{"id":215,"date":"2012-11-15T21:09:00","date_gmt":"2012-11-15T20:09:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=215"},"modified":"2022-02-13T21:11:26","modified_gmt":"2022-02-13T20:11:26","slug":"identitatea-eta-proiektu-komuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2012\/11\/15\/identitatea-eta-proiektu-komuna\/","title":{"rendered":"Identitatea eta proiektu komuna"},"content":{"rendered":"\n<p>Gaur asteartea da, 13, eta \u201cmartes y trece\u201d hitzak etengabe datozkit \nburura. Egun aldrebesa dudalako, beharbada. Edota atzoko entsegutik \nnekatuta irten nintzelako. Edo\u2026 Beno, kontua da identitatearen eta \nproiektu komunaren beharra izan dugula berbagai gaurkoan.<\/p>\n\n\n\n<p>Jakingo duzuen bezala, azken asteotan <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/web.archive.org\/web\/20130919033039\/http:\/\/imurgiaelkartea.org\/\" target=\"_blank\">Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko<\/a>  kideok gelditu gabe gabiltza, entseguz entsegu. Domekan orkestrarik  gabe baina entsegu luzea izan genuen, atzo orkestrarekin\u2026 Eta aste hau  benetan betea izango dugu, larunbatean bertan estreinaldia dugu-eta. Eta zergatik aipatzen dudan hau guztia? Ba gaurko hausnarketarentzako (hilabete honetakoa?) oinarri eta abiapuntu aparta delako.<\/p>\n\n\n\n<p>Elkarte Lirikoko kideok proiektu komuna dugu, helburu jakinak, \ntaldeko kide sentitzen gara. Eta proiektu komun horretan, gure bihotza, \ngogoa eta indarra jartzen dugu, inongo erreparorik gabe eta irribarrez. \nAhal dugun guztia eginez. Nekatuta egongo gara, ziur, baina estreinaldia\n ederto irten dadin, ordu pila bat sartzeko prest gaude. Eta \ntaularatzerakoan, orduan bai izaten dela aparta! Orduan ikusten da zer \nnolako talde sentimendua dagoen. Guztiok gaude zain, ea koruari eta ea \nbakarlariei guztia merezi bezala irteten zaien. Ederra da. Talde \nsentimendua, lotura, identitatea, konpromisoa.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez da erraza konpromiso eta lotura hori herrigintzatik erakundeetara \neramatea, beharbada. Baina iruditzen zait garrantzitsua (ezinbestekoa) \ndela erakundeko kide guztiek (edo gehienek akaso) proiektu komunarengan \nsinestea. Sinetsi eta ilusioz hartzea lana. Bai, lana beti da lan, baina\n helburu komunak izateari abantailak besterik ez dizkiot ikusten. \nBereziki kooperatibetan, jabetza ere konpartitua, komunitarioa, den \nheinean.<\/p>\n\n\n\n<p>Nola lor daitekeen hori? Lider onak izatea ezinbestekoa da, baina \nezin dugu ahaztu norbanakoaren konpromisoa eta ilusioa ere garrantzitsua\n dela. Guztiok sentitu behar dugu proiektua gure, egunerokotasunean egin\n beharrekoak soldata baino gehiago esan nahi dezan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur asteartea da, 13, eta \u201cmartes y trece\u201d hitzak etengabe datozkit burura. Egun aldrebesa dudalako, beharbada. Edota atzoko entsegutik nekatuta irten nintzelako. Edo\u2026 Beno, kontua da identitatearen eta proiektu komunaren beharra izan dugula berbagai gaurkoan. Jakingo duzuen bezala, azken asteotan Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideok gelditu gabe gabiltza, entseguz entsegu. Domekan orkestrarik gabe baina entsegu luzea izan genuen, atzo orkestrarekin\u2026 Eta aste hau benetan betea izango dugu, larunbatean bertan estreinaldia dugu-eta. Eta zergatik aipatzen dudan hau guztia? Ba gaurko hausnarketarentzako (hilabete honetakoa?) oinarri eta abiapuntu aparta delako. Elkarte Lirikoko kideok proiektu komuna dugu, helburu jakinak, taldeko kide sentitzen gara. Eta<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[169],"tags":[170],"class_list":["post-215","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ilunkaran","tag-ilunkaran"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/215","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=215"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/215\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":216,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/215\/revisions\/216"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=215"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=215"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=215"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}