{"id":287,"date":"2012-12-30T23:14:35","date_gmt":"2012-12-30T22:14:35","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=287"},"modified":"2022-02-14T23:16:16","modified_gmt":"2022-02-14T22:16:16","slug":"tobera-eta-debagoiena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2012\/12\/30\/tobera-eta-debagoiena\/","title":{"rendered":"#tobera eta Debagoiena"},"content":{"rendered":"\n<p>Urtebete pasa da. Amaitu da aurtengo Tobera, eta urtea ere, amaitzear.<\/p>\n\n\n\n<p>Iaz hunkituta bukatu nuen Tobera, bertan ezagututako guztiengatik, \nsortutako loturegatik eta iazko Toberak geure argi-itzalak onartu eta \numorez plazaratzeko aukera eman zigulako.<\/p>\n\n\n\n<p>Zer esan aurtengo Toberari buruz. Nondik hasi.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Iraitz<\/strong>. Nola aldatu diren gauzak, kamarada. \nEkainetik hona, ilusioz eta irribarrez betetako barkuan egin dugu topo, \neta olatu eta marea guztien aurrean, indarrez (nekez batzuetan) egin \ndugu arraun. Eskerrik asko Debagoieneko proiektu integral hau posible \negiteagatik. Tobera duina taularatzea baino askoz gehiago lortu \nduzu\/dugu. Zorionak, prexoxa. Eta mila esker zure laguntasunagatik. Eta \nzorionak eta eskerrik asko, nola ez, <strong>Bagara<\/strong>ko lagunei.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Mikel<\/strong>. Gure Mikel. Iaz txoko honetan esandako \nguztiak berretsiko ditut. Zelako azkartasuna, bizitasuna, eta indarra. \nAgortzerik ez duela dirudien indarra. Iaz baino gehixeago egin dugu \ntopo, baina iruditzen zait orduak faltan izan ditugula, merendola horiek\n gehiagorako eman zezaketela. Ziur naiz, baina, Debagoiena indartzen \ntopo egingo dugula, Toberan ez bada, beste hamaika kontutan.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egoitz<\/strong>. Laburtzen ahalegintzen ari naiz, azken \nasteotan izandako entsegu eta berriketaldi denak sintetizatzen. Baina \nzaila zait. Barre algarak, urduritasunak, besarkadak, terapiak\u2026 Eta \nelkarlanean egindako entsegu horiek denak, eszena bakoitzari zukua \nateratzen pasatako orduak. Eta pertsonaia barru-barrutik eraikitzen \nikasi eta ikusi izana. Tobera hau antzerki eta \u201ckausa\u201d baino gehiago \nizan da, erronka pertsonala izan da. Mila esker, bihotz-bihotzez.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Miren<\/strong>. Gutxixeago egon gara aurtengoan. Baina \nentsegu gutxi horietan, zure indarrarekin irribarre egin eta gozatu dut \nberriz ere. Punkien barneko goxotasuna zugan ikus dezaket. Zu moduko \nemakume indartsuengan. Eta, nola ez, Olabarrietako eszena ez dut sekula \nahaztuko! Barre galantak O\u00f1atiri buelta ematerakoan!<\/p>\n\n\n\n<p>Eta hemendik aurrera Debagoieneko lagunok zerrendatzen eta aipatzen jarraitzeko ordena erabaki behar.<\/p>\n\n\n\n<p>Lagun o\u00f1atiarrok, zuek lehenak. O\u00f1atiarrak bereziak zarete, ez nuen \ngezurrik esan, ez. Flipatuta utzi naute zuen ilusioak, emandako \nkari\u00f1oak, irribarre konplizeek\u2026 Bereziak, jatorrak eta maitagarriak \nzarete, bai horixe!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Ibi<\/strong>, gure Lope. Euskal Herriko errege, \u201czuek ez \ndakitzue zein naizen ni!\u201d-ren pertsonifikazioa. Lehendakari xixtrin hori\n kendu eta gure agintari bihurtzeko behar besteko indarra daukazu, bai \nhorixe. Baita bihotz ona ere. Barre franko, behar zenean laguntza, \ninplikazioa eta ilusioa. Ederra eta berezia izan da!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Rodri<\/strong>. Eta Rodri izango zara betiko. Zuri esker egin\n nuen lehen pankarta (eta sekulakoak entzun beharko ditut hau publikoan \nonartzean\u2026), AUPA RODRI hori. Eskerrik asko. Unibertsitate zahar, \nmoderno edo klasikotan ezin direla gauza batzuk ikasi, ez horixe. ETEO \nhustuan, asko.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Idoia<\/strong>. Gidoigile eta zuzendari berezia ezagutzeaz \ngain, sinzeridadez egindako zuzenketa horiek jasotzeko zortea izan dut. \nKritikak ez direlako mingarriak, kari\u00f1oz jasotzen direnean. Asko ikasi \ndut, eta iruditzen zait ez dela prozesua amaitu, eta egingo dugula topo \naurrerantzean, Zuloa proiektuan edo beste edonon.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Ana Mari<\/strong>, gure Ana Mari. Emakume indartsua, alaia, \nnaturala, eta\u2026 Ana Mari. Hunkitu gabe ezin hitz egin zuri buruz. Muga, \noztopo, zailtasun eta tristura guztiei aurre egiteko moduak liluratuta \nutzi nau, zure bizitasunak, eta kari\u00f1oa emateko gaitasunak.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Leire<\/strong> eta <strong>Amaia<\/strong>. Txokolate mikatz \neta goxoak. Biok zarete Klaxk. O\u00f1atiarren goxotasunaren irudikapena. \nPlazer bat izan zen zu ezagutzea, Amaia, soziedade hartatik berriz topo \negitea eta eszena muntatzen hasi izana. Gozada bat zurekin berriz ere \nelkartzea, Leire, arbeletik urrun, baina irribarre berarekin. Joan \nbeharko dugu Txokolateixia-ra txokolate bila, ezta?<br>\nBaina zenbat o\u00f1atiar???<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Oihana<\/strong>, emakumeok historian lekurik ez dugu izan, \neta Tobera honetan zuk eman diguzu protagonismoa, ikasi dugu gizonek \nArriarango Juana bezalako altxorrak ezkutuan uzten dituztela. Zure \nkasua, ziur hori ez dela.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Julen<\/strong> eta <strong>Gaizka<\/strong>. Gutxixeago egin \ndugu topo. Bata forma-forman, eta bestea eszenatokira bakarrik igotzeko \ngai ere ez. Ondo pasa dut zuekin, laburrago baina ederra! Hori bai, \nGaizka, zu ere ez zara Gaizka izango ziur aski, Fraimi baizik\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>Eta <strong>Txirli<\/strong>. Ikusi dut maleta, Guardia Zibilen \nalboan, eszenatoki erdian. Aparta! Eta Arrasateko Eskinetos de \nPostal-ena itzela! Galanta zara, benetan. Ederki pasa dut, bai horixe!!!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Nagore<\/strong>. Bizitzan izandako aldaketak medio, ez nuen \nuste berriz egingo genuenik topo. Ba begira. Toberari asko zor diot. \nJarraitu goxotasun hori transmititzen!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Edurne<\/strong>, zu azkena, baina paperik hunkigarriena \nbenetan. Nortasuna zeinen garrantzitsua den argi utzi duzu, zure \ngoxotasunarekin. Txantxikua animalia ederra dela erakutsi diguzu zapo \neta zapaburu guztioi!<\/p>\n\n\n\n<p>Eta badator Debagoienaren ordua. Debagoieneko beste herrien ordua, ze, O\u00f1ati, Debagoiena da. Orain lehen baino gehiago.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Gerra<\/strong>. Nik ez dut, ez, Gatzagako iturrian urik edan.\n Baina desiratzen nago Gatzara joan, astoan edo autoan, eta Erdi Aroko \nherri ederra ondo ezagutzeko. Eta zurekin beste berbaldi jator baten \nmurgiltzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Bailaran behera, <strong>Olatz<\/strong>. Antzerkia. Alaitasuna. \nBizitasuna. Kontagiatzekoa, benetan. Barre franko egin dut, eta gustuko \nizan dut zure aholkuak neureganatzea. Hasierako eszenari zukua ateratzen\n lagundu didazu gainera. Mila esker.<\/p>\n\n\n\n<p>Dukesa. <strong>Ibai<\/strong>. En fin. Zer esan zuri buruz. Flipatuta\n gelditu nintzen 24 goizean. Nondik irten da mutiko hau? Mexikarra, \nargentinarra, dukesa\u2026 Eta hala, natural-natural, inongo zailtasunik gabe\n edozein pertsonaietan murgiltzeko erraztasunez. Eta tipo jatorra \ngainera.<\/p>\n\n\n\n<p>Heidi. A ez, <strong>Itsaso<\/strong>. Ederra. Benetan, 24 goiza \nederra izan zen, gozatu egin nuen zuek ezagutzen, eszenari zukua \nateratzen. Ikaragarria. Eta irribarreak, eta besarkadak, eta ilusioa, \neta\u2026 Plazer bat.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Iraitz<\/strong>\u2026 Pena zu ezagutu ez izana\u2026<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eneko<\/strong>. Ba hori, berriz ere egin dugula topo. Ziur \nasko ingurune naturalago batean, antzerki ez hain antzerkia egiten. Eta \njarraituko dugu topo egiten, topatuko ditugu bide eta proiektu komunak, \nziur.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Iosu<\/strong> eta <strong>Aitor<\/strong>. Gizon eleganteak. \nBata ezagutzeko plazerra bestearekin berriz ere topo egitearen zorteari \nbatu zaio. Bergara iaz deskubritu nuen, eta aurten berretsi dut \nelegantzia ez dela arropa hutsa.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Manex<\/strong>, ederra zurekin berriz elkartzea, iazko \nToberan epaimahaian izateko ohorea eduki ondoren! Eta ederra bertsotan \nzuzen-zuzenean entzuteko aukera\u2026 Eta itzela zuen bion gai jartzaile \naritu izana! Bertso munduak erakarriko ete nau azkenean?<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130511195454im_\/http:\/\/ilunkaran.com\/wp-includes\/images\/smilies\/icon_biggrin.gif\" alt=\":D\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Iraia<\/strong>! Ai\u2026 ze pena hain entsegu gutxitan topo egin izana! Plazako farola gogoan!  <\/p>\n\n\n\n<p>Nola ez, plazerra berriz ere zuekin topo egitea, <strong>Larraitz<\/strong>, <strong>Aitzi<\/strong>, <strong>Iza<\/strong> eta <strong>Eneko<\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta aipatu ez zaituztedan guztiok, baina hor izan zaretenak, laguntzen, ilusioa konpartitzen.<\/p>\n\n\n\n<p>Toberakideok, ohorea izan da zuek guztiok ezagutu izana. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko.<\/p>\n\n\n\n<p>Gaur, lehenengo aldiz, Debaguneko egutegiari leku polit bat egin diot neure paretetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtebete pasa da. Amaitu da aurtengo Tobera, eta urtea ere, amaitzear. Iaz hunkituta bukatu nuen Tobera, bertan ezagututako guztiengatik, sortutako loturegatik eta iazko Toberak geure argi-itzalak onartu eta umorez plazaratzeko aukera eman zigulako. Zer esan aurtengo Toberari buruz. Nondik hasi. Iraitz. Nola aldatu diren gauzak, kamarada. Ekainetik hona, ilusioz eta irribarrez betetako barkuan egin dugu topo, eta olatu eta marea guztien aurrean, indarrez (nekez batzuetan) egin dugu arraun. Eskerrik asko Debagoieneko proiektu integral hau posible egiteagatik. Tobera duina taularatzea baino askoz gehiago lortu duzu\/dugu. Zorionak, prexoxa. Eta mila esker zure laguntasunagatik. Eta zorionak eta eskerrik asko, nola ez, Bagarako lagunei.<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[23,169],"tags":[112,67,170,223,73],"class_list":["post-287","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-debagoiena","category-ilunkaran","tag-bagara","tag-debagoiena","tag-ilunkaran","tag-onati","tag-tobera"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/287","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=287"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/287\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":288,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/287\/revisions\/288"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=287"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=287"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=287"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}