{"id":285,"date":"2014-04-17T21:01:40","date_gmt":"2014-04-17T20:01:40","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=285"},"modified":"2022-02-14T21:02:50","modified_gmt":"2022-02-14T20:02:50","slug":"sinatze-ekitaldi-hunkigarria-arrasaten","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2014\/04\/17\/sinatze-ekitaldi-hunkigarria-arrasaten\/","title":{"rendered":"Sinatze ekitaldi hunkigarria Arrasaten"},"content":{"rendered":"\n<p>Aitortuko dizuet ez nuela larregiko ilusio edo esperantzarik Gure \nEsku Dago mugimenduarekin, zerrendatzera ez noan hainbat \narrazoirengatik. Apirilaren 12an Arrasaten bizitakoak, baina, gauzak \naldatu zituen. Egun horretan Arrasaten adierazpenaren <a href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20140517143417\/http:\/\/goiena.net\/arrasate\/1397303676943\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">sinatze ekitaldia <\/a>egin zen, Kultur Aten (<a href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20140517143417\/http:\/\/goiena.net\/arrasate\/1397304150185\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">hemen<\/a> argazkiak).<\/p>\n\n\n\n<p>Gure Esku Dagoko Arrasateko taldearen eta ingurukoen lan bikainari \nesker Kultur Ate Arrasateko pertsona esanguratsuz bete zen, Arrasateko \nbilakaeran gakoak izan diren pertsonez eta mugimenduetako aurpegiez. \nEuskalgintza genuen bertan, kooperatibagintza, gazteria, enpresariak, \nelkarteak, kultura eragileak\u2026 beharbada sekula batera ikusi ez \nditudanak, guztiak bertan. Pasatako minak (eta alderdikeriak, bide \nbatez) alde batera utzita une batez.<\/p>\n\n\n\n<p>Aurkezle eta antolatzaileek ez zuten gehiegi hitz egin. Sinatzaileei \neman zieten hitza, eta Arrasateko alkate izandako Jose Antonio Altunak \nhunkitu gintuen lehenengo. Pasatako garaiez hitz egin zuen, ikurrina \nlegeztatu zen garaiaz. Gazteek ere leku izan zuten, eta osteko Aneren \nbertsoekin lehenengo malkoak isuri ziren Kultur Aten. Han bildutakoak \nsekula ez zituela batera ikusi zioen, Gure Esku Dago taldean hain jende \nezberdina ikusteak ilusioa eman diola, eta orain sinesten duela zioen. \nIngurura begiratu, eta Altunaren hitzekin hunkitzen hasitakoak begiak \nbustita zituztela ikusi nuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Ekainaren 8ko giza katea Kataluniakoaren kopia hutsa izan ala ez, \norain bertan berdin zait. Larunbatean Kultur Aten bizitakoagatik \nbakarrik merezi du metroa erosi eta eskuak ilusioz lotzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Isuritako malko eta ekitaldiaren bukaeran izandako txalo zaparrada \namaigabearengatik, mila esker antolaketan buru belarri aritu zaretenoi \neta sinatze ekitaldian parte hartu zenuten guztioi.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><a href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20140517143417\/http:\/\/goiena.net\/arrasate\/1397303676943\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20140517143417im_\/http:\/\/goiena.tok-md.com\/argazkiak\/745\/cache\/P1020745_content.JPG\" alt=\"\" \/><\/a><\/figure>\n\n\n\n<p>Iturria: Goiena.net, cc-by-sa<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aitortuko dizuet ez nuela larregiko ilusio edo esperantzarik Gure Esku Dago mugimenduarekin, zerrendatzera ez noan hainbat arrazoirengatik. Apirilaren 12an Arrasaten bizitakoak, baina, gauzak aldatu zituen. Egun horretan Arrasaten adierazpenaren sinatze ekitaldia egin zen, Kultur Aten (hemen argazkiak). Gure Esku Dagoko Arrasateko taldearen eta ingurukoen lan bikainari esker Kultur Ate Arrasateko pertsona esanguratsuz bete zen, Arrasateko bilakaeran gakoak izan diren pertsonez eta mugimenduetako aurpegiez. Euskalgintza genuen bertan, kooperatibagintza, gazteria, enpresariak, elkarteak, kultura eragileak\u2026 beharbada sekula batera ikusi ez ditudanak, guztiak bertan. Pasatako minak (eta alderdikeriak, bide batez) alde batera utzita une batez. Aurkezle eta antolatzaileek ez zuten gehiegi hitz egin. Sinatzaileei<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[169],"tags":[107,233,234,235,170],"class_list":["post-285","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ilunkaran","tag-arrasate","tag-erabakitze-eskubidea","tag-gure-esku","tag-gure-esku-dago","tag-ilunkaran"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/285","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=285"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/285\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":286,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/285\/revisions\/286"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=285"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=285"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=285"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}