{"id":238,"date":"2012-09-12T23:36:00","date_gmt":"2012-09-12T22:36:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=238"},"modified":"2022-02-13T23:37:33","modified_gmt":"2022-02-13T22:37:33","slug":"kooperatibetako-ordainsariei-buruz-indizeak-mantentzea-justua-al-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2012\/09\/12\/kooperatibetako-ordainsariei-buruz-indizeak-mantentzea-justua-al-da\/","title":{"rendered":"Kooperatibetako ordainsariei buruz: indizeak mantentzea justua al da?"},"content":{"rendered":"\n<p>Kooperatiben inguruko hainbat mezu eta ohar\n idatzi ditut hemen bloga sortu nuenetik. Mezu batzuk kooperatiben \nabantailak aztertzen, eta beste batzuk kritikak egiten. Hala ere, lagun \neta lankideekin sarri mintzagai izan dudan gaiari heltzeko momentua \nheldu dela uste dut: ordainsariena. Gai konplikatua da, diru kontu denak\n diren bezala. Izan ere, ordainsariei emandako garrantzia eta esangura \naldatzen baita norbanakoaren arabera. Era berean, bakoitzak \nberdintasunaren eta justiziaren inguruan ditugun pertzepzioak ere \nezberdinak diren heinean, ezinezkoa ez baina zaila, benetan konplikatua,\n da ordainsari edo aurrerakinen auzia jorratzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Kooperatiben historian zein Arrasateko \nKooperatiben Esperientzian (AKE) zehar, oker ez banaiz, ordainsari \njustuei buruzko eztabaida garrantzitsua izan da. Ordainsaria justua eta \nkooperatibaren ahalmenaren araberakoa izan behar dela dio, adibidez, <a href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130919045140\/http:\/\/www.mondragon-corporation.com\/EUS\/Kooperatibismoa\/Esperientzia-kooperatiboa\/Kultura-Kooperatibista\/Ordainketa-Solidarioa.aspx\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">AKEren 6. Oinarrizko Printzipioak<\/a>.\n Justua izateak duen erlatibotasunarekin. Esate baterako, AKEren \nhastapenetan, kooperatibako bazkideen arteko ordainsariak 1\/3 artekoak \nziren. Kooperatibak handitzen eta indartzen joan ziren heinean, berriz, \ntarte hori motz gelditu zela esan liteke. Izan ere, zuzendaritzako \npostuetako langileek inguruko enpresetan izango luketen ordainsariarekin\n alderatuz oso baxua zen. Hori zela-eta, beren ordainsariak handitzeko \naukera izateko, indizeen arteko tartea handitu zen. Eztabaidagarria izan\n liteke postu horretako kideei ordainsarien igoera planteatu behar \nizatea bera, eta luze jo lezake eztabaidak. Hala ere, oraingoan ez da \nnire asmoa aldaketa hori lantzea. Indizea mantentzea justua den ala ez \nlandu nahi nuke. Alderdi polemiko zein delikatua.<\/p>\n\n\n\n<p>Kooperatiben funtzionamendua ezagutzen ez \nduzuenontzako, kooperatibetako ordainsariak (edo aurrerakinak) indizeen \narabera definitzen dira. Indizearengan lanpostuak berak eragiten du, \nlan-bazkideak dituen erantzukizunen araberakoa izanik. Bestalde, \nesperientziaren, antzinatasunaren eta beste faktore batzuek ere eragiten\n dute, kooperatiba bakoitzaren kasuan aldagaiak alda litezkeelarik. Oro \nhar, eta salbuespenak salbuespen, indize horiek baldintzatuak egoten \ndira lan-bazkideek arestian izandako lanpostuen arabera. Hau da, denbora\n jakin bat (demagun 4 urte direla minimoa) zuzendaritza postu batean \npasa badu lan-bazkideak, indize hori mantendu egiten zaio, oso-osorik \nedo zati bat behintzat. Esan bezala, salbuespenak salbuespen, eta kasuan\n kasuko portzentaje eta mugekin. Hala ere, esan liteke badagoela \nnolabaiteko kurba profesionalaren ukatze sistematiko bat, onarpen falta,\n berez naturala dena. Izan ere, \u201cigotzen den guztia jausten da\u201d (eta \nbarka hitz tekniko egokienak ez erabiltzea). Horrela, 40 urterekin \nizandako indize bat handik 20 urtera berdin manten liteke, uneko \nlanpostuaren indizea baxuagoa izan arren.<\/p>\n\n\n\n<p>Kontzeptu honek kooperatibako kideen artean\n ezinegona sortzen duela ezin da ukatu. Justizia hitza datorkit burura. \nJustua ote da lan berbera egiteagatik albokoak 3 aldiz gehiago jasotzea?\n Baietz argudia daiteke, urtetan egindako sakrifizioaren ordaina \njasotzea zilegi dela. Azken finean, ardura hori hartu duenak beste \nzenbait erronka profesional alde batera utzi ditu (ikerketa proiektuak, \nlan teknikoaren garapena\u2026). Egia esan, niri gogorra eta injustua \niruditzen zait ordainsaria mantentzea, ezberdintasunak sortzen dituelako\n langileriaren artean.<\/p>\n\n\n\n<p>Hala ere, uda honetan irakurtzen hasitako \nliburu batek zalantzak eragin dizkit. Bertan zioenez, norbanakoaren \nesperientzia profesionala eta espezializazioa baloratzetik, ezagutza \nberria lortzeko eta etengabeko ikasketarako ahalmena baloratzera pasa da\n merkatua. Lanpostu finko batetik (bizi osokoa izan liteke), etengabeko \naldaketa bilatzen da, egokitzapena, lehengoa alde batera uztea. \nDinamikotasunak alde positibo anitz izango ditu, baina leku batetik \nbestera joate horrek, norbanakoen erroak alde batera uztera, galtzera, \nbultzatu omen du. Eta, sustrai horiekin batera, komunitate kontzeptuaren\n galera ere etorri omen da. Hala ere, esango nuke ez dela hau \nkooperatiben kasua (ez guztiz behintzat), kapitalismoarena orokorrean \nbaizik, kooperatibek eskaintzen duten oreka, ziurtasuna eta loturak \nkomunitatearen garapenean laguntzen duelako, kolektibotasuna mantentzen \nlagunduz, lanean zein lanetik kanpo. Zentzu horretan, eta lortutako \nesperientzia pertsonal zein profesionala baloratu behar den heinean, \nargudia liteke ordainsarien sistema justuak kontuan izan behar lukeela \n\u201ckooperatibari eskainitako urte horiek\u201d. Eta ironia puntu batekin diot, \nuste dudalako kooperatibari eskainitako urteak ez direla lanpostuko \narduren araberakoak, lan-bizitza osoari egiten baitie erreferentzia.<\/p>\n\n\n\n<p>Beraz, eta gehiago ez nahasteko, zein da \nnire planteamendua? Iruditzen zait egun kooperatibetan (salbuespenak \nsalbuespen) erabiltzen den ordainsari politika, indizea mantentzea \n(guztiz edo zati bat izanik ere), ez dela justua eta ez duela kohesioa \nbilatzen, hautsi baino. Horregatik, beste konpentsazio moduren bat \ntopatuko nuke nik. Lagun batek dio hilabete batzuetako \u201ceszedentzia\u201d \nematea litzatekeela bidea. Ideia ona litzateke. Baina ez, egungo sistema\n ez zait justua iruditzen, norbanakoaren esperientzia baloratu behar den\n arren. Beharbada ordua iritsi da ordainsari sistema justu, bidezko eta \nkooperatibismoaren oinarriarekin bat letorkeena diseinatzeko (eta ez \n\u201cgoi-postuetako\u201d bazkideei begirakoa soilik). Baliteke horretarako ere \nune egokia izatea egungoa.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kooperatiben inguruko hainbat mezu eta ohar idatzi ditut hemen bloga sortu nuenetik. Mezu batzuk kooperatiben abantailak aztertzen, eta beste batzuk kritikak egiten. Hala ere, lagun eta lankideekin sarri mintzagai izan dudan gaiari heltzeko momentua heldu dela uste dut: ordainsariena. Gai konplikatua da, diru kontu denak diren bezala. Izan ere, ordainsariei emandako garrantzia eta esangura aldatzen baita norbanakoaren arabera. Era berean, bakoitzak berdintasunaren eta justiziaren inguruan ditugun pertzepzioak ere ezberdinak diren heinean, ezinezkoa ez baina zaila, benetan konplikatua, da ordainsari edo aurrerakinen auzia jorratzea. Kooperatiben historian zein Arrasateko Kooperatiben Esperientzian (AKE) zehar, oker ez banaiz, ordainsari justuei buruzko eztabaida garrantzitsua izan<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[169,27],"tags":[213,170,214,59],"class_list":["post-238","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ilunkaran","category-kooperatibismoa","tag-aurrerakinak","tag-ilunkaran","tag-indizeak","tag-kooperatibismoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/238","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=238"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/238\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":239,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/238\/revisions\/239"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=238"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=238"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=238"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}