{"id":182,"date":"2022-02-04T21:00:00","date_gmt":"2022-02-04T20:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=182"},"modified":"2023-03-16T10:53:48","modified_gmt":"2023-03-16T09:53:48","slug":"berotasun-bila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2022\/02\/04\/berotasun-bila\/","title":{"rendered":"Berotasun bila"},"content":{"rendered":"\n<p>\nLeihoko markotik sekulako hotza sartzen da. Beno, egia esan etxea\nzirrikituz beteta dago. Hemen ez dago isolamendurik: etxe zaharra da,\niluna eta hezea. Ez da gure etxea, ez. Alokairu jasanezin bat\nordaindu behar dugu hilero. Jasotzen ditut laguntzak, bestela ezingo\nnuke aurrera egin. Baina&#8230; ai! Neguko egun hotz hauetan jatordu\nduina izan edo etxe txiki hau epel mantendu, bien artean aukeratu\nbehar izaten dut. Pobrezia energetikoa deitzen diote. Familia asko\nomen gaude horrela, duintasuna mantentzeko ikaragarrizko\nzailtasunekin. Ikusezinak garen arren.<\/p>\n\n\n\n<p>Halaxe da, bai.\nArgindarraren eta gasaren prezio ikaragarriak, soldatak ez bezala\nigotzen den KPIa, alokairu garestiak&#8230; negu hau sekula baino\nhotzagoa da etxe askotan. Eta uste dugun baino hedatuago dago\npobrezia energetikoa. Zortez, aurreko paragrafoa ez dut lehenengo\npertsonan bizi, baina inork ezin dit ziurtatu noizbait hala izango ez\ndenik. Gaintzako hilerriko ateak ere halaxe dio: <em>Gaur ni, biar zu.\n<\/em>Prekarietateari buruz hala\ngenion, eta pobreziak ere hala dela erakutsi digu.  \n<\/p>\n\n\n\n<p>Langile\npobreen garaiotan,\nkomunitatea indartuko duten politikak behar ditugu, esparru\nguztietan.\nBehar ditugu komunitatearen\nahalduntzean oinarritutako proiektu publikoak. Behar ditugu proiektu\nhorizontalak, lehen pertsona singularra plural bihurtuko dutenak.\nBehar ditugu zailtasun gehien dituztenak saretuko dituzten politikak,\nbazterkeria eta\nzaurgarritasuna sufritzen dutenengana iritsiko direnak. Eta, bide\nhonetan, artikulua baliatu nahi nuke Zabalduz\nkooperatibaren Batzen\nproiektuari merezi duen\naitortza emateko. Gizarte\nbazterketan dauden gazteak laneratzeko harrera sistema\nhoni\nesker, kolektibo zaurgarrioi\nemantzipatzeko\naukera emango dien baldintzak\nsor ditzakegu. Hau\nere elkarlanean\neta saregintzan, duintasuna guztiok merezi dugulako.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Leihoko markotik sekulako hotza sartzen da. Beno, egia esan etxea zirrikituz beteta dago. Hemen ez dago isolamendurik: etxe zaharra da, iluna eta hezea. Ez da gure etxea, ez. Alokairu jasanezin bat ordaindu behar dugu hilero. Jasotzen ditut laguntzak, bestela ezingo nuke aurrera egin. Baina&#8230; ai! Neguko egun hotz hauetan jatordu duina izan edo etxe txiki hau epel mantendu, bien artean aukeratu behar izaten dut. Pobrezia energetikoa deitzen diote. Familia asko omen gaude horrela, duintasuna mantentzeko ikaragarrizko zailtasunekin. Ikusezinak garen arren. Halaxe da, bai. Argindarraren eta gasaren prezio ikaragarriak, soldatak ez bezala igotzen den KPIa, alokairu garestiak&#8230; negu hau sekula baino<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[123,43,311],"tags":[122,173],"class_list":["post-182","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-goiberri","category-hausnarketa","category-kolaborazioak","tag-goiberri","tag-pobrezia-energetikoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/182","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=182"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/182\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":183,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/182\/revisions\/183"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=182"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=182"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=182"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}