{"id":219,"date":"2013-09-13T21:14:00","date_gmt":"2013-09-13T20:14:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=219"},"modified":"2022-02-13T21:15:51","modified_gmt":"2022-02-13T20:15:51","slug":"hari-muturrik-nahi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2013\/09\/13\/hari-muturrik-nahi\/","title":{"rendered":"Hari muturrik nahi?"},"content":{"rendered":"\n<p>Langabezia. Emakumeen aurkako biolentzia. Kapitalaren boterea. \nUstelkeria. Langileriaren eskubideen zapalketa. Bazterketa soziala. \nGatazkak. Eguneroko kontuak ditugu guztiak. Guztien larritasuna, hori \nbakarrik aldatu da azkenaldian. Gero eta zailago zaigu irratia edo \nordenagailua piztu eta irribarrea mantentzea. Errazago eta \nosasungarriago, berriz, mundu paralelo baten kokatzea. Baina ez ditzagun\n gure buruak engaina. Telezaborrak, prentsa arrosak edota futbolak \neraikitako errealitatea ez da langileriaren osasuna zaintzeko tresna, \njendartea lo mantendu eta ahultzeko estrategia sinple baina eraginkorra \nbaizik. <em>Freelance<\/em> lan eskaintzek langileriaren indarra diluitzen duten gisara.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez da erraza, hala ere, uneoro sistemaren krudelkeria (guk geuk osatu\n eta eraikitzen dugun sistema, bestalde) buruan izatea. Ingurura \nbegiratu eta kontsumismo eta estetikaren esklabo bihurtu garela ikustea.<\/p>\n\n\n\n<p>Egia da sistema aldatzeko (ala iraultzeko) ezinbestekoa dela egungo \negoeraren diagnosi zuzen eta zehatza egitea, baina nekagarria ere bada, \naizue. Etsipena nagusitzen da sarri, ezer aldatzea ezinezko zaigula \nsinetsiz.<\/p>\n\n\n\n<p>Ilusioa eta baikortasun dosiak bilatu beharko ditugu ezinbestean. \nTresnak, berriz, baditugu. Badugu autoeraketan oinarritutako herri \nmugimendu aberatsa, badugu nortasun kolektiboa (gero eta diluituagoa \nakaso), baditugu herri ekimenetik sortutako erakunde eta ikastetxeak, \nbaita lanerako grina ere. Ilusioa faltan eta etsipena soberan? Baliteke.\n Baina ez digute (oraindik) amets egitea debekatu. Eta badugu amets \nkolektiboa eraikitzen jarraitzeko indarra. Irlen sarea josten \njarraitzeko haria ere badugu. Baita hondar ale sakabanatuak pilatzen \nsegitzeko ilusioa ere.<\/p>\n\n\n\n<p>* 2013-09-13ko Ostiraleko Goiena-n argitaratua, <em>Zabalik<\/em> atalean (<a href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130919041342\/http:\/\/goiena.net\/iritzia\/show\/hari-muturrik-nahi\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">hemen esteka<\/a>)*<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Langabezia. Emakumeen aurkako biolentzia. Kapitalaren boterea. Ustelkeria. Langileriaren eskubideen zapalketa. Bazterketa soziala. Gatazkak. Eguneroko kontuak ditugu guztiak. Guztien larritasuna, hori bakarrik aldatu da azkenaldian. Gero eta zailago zaigu irratia edo ordenagailua piztu eta irribarrea mantentzea. Errazago eta osasungarriago, berriz, mundu paralelo baten kokatzea. Baina ez ditzagun gure buruak engaina. Telezaborrak, prentsa arrosak edota futbolak eraikitako errealitatea ez da langileriaren osasuna zaintzeko tresna, jendartea lo mantendu eta ahultzeko estrategia sinple baina eraginkorra baizik. Freelance lan eskaintzek langileriaren indarra diluitzen duten gisara. Ez da erraza, hala ere, uneoro sistemaren krudelkeria (guk geuk osatu eta eraikitzen dugun sistema, bestalde) buruan izatea. Ingurura begiratu<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[169,75],"tags":[196,197,56,59,55,195],"class_list":["post-219","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ilunkaran","category-puntua","tag-artikulua","tag-autoeraketa","tag-goiena","tag-kooperatibismoa","tag-puntua","tag-zabalik"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/219","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=219"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/219\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":220,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/219\/revisions\/220"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=219"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=219"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=219"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}