{"id":234,"date":"2012-01-04T23:31:00","date_gmt":"2012-01-04T22:31:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=234"},"modified":"2022-02-13T23:34:18","modified_gmt":"2022-02-13T22:34:18","slug":"herrigintza-euskara-eta-komunikazioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2012\/01\/04\/herrigintza-euskara-eta-komunikazioa\/","title":{"rendered":"Herrigintza, euskara eta komunikazioa"},"content":{"rendered":"\n<p>Badakit sarean orain dela gutxi eztabaidatzen aritu zirela hainbat \nlagun, sarean erabili beharreko hizkuntzaren inguruan. Eta hainbat \niritzi irten ziren (nola zen hura, \u201czenbat buru, hainbat aburu\u201d?). Ez \nnintzen oso adi egon eztabaida hartan, zoritxarrez, baina gaurkoan hitz \nbatzuk idatzi nahi nituen horri buruz. Gaurkoan, nire ezezagutzatik, \nsarean enpresek duten euskararekiko trataerari buruzko hitz batzuk \nidazteko asmotan zabaldu dut bloga, euskaltzale (sentitzen) naizen \nheinean ditudan pertzepzioetatik abiatuta.<\/p>\n\n\n\n<p>Erabilgarritasunagatik eta efizientziagatik euskararen erabilerari  uko egiten dioten jarreraren isla diren webgune, ikus-entzunezko eta  bestelakoak datozkit burura. Efizientzia aldetik, uler dezaket irakurle  eremu zabalenari bideratzea dela gomendagarriena, eta niri ere blog  honetan zaila egiten zait batzuetan euskara ez den hizkuntza batean  idaztea. Hala ere, erabili dut noiz edo noiz, bereziki mezu konkretu  batzuk irakurle jakin batzuei bideratzeko. Beno, ba efizientzia horren  bila, logikoa iruditzen zait, bai. Hori ere aitortu beharra dut. Baina\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>Demagun efizientzia buruan dugula, baina herrigintza eta kultura \n\u201cbezeroekiko\u201d tratuan nahasten direla. Orduan bai gatazka! Nire \nlogikatik, euskara azken aukera gisa izateak euskaltzaleak diren bezero \npotentzialak atzera bota ditzake (eta ez dut uste astakeria denik).<\/p>\n\n\n\n<p>Eta pentsatuko duzue: baina euskaraz idazteak euskaldunak ez diren bezero potentzialak atzera botako ditu, era berean!<\/p>\n\n\n\n<p>Nolako gatazka, ezta? Errespetua, komunitatea, lehiakortasuna, efizientzia\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>Itxi begiak une batez (ez literalki, bestela ezingo duzue irakurri!),  eta imajina ezazue atzerriko erakunde baten webgunera jotzen duzuela.  Eta hori bai sorpresa! Erakunde horrek hainbat mezu ditu, ulertzen ez  dituzunak, lekuko komunitateko hizkuntzan idatzitakoak. Eta itzelezko  pena sentitzen duzu, mezu horiek ezingo dituzulako irakurri. Baina\u2026  imajina ezazu, orain, hizkuntza hori gutxitua dela, galtzeko arriskuan  egon dena eta dagoena, eta komunitateak itzelezko ahalegina egiten duela  uneoro hizkuntza hori gal ez dadin. Zer sentituko zenuke orduan? Ziur  mezu horiek ez ulertzeak eragindako atzerakada hori, enpresa edo  erakundeak herriarekiko eta hizkuntzarekiko duen errespetuarekin  ahaztuko zaizula. Ez al da hala? Bat-batean, puntu batzuk irabazi ditu  erakunde horrek, eta baliteke jorratzen dituen gaiak ezagututa enpresa  horretara joko duzula, informazio orokorra hainbat hizkuntzatan  badagoenez, badakizulako zertan ari diren.\u00a0 Sinpatiagatik besterik ez  bada ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez dakit, benetan, zein den neurria, non dagoen oreka. Nik bihotzetik  idazten dut euskaraz, eta gauza batzuk euskaraz aurki ezin ditudanean  min pixka bat ematen dit. Ez zait axola ingelesez irakurtzea, edo  gaztelaniaz, baina iruditzen zait herriarentzat lan egiten duen erakunde  batek (halakoak dira gaur egungo enpresak, ezta?), begirunea erakutsi  beharko lukeela bere kulturarekiko. BERE kulturarekiko, ez baikara ari  Txinako komunitate txiki batek hitz egiten duen hizkuntzari buruz. Gure  hizkuntzari buruz, euskarari buruz, ari gara. Gure nortasunaren zati  esanguratsua den euskarari buruz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Badakit sarean orain dela gutxi eztabaidatzen aritu zirela hainbat lagun, sarean erabili beharreko hizkuntzaren inguruan. Eta hainbat iritzi irten ziren (nola zen hura, \u201czenbat buru, hainbat aburu\u201d?). Ez nintzen oso adi egon eztabaida hartan, zoritxarrez, baina gaurkoan hitz batzuk idatzi nahi nituen horri buruz. Gaurkoan, nire ezezagutzatik, sarean enpresek duten euskararekiko trataerari buruzko hitz batzuk idazteko asmotan zabaldu dut bloga, euskaltzale (sentitzen) naizen heinean ditudan pertzepzioetatik abiatuta. Erabilgarritasunagatik eta efizientziagatik euskararen erabilerari uko egiten dioten jarreraren isla diren webgune, ikus-entzunezko eta bestelakoak datozkit burura. Efizientzia aldetik, uler dezaket irakurle eremu zabalenari bideratzea dela gomendagarriena, eta niri ere blog honetan zaila<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[9,169],"tags":[209,160,69,208,210,71],"class_list":["post-234","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-euskara","category-ilunkaran","tag-erakundeak","tag-euskara","tag-herrigintza","tag-ilunkara","tag-komunikazioa","tag-sareak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/234","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=234"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/234\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":235,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/234\/revisions\/235"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=234"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=234"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=234"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}