{"id":244,"date":"2013-01-09T23:43:25","date_gmt":"2013-01-09T22:43:25","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=244"},"modified":"2022-02-13T23:44:37","modified_gmt":"2022-02-13T22:44:37","slug":"ikerketa-eta-euskara-sarekohizkuntzak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2013\/01\/09\/ikerketa-eta-euskara-sarekohizkuntzak\/","title":{"rendered":"Ikerketa eta euskara \u2013 #sarekohizkuntzak"},"content":{"rendered":"\n<p>Orain dela egun batzuk blog honetan erantzun gehien jaso zituen mezua\n idatzi nuen, eta geroxeago Facebook-en jarraitu zuen eztabaida luze bat\n sortu zuen. Eztabaida hartan, euskararen rola ikerketan gaia aipatu \nzen, gai hori berori jorratzen ari ez ginen arren. Horregatik, oraingoan\n gai hori lantzeko asmoa dut, asmo onenenetik, eta oraingoan ere nire \nezagutza apaletik.<\/p>\n\n\n\n<p>Badira urte batzuk ikerketan murgilduta nagoela, <a href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130919040736\/http:\/\/mondragon.edu\/eu\/enpresagintza\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">MU Enpresagintza<\/a>-n eta <a href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130919040736\/http:\/\/www.mik.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">MIK<\/a>en.\n Artikuluren bat idazteko zortea izan dut, ponentzia batzuk aurkeztu, \nproiektu batzuetan parte hartu eta doktoretzan murgiltzeko aukera. Eta \nhorretan ari naiz egun. Nire esperientzia urte gutxikoa den arren, \nurteotan ikerketaren baitan hizkuntzen erabileraren garrantziaz ohartu \nnaiz.<\/p>\n\n\n\n<p>Hizkuntzei dagokienez nire aukerak zeintzuk izan diren? Ba doktoretza\n euskaraz egiten ari naiz (koherentzia hutsagatik), ikerketa proiektuak \neuskaraz zein gaztelaniaz egin ditut, ponentziak gaztelaniaz eta \ningelesez aurkeztu ditut, eta artikulua gaztelaniaz idatzi dut. MIKeko \nblogean zein <a href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130919040736\/http:\/\/kooperatibagintzan.wordpress.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Kooperatibagintzan<\/a>\n blogean, berriz, euskaraz idatzi dut, gehienbat. Hizkuntzen aukeraketa \nhonetan, ahalegindu naiz koherentzia\/euskaltzaletasuna eta \nerabilgarritasuna\/zabalkundea kontuan hartzen. Hau da, ikertzaile bezala\n euskarari garrantzia eman baina nire ikerketaren berri nazioarteko \nhizkuntzetan eginez.<\/p>\n\n\n\n<p>Orain dela urtebete, <a href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130919040736\/http:\/\/www.emun.com\/\">EMUN<\/a>eko teknikari den <a href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130919040736\/https:\/\/twitter.com\/#!\/Edur_Gonzalez\">Edurne Gonzalez<\/a>en\n eskutik ikerketan euskarak izan zezakeen presentzia aztertu genuen, \nhainbat unibertsitate eta fakultatetako kideekin. Bertan errealitate bat\n islatu zen: gure ikerketaren emaitzak aurkezterako orduan (foro \nzientifikotan), ezinbestekoa da ahalik eta hedatuen dauden hizkuntzetan \negitea (jakina, hobe ingelesez kasu askotan, ez?). Hala ere, euskarak \nizan dezake gure ikerketa proiektuetan bere lekua, eta bat egin genuen \nhorretan. Doktoretza tesietarako erabiltzeaz gain, dibulgaziorako tresna\n baliagarria dela ondorioztatu genuen. Izan ere, komunitate ez \nzientifikoari bideratutako artikuluak bide ona izan litezke gure \nhizkuntzari behar duen bultzadatxotako bat emateko.<\/p>\n\n\n\n<p>Ikasturte honetan, berriz, ildo berean aritu gara lanean, eta \nMondragon Unibertsitateko hiru fakultateetako ikertzaileak bildu ginen \nGoi Eskola Politeknikoan. Lan-jardunaldia izan zen, eta gure beharrak \nislatu genituen, euskarak behar duen bultzadarako landu beharreko \npuntuak identifikatuz.<\/p>\n\n\n\n<p>Oraindik, esan liteke, hasierako fasean dagoela gure hausnarketa, \nbaina berton bildu ginenok argi ikusten genuen gure hizkuntzak, bere \nberezitasunak kontuan izanik, bere egoera kontuan izanik eta, bereziki, \ngure komunitatearekin eta identitatearekin bat egiteko, ahalegin \ngehigarria egin behar dugula. Ea pixkanaka horretan guztian sakontzen \ndugun.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Orain dela egun batzuk blog honetan erantzun gehien jaso zituen mezua idatzi nuen, eta geroxeago Facebook-en jarraitu zuen eztabaida luze bat sortu zuen. Eztabaida hartan, euskararen rola ikerketan gaia aipatu zen, gai hori berori jorratzen ari ez ginen arren. Horregatik, oraingoan gai hori lantzeko asmoa dut, asmo onenenetik, eta oraingoan ere nire ezagutza apaletik. Badira urte batzuk ikerketan murgilduta nagoela, MU Enpresagintza-n eta MIKen. Artikuluren bat idazteko zortea izan dut, ponentzia batzuk aurkeztu, proiektu batzuetan parte hartu eta doktoretzan murgiltzeko aukera. Eta horretan ari naiz egun. Nire esperientzia urte gutxikoa den arren, urteotan ikerketaren baitan hizkuntzen erabileraren garrantziaz ohartu naiz.<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[169],"tags":[160,218,170,59],"class_list":["post-244","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ilunkaran","tag-euskara","tag-ikerketa","tag-ilunkaran","tag-kooperatibismoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/244","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=244"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/244\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":245,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/244\/revisions\/245"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=244"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=244"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=244"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}