{"id":248,"date":"2011-07-06T23:48:52","date_gmt":"2011-07-06T22:48:52","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=248"},"modified":"2022-02-13T23:50:48","modified_gmt":"2022-02-13T22:50:48","slug":"iisjren-nazioarteko-kongresua-onatin-ekonomia-soziala","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2011\/07\/06\/iisjren-nazioarteko-kongresua-onatin-ekonomia-soziala\/","title":{"rendered":"IISJren Nazioarteko Kongresua O\u00f1atin: Ekonomia Soziala"},"content":{"rendered":"\n<p>Uztailaren 6tik 8ra O\u00f1atiko Unibertsitate zaharrean nazioarteko \nkongresua dugu, Ekonomia Sozialari buruzkoa: \u201cIISJ Congreso \nInternacional: La Econom\u00eda Social\u201d. Ekonomia soziala zer den entzunda \nizango duzue, helburu sozialak bilatzen dituen enpresa-ekonomia eredua. \nZenbaitzuek beren presentzia dudan jartzen duten arren, kooperatibak \nekonomia sozialeko erakundeak dira, hala kontsideratzen dira. \nKooperatibekin batera, zeintzuk agente ekonomiko zein sozialak diren, \nGKEak ditugu, besteak beste.<\/p>\n\n\n\n<p>Ekonomia Soziala lantzen duen kongresu honetan MU Enpresagintza \u2013 \nMIKeko ikertzaileok ere parte hartu dugu, bai antolakuntzan, eta baita \ngure ponentziekin ere. Nik ere hartu dut parte, nire tesian lantzen ari \nnaizen gaiaren lehen emaitzak aurkezteko. Zer aurkeztu dudan? Ba \nMondragon Korporazioa aurkeztu dut, 2 diapositibatan laburtuta, \nezaugarri gakoekin. Ondoren, azken urteetako salmenten bilakaera \naitzakia gisa hartuta, kooperatibek dituzten krisia kudeatzeko tresnak \nazaldu ditut. Alde batetik, kooperatibek duten malgutasunerako gaitasuna\n ardatz dituen neurriak aipatu ditut: aurrerakinen murrizketa, interesei\n uko egitea (kapitalizatuz, adibidez), aurre-erretiroak\u2026 Beno, hainbat \nneurri, post batzuetarako ematen duen gaia (tesi baten zati baterako ere\n bai, jakina). Bestalde, Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren baitan \nsortutako erakunde eta tresnak ere aipatu ditut, Lagun-Aro eta Zerbitzu \nZentralak kontuan izanik, besteak beste. Lagun-Aroren Enplegu Laguntza \nPrestazioa da aipagarriena, beharbada. Kooperatiben arteko \ninterkooperazioa ardatz duena. Hor ditugu bazkideen birkokapenak, \nadibidez. Tresna horrek kooperatiba batean dagoen pertsonal beharra eta \nsoberan duenaren arteko elkartrukea du ardatz. Beste tresna garrantzitsu\n bat, kooperatiben artean dagoen elkartasunaren seinale garbia, emaitzen\n birmoldaketa da. Zer den emaitzen birmoldaketa? A eta B kooperatibak \nbaditugu, eta Aren irabaziak Brenak baino handiagoak badira, bien arteko\n parekotasuna bilatzea da, emaitzen zati bat elkarbanatuz. Gauza bera \ngertatzen da galeren kasuan. Galerak ere sozializatu egiten dira eta, \narraroa dirudien arren, Ak galerak baditu, baina Brenak baino txikiagoak\n badira, emaitzen zati bat Bri pasako dio, bere balantzea oraindik ere \nnegatiboagoa izatea lortuz. Ez da, badirudien arren, gauza teoriko bat. \nAurreko krisialdietako txostenetan ikusi nuen islatuta kasu hori.<\/p>\n\n\n\n<p>Beno, gaurkoz nahikoa hitz egin dizuet nire tesiari buruz, ezta? <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Uztailaren 6tik 8ra O\u00f1atiko Unibertsitate zaharrean nazioarteko kongresua dugu, Ekonomia Sozialari buruzkoa: \u201cIISJ Congreso Internacional: La Econom\u00eda Social\u201d. Ekonomia soziala zer den entzunda izango duzue, helburu sozialak bilatzen dituen enpresa-ekonomia eredua. Zenbaitzuek beren presentzia dudan jartzen duten arren, kooperatibak ekonomia sozialeko erakundeak dira, hala kontsideratzen dira. Kooperatibekin batera, zeintzuk agente ekonomiko zein sozialak diren, GKEak ditugu, besteak beste. Ekonomia Soziala lantzen duen kongresu honetan MU Enpresagintza \u2013 MIKeko ikertzaileok ere parte hartu dugu, bai antolakuntzan, eta baita gure ponentziekin ere. Nik ere hartu dut parte, nire tesian lantzen ari naizen gaiaren lehen emaitzak aurkezteko. Zer aurkeztu dudan? Ba Mondragon Korporazioa<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[169,27],"tags":[170,222,59,167,202,223],"class_list":["post-248","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ilunkaran","category-kooperatibismoa","tag-ilunkaran","tag-kongresuak","tag-kooperatibismoa","tag-krisia","tag-krisiak","tag-onati"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/248","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=248"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/248\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":249,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/248\/revisions\/249"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=248"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=248"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=248"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}