenaren<\/em> izenean plakez, kotxez eta inora ez daramaten tren azkarrez betetzen. Funtsean, eredu aldaketarik nahi ez dugun bitartean.<\/p>\n\n\n\n<p>Lainopean bai, baina panorama eskasarekin hasi dugu uda. Bai hemen, \nbaita aberatson onespenarekin iheslarien hilerri bihurtu diren mugetan \nere.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina behar ditugu. Behar ditugu aitzakiak ospakizunetarako, \nfestarako. Bila ditzagun aitzakiak, sinesmen paganoak, elizkoiak edota \nkomunitarioak, gure osasun emozionalak eta kolektiboak eskertuko \nduelako.<\/p>\n\n\n\n<p>Halaxe egin genuen Ordizian, gure eskola publikoaren jaia ospatuz. \n700 lagunetik gora elkartu ginen herriko frontoian, kolorez, janzkeraz, \nhizkuntzaz eta kulturaz bustita. Segregazioa sufritzen dugun eskola eta \nherria da gurea, baina erresistentziak behar du ere bere pozerako \nespazioa. Horregatik hartu genituen kaleak, poltsiko eta sinesmenak \nkontuan hartu zituen menuarekin tripa betez. Eskola publikoko \nkomunitatea euskalgintzako eragile garela aitortu genion geure buruari, \nkonplexuak konplexu. Eskertu genien erretiroa hartu zuten irakasleei \ninklusioaren alde egindako lan itzela. Intersekzionalitatea eguneroko \nmenua dugu gurean, eta sekula baino harroago sentitu nintzen komunitate \nhorretako kide izateaz. Irlarik gabeko herria eraiki dezagun, euskara \nardatz izango duen kolore anitzeko gizartea os(p)atuz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Fresko antzean hasi dugu uda, udaberriak lehor-lehor utzi dituen belardien lasaitasunerako. Azken egunotako euriei esker, lasaiago jango dute Udalatx azpiko abere eta baratzeek, eta ziur kaleko kotxez betetako baserri bideek ere hartuko zutela lasaitua. Iraunkortasuna eta ekologia bogan ditugun garaiotan, harrigarria iruditzen zait garraio publikorik gabeko auzo turistikoak izatea oraindik. Turismoaren edo energia azpiegituren aitzakiarekin, hiritarrok segitzen dugu lur emankorrak erasotzen; herri garapenaren izenean plakez, kotxez eta inora ez daramaten tren azkarrez betetzen. Funtsean, eredu aldaketarik nahi ez dugun bitartean. Lainopean bai, baina panorama eskasarekin hasi dugu uda. Bai hemen, baita aberatson onespenarekin iheslarien hilerri bihurtu diren mugetan ere. Baina<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[311,75],"tags":[279,151,278,55,149],"class_list":["post-350","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kolaborazioak","category-puntua","tag-landa-lurrak","tag-ordizia","tag-ospakizuna","tag-puntua","tag-segregazioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/350","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=350"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/350\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":351,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/350\/revisions\/351"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=350"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=350"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=350"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}