{"id":173,"date":"2021-10-08T07:28:38","date_gmt":"2021-10-08T06:28:38","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=173"},"modified":"2023-03-16T10:54:06","modified_gmt":"2023-03-16T09:54:06","slug":"motorrak-berotzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2021\/10\/08\/motorrak-berotzen\/","title":{"rendered":"Motorrak berotzen"},"content":{"rendered":"\n<p>\nArgindarraren prezioa. Zahar egoitzetako baliabide eta arreta falta.\nSegregazioa. Arrakala sozialak. Prekarietatea. Emakumeon aurkako\nindarkeria. Laneko heriotzak. \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nAmaigabeko zerrenda, baina kaleak hotz ditugu. Haserre eta amorrurik\nez da nabari, zenbait bilkura, greba eta pankartez harago.\nIluntasunera ohitu garelako izango da akaso. Nekea izango da bestela.\nEtsipena. Eta etsipen horretan, amestea ere ahaztu zaigu.\nIrudikatzea, sortzea, eraikitzea. Beharrez betetako garaiak ditugu,\nbaina tresnak falta zaizkigula dirudi. \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nHain zuzen ere, kooperatibismoaren rola beharrak estaltzea izan da\nbere hastapenetatik. Hor kokatu behar ditugu, esaterako,\nindustrializazio garaian biderkatutako kontsumo kooperatibak:\noinarrizko produktu eta elikagaiak langileen eskura jartzeaz gain,\nehun soziala berreskuratzeko tresnak ziren beren baitan, komunitatea\neraikitzeko erremintak. Kontsumo kooperatiben rol garrantzitsua\nikusteko, baina, ez dugu zertan XIX. mendeko Ingalaterrako Rochdale\nhirira jo behar. Gertuago ere baditugu kontsumoa kooperatibizatzeko\nhainbat esperientzia sendo: energian, teknologian eta elikaduran,\nbesteak beste. Goierri bera bada ekintzailea kontsumoa\nkooperatibizatzen&#8230; eta politizatzen. Izan ere, sendotu diren\nproiektuen oinarrian bada helburu politiko bat, bizirauteaz harago\ndoana: kontsumoa eraldatu nahi da, demokratizatu, bizitza erdigunera\neraman. \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nGehiengoaren beharrak larriagotzen ari diren honetan, ezinbestekoa\ndugu alternatibak josten eta eraikitzen joatea, eta Goierrik\narrakastarako osagai asko ditu. Baditu kontsumo kooperatibak, bai,\nbaina baita ere lan elkartuko kooperatibak, eragile sozialak,\nkomunitarioak, ehun industrial kooperatibo zabala&#8230; eta badu\neskualde izaera, nortasuna. Horregatik, ezin diogu aukerari ihes\negiten utzi. Eraikitzeko garai berriak datoz, freskoak, ilusioz\nbetetakoak, eraldatzaileak, saregileak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Argindarraren prezioa. Zahar egoitzetako baliabide eta arreta falta. Segregazioa. Arrakala sozialak. Prekarietatea. Emakumeon aurkako indarkeria. Laneko heriotzak. Amaigabeko zerrenda, baina kaleak hotz ditugu. Haserre eta amorrurik ez da nabari, zenbait bilkura, greba eta pankartez harago. Iluntasunera ohitu garelako izango da akaso. Nekea izango da bestela. Etsipena. Eta etsipen horretan, amestea ere ahaztu zaigu. Irudikatzea, sortzea, eraikitzea. Beharrez betetako garaiak ditugu, baina tresnak falta zaizkigula dirudi. Hain zuzen ere, kooperatibismoaren rola beharrak estaltzea izan da bere hastapenetatik. Hor kokatu behar ditugu, esaterako, industrializazio garaian biderkatutako kontsumo kooperatibak: oinarrizko produktu eta elikagaiak langileen eskura jartzeaz gain, ehun soziala berreskuratzeko tresnak ziren beren<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[20,123,15,311,27,44],"tags":[122,59,71],"class_list":["post-173","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bailara","category-goiberri","category-interkooperazioa","category-kolaborazioak","category-kooperatibismoa","category-sareak","tag-goiberri","tag-kooperatibismoa","tag-sareak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/173","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=173"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/173\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":174,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/173\/revisions\/174"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=173"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=173"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=173"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}