{"id":344,"date":"2015-04-26T20:59:00","date_gmt":"2015-04-26T19:59:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=344"},"modified":"2022-05-04T21:00:53","modified_gmt":"2022-05-04T20:00:53","slug":"ilunak-argituz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2015\/04\/26\/ilunak-argituz\/","title":{"rendered":"Ilunak argituz"},"content":{"rendered":"\n<p>Ordu  luzeak  pasa  ditugu  Arrasate  inguruko  kooperatibak  \nkritikatzen.  Multinazional  hutsak  direla,  kapitalistak,  galdu  \ndutela  funtzio  soziala,  eraldaketa  soziala  beraien  planetan  sartu\n  ere  ez  dela  egiten,  gabezia  handiak  daudela  balio  \nkooperatiboen  inguruan\u2026  Ondo  arrazoitutako  kritikak  izan  dira  \nbatzuetan,  arinkeriaz  beste  batzuetan.  Erronka  enpresarialez  \njositako  hamarkadak  izan  dira.  Gerra  ondorengo  Arrasate  banatu  \neta  gosetuan  hasi,  frankismotik  pasa,  eta  globalizazio  \nkapitalista  latzean  murgildu.  Urte  batzuetako  perspektiba  hartzea \n ezinbesteko  izan  zen  esperientziaren  argi-ilunak  identifikatzeko, \n eta  horien  araberako  neurriak  hartzeko.  Eta  neurriotako  bat  da \n Lanki  ikertegiak  eskaintzen  duen  Kooperatibagintzan  Aditu  \nTitulua.<\/p>\n\n\n\n<p>7  hilabeteren  zehar  kooperatibagintzari  buruzko  teoriak  baino  \ngehiago  lantzen  dira  graduondokoan.  Jasotzen  dira  hainbat  \nadituren  testigantzak,  besteak  beste  langileen  parte-hartzeari  eta\n  krisi  sistemikoari  buruzkoak.  Baina  entzule  gisa  \ninteresgarrienak  kooperatibetako  testigantzak  izan  dira.  Eraldaketa\n  sozialaren  bueltan  bailarako  zenbait  kooperatibek  dituzten  \negitasmo  eta  planek  liluratu  naute.  Gustura  entzun  ditut  \nlangileen  parte-hartzea  bultzatzeko  hartzen  ari  diren  neurriak  \neta  dauden  egitasmo  sendoak.  Kontseilu  soziala  dinamizatzeko  \nproiektuetatik  eraldaketa  sozialerako  egitasmo  zehatzetara,  egungo \n egoera  sozioekonomikoan  kooperatibek  duten  rola  aztertuz.<\/p>\n\n\n\n<p>Zaila  da  hutsetik  eraikitzea,  baina  hartutako  norabideak  \naldatzea  zailagoa  delakoan  nago.  Inertziekin  hautsi  eta  zer  \ngaren  eta  nora  goazen  kuestionatzea.  Eraldaketa,  parte-hartzea,  \nformazioa,  ahalduntzea\u2026  eta  hori  guztia  milaka  bazkide  eta  \nlangileko  kooperatibetan.  Hazkunde  eredu  bati  jarraituz  \neraikitakoa  birplanteatu  eta  kooperatibetako  funtsetara  eramatea  \nez  da  erraza,  aitortza  eta  autokritika,  biak  behar  dira.  \nAutokritikatik  ondo  egindakoa  aitortu,  eta  argietatik  ikasiz  \nilunak  argitzea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ordu luzeak pasa ditugu Arrasate inguruko kooperatibak kritikatzen. Multinazional hutsak direla, kapitalistak, galdu dutela funtzio soziala, eraldaketa soziala beraien planetan sartu ere ez dela egiten, gabezia handiak daudela balio kooperatiboen inguruan\u2026 Ondo arrazoitutako kritikak izan dira batzuetan, arinkeriaz beste batzuetan. Erronka enpresarialez jositako hamarkadak izan dira. Gerra ondorengo Arrasate banatu eta gosetuan hasi, frankismotik pasa, eta globalizazio kapitalista latzean murgildu. Urte batzuetako perspektiba hartzea ezinbesteko izan zen esperientziaren argi-ilunak identifikatzeko, eta horien araberako neurriak hartzeko. Eta neurriotako bat da Lanki ikertegiak eskaintzen duen Kooperatibagintzan Aditu Titulua. 7 hilabeteren zehar kooperatibagintzari buruzko teoriak baino gehiago lantzen dira graduondokoan. Jasotzen dira hainbat<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[169,16],"tags":[68,170,57,59,191],"class_list":["post-344","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ilunkaran","category-koop","tag-eraldaketa","tag-ilunkaran","tag-koop","tag-kooperatibismoa","tag-mondragon"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/344","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=344"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/344\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":345,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/344\/revisions\/345"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=344"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=344"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=344"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}