{"id":258,"date":"2012-01-22T09:29:00","date_gmt":"2012-01-22T08:29:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=258"},"modified":"2022-02-14T09:32:29","modified_gmt":"2022-02-14T08:32:29","slug":"utopiaz-bi-hitz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2012\/01\/22\/utopiaz-bi-hitz\/","title":{"rendered":"Utopiaz bi hitz"},"content":{"rendered":"\n<p>Badira urte pare bat <a href=\"http:\/\/www.forokoop.coop\/index.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\" (erlaitz berrian irekia)\">Forokoop<\/a>ek urtero antolatzen dituen topaketetan <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130919041638\/http:\/\/www.forokoop.coop\/er_008_10\/egitaraua.html\" target=\"_blank\">Utopia<\/a>ri egin ziola leku. Besteak beste, <a href=\"http:\/\/www.euskosare.org\/komunitateak\/forokoop\/jornadas\/jornada_2010_innovacion_social\/ponentes\/larraniaga_josemari?set_language=en&amp;cl=en\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\" (erlaitz berrian irekia)\">Jose Mari Larra\u00f1aga<\/a>  izan genuen bertan, hizlari. Eta utopiaren beharrari buruz hitz egin  zigun. Nola beharrezkoa zen aurrera egiteko eta lanean jarraitzeko  utopia bat, amets bat, eraldaketa posible egiteko tresnak emango  zizkiguna. Arrasateko Kooperatiben Esperientzia (AKE) utopia horren  bilatze prozesu bat da, azken finean. Gu bezalako ameslariek, utopia  buruan izanda, eraldaketa helburu zuen prozesua abiatu zuten garai  hartan. Komunitate konprometituak, berriz, Arizmendiarretaren eta bere  ikasleen proiektuari jarraipena eman zion geroago. Utopia kolektibo bat  bazegoen garai hartan, hein batean zapaldutako eta porrot egindako  jendartearen biziraupena bermatzea asmo zuena. Desio pertsonalak alde  batera utzi gabe, helburu komunak bilatzen zituen komunitatea  (kooperatiben definiziotako bat, alegia).<\/p>\n\n\n\n<p>Gaurkoan, tesi-igande euritsu honetan, <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Utopia\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\" (erlaitz berrian irekia)\">utopia<\/a> <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130919041638\/http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Nombre_colectivo\" target=\"_blank\">kolektiboa<\/a> aipatzen zuen <a href=\"http:\/\/www.27zapata.com\/?p=627\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\" (erlaitz berrian irekia)\">artikulu bat<\/a>  irakurri dut. Utopia kolektiborik ez dagoela aipatzen zuena. Irribarre  egitea eragin dit. Frustrazioak alde batera uzteko eguna izango ote?  Kontua da irribarre egin dudala, bai, eta sentsazio kontrajarriak ekarri  dizkidala burura. Sentsazio kontrajarriak, baina gaurkoan nire alderik  baikorrenak eta ameslarienak alde errealista eta negatiboari aurre hartu  dio (errealista eta negatiboa hitzek, biek ala biek, gauza bera esan  nahi dutela ez al zaizue iruditzen sarri?).<\/p>\n\n\n\n<p>Kontziente naiz helburu eta amets konpartituek indarra galdu dutela,  eta indibidualismoa nagusi dela, oro har. Beharbada, gure ingurunean  ongizate eta arrakasta ekonomiko garbia izan dugulako azken 14 urteotan;  izan ere, 1990eko hamarkadako krisian AKEk izandako gainbehera  ekonomikotik 2008ra arte aberastasun ekonomikoa izan dugu nagusi  bailaran. Hala ere, badaude laino beltzak zeharkatzen dituzten argi  izpiak ere. <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/bagara\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\" (erlaitz berrian irekia)\">Bagara Herrigintzan<\/a>  prozesua dugu argi izpi horietako bat (bere fruitu ikusgarrienetako bat  abendu amaieran Arrasaten izan genuen lehen Tobera da). <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130919041638\/http:\/\/www.mondragon.edu\/\" target=\"_blank\">Mondragon Unibertsitateak<\/a> (<a href=\"http:\/\/www.lanki.coop\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\" (erlaitz berrian irekia)\">Lanki ikertegiak<\/a>)  eta bailarako eragileek ereindako hazitik, badirudi zerbait hasi dela  Leintz Bailaran eta Debagoienean mugitzen. Begi gehiago zabaltzen ari  diren honetan, utopia kolektibo berri zein zahar bat eraikitzen hasi  garenaren sentsazioa dut.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta bai, Donostialdean ere laino grixak desagertzen hasi dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Badira urte pare bat Forokoopek urtero antolatzen dituen topaketetan Utopiari egin ziola leku. Besteak beste, Jose Mari Larra\u00f1aga izan genuen bertan, hizlari. Eta utopiaren beharrari buruz hitz egin zigun. Nola beharrezkoa zen aurrera egiteko eta lanean jarraitzeko utopia bat, amets bat, eraldaketa posible egiteko tresnak emango zizkiguna. Arrasateko Kooperatiben Esperientzia (AKE) utopia horren bilatze prozesu bat da, azken finean. Gu bezalako ameslariek, utopia buruan izanda, eraldaketa helburu zuen prozesua abiatu zuten garai hartan. Komunitate konprometituak, berriz, Arizmendiarretaren eta bere ikasleen proiektuari jarraipena eman zion geroago. Utopia kolektibo bat bazegoen garai hartan, hein batean zapaldutako eta porrot egindako jendartearen biziraupena bermatzea<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[169],"tags":[225,156,68,216,170,59,224],"class_list":["post-258","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ilunkaran","tag-ake","tag-arizmendiarrieta","tag-eraldaketa","tag-eraldaketa-soziala","tag-ilunkaran","tag-kooperatibismoa","tag-utopia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/258","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=258"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/258\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":259,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/258\/revisions\/259"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=258"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=258"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=258"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}