{"id":342,"date":"2015-07-03T20:57:00","date_gmt":"2015-07-03T19:57:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=342"},"modified":"2022-05-04T20:59:08","modified_gmt":"2022-05-04T19:59:08","slug":"bekatuak-bekatu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2015\/07\/03\/bekatuak-bekatu\/","title":{"rendered":"Bekatuak bekatu"},"content":{"rendered":"\n<p>Wikipedia  kontsultatuz  hasi  naiz  artikulua  idazten.  \u201cSindikatu\u201d\n  hitza  bilatu  dut,  aitzakia  perfektua  azken  egunotan  \nprekaritateak  erail  dituen  langileak  aipatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Euskarazko  Wikipediaren  arabera,  sindikatuaren  helburua  da  \nlangileriaren  interes  sozial,  ekonomiko  eta  profesionalak  \ndefendatu  eta  sustatzea.  Gaztelaniazkoak  dio  bere  lana  erabakiak \n hartu  aurretik  langileak  informatu  eta  kontzientziatzea  ere  \nbadela.<\/p>\n\n\n\n<p>Definizioak  irakurri  eta  ahalduntzea  datorkit  burura,  \nautogestioa,  norbanakoaren  eta  komunitatearen  ongizatea,  \npertsonaren  duintasuna\u2026  eta  kooperatiba.<\/p>\n\n\n\n<p>Bai,  kooperatiba  eta  sindikatua,  biak  lotu  ditut.  Baina  \nmesedez,  ez  iezaiozue  inori  esan.  Ondo  dakizuen  bezala,  gure  \nbailaran  bekatua  da  kooperatibagintza  eta  sindikalgintza  lotzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Ustez,  eredu  kontrajarriak.  Baina  funtsean,  eskutik  helduta  behar  luketenak.<\/p>\n\n\n\n<p>Egia  da  kooperatibetan  sindikatuek  ez  dutela  lekurik,  ez  \nbehintzat  langile  bazkideen  ordezkari  gisa  (ez  ditzagun  ahaztu  \nebentual  eta  azpikontratatuak).  Bateraezinak  izanda  ere,  eraiki  \nbeharko  genituzke  zubiak  kooperatibak  eta  sindikatuak  aliatu  \nbihurtzeko.  Eredu  sozioekonomiko  alternatiboa  eta  erreala  nahi  \ndugunok,  bi  eragile  indartsuok  elkarlanean  behar  ditugu.  Baita  \nkomunitatetik  sortu  eta  eraldaketarako  bokazioa  duten  beste  \neragileak  ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Izan  gaitezen  gu  ere  Grezia,  eta  saia  gaitezen  eredu  \nsozioekonomiko  bidegabe  eta  krudel  hau  aldatzen.  Utz  ditzagun  \nezberdintasunak  alde  batera,  eta  has  gaitezen  eraikitzen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Wikipedia kontsultatuz hasi naiz artikulua idazten. \u201cSindikatu\u201d hitza bilatu dut, aitzakia perfektua azken egunotan prekaritateak erail dituen langileak aipatzeko. Euskarazko Wikipediaren arabera, sindikatuaren helburua da langileriaren interes sozial, ekonomiko eta profesionalak defendatu eta sustatzea. Gaztelaniazkoak dio bere lana erabakiak hartu aurretik langileak informatu eta kontzientziatzea ere badela. Definizioak irakurri eta ahalduntzea datorkit burura, autogestioa, norbanakoaren eta komunitatearen ongizatea, pertsonaren duintasuna\u2026 eta kooperatiba. Bai, kooperatiba eta sindikatua, biak lotu ditut. Baina mesedez, ez iezaiozue inori esan. Ondo dakizuen bezala, gure bailaran bekatua da kooperatibagintza eta sindikalgintza lotzea. Ustez, eredu kontrajarriak. Baina funtsean, eskutik helduta behar luketenak. Egia da kooperatibetan sindikatuek ez<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[75],"tags":[55],"class_list":["post-342","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-puntua","tag-puntua"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/342","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=342"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/342\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":343,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/342\/revisions\/343"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=342"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=342"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=342"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}