{"id":160,"date":"2021-07-16T13:12:32","date_gmt":"2021-07-16T12:12:32","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=160"},"modified":"2023-03-16T10:54:53","modified_gmt":"2023-03-16T09:54:53","slug":"loteak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2021\/07\/16\/loteak\/","title":{"rendered":"Loteak"},"content":{"rendered":"\n<p>\nHainbat dendatan aurkitu ditzakegu produktu loteak. Esaterako,\nbabarrun platerkada prestatzeko barazki sorta: porru erdi, kipula\nbat, piper eta azenario pare bana, eta patata bat. Pertsonalizatzeko\naukera ere badugu: prestatu gabeko barazkien artean aukeratu, eta\nbatu erosketa orgatxora. Saltzailearentzako aukera ona da, sukaldean\npretentsio handirik ez edota kozinatzeko denbora apenas daukan\npublikoarengana iristeko modu erraza baita. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Bereziki sektore\nahulenetan salmentarako berrikuntzak ezinbestekoak ditugula jakin\narren, argi izan behar dugu zein den sorta hauen atzean dagoen\nhelburua: saltzea. Plastiko poltsatxoetan salduta ez dugu merkatuaren\nlogikarik aldatuko, ez dugu eredua eraldatuko. Biziraupena epe\nmotzeko estrategia da, eta alboan behar du epe ertain eta luzeko\nbegirada.  \n<\/p>\n\n\n\n<p>Europako\ndiru-laguntzekin eta energia burujabetzarekin gauza bera gertatzen\nari zaigu azken aldian. Loteak ari zaizkigu nonahi eskaintzen.\nEgitura juridiko \u201csozialaren\u201d diskurtsoarekin produktu huts bat\nsaltzen ari zaizkigu, negozioa egiteko helburu bakarra duena. \u201cZatoz,\nkontrata gaitzazu eta guk sortu eta kudeatuko dizugu\nkomunitate\/kooperatiba bat\u201d. Atzean ez dago eraldaketa proiekturik,\nhitz egin dezagun garbi. Gure asmo onak negoziorako erabiltzeko asmoa\ndago soilik.<\/p>\n\n\n\n<p>Energia burujabetza\neta trantsizioa kontu konplexua da, ideologizazio eta ahalduntzea\neskatzen du. Loteek gauzak erraztu ditzake, baina oinarriak\nbestelakoak dira. Oinarrian dagoena baita herritarrak eta\nkomunitateak ahalduntzea, ideologizatzea, antolatzea. Helburua ez da\nkooperatiba instrumentalak sortzea eta sorkuntza kolektiboa\nbultzatzea. Helburua da energia trantsizio eta burujabetza geure\negunerokora ekartzea, unean uneko eta lekuan lekuko estrategiak\nlantzeko gaitasuna lortuz. Eta hori ez da lote komertzial hutsak\nkontratatuta lortzen. \n<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hainbat dendatan aurkitu ditzakegu produktu loteak. Esaterako, babarrun platerkada prestatzeko barazki sorta: porru erdi, kipula bat, piper eta azenario pare bana, eta patata bat. Pertsonalizatzeko aukera ere badugu: prestatu gabeko barazkien artean aukeratu, eta batu erosketa orgatxora. Saltzailearentzako aukera ona da, sukaldean pretentsio handirik ez edota kozinatzeko denbora apenas daukan publikoarengana iristeko modu erraza baita. Bereziki sektore ahulenetan salmentarako berrikuntzak ezinbestekoak ditugula jakin arren, argi izan behar dugu zein den sorta hauen atzean dagoen helburua: saltzea. Plastiko poltsatxoetan salduta ez dugu merkatuaren logikarik aldatuko, ez dugu eredua eraldatuko. Biziraupena epe motzeko estrategia da, eta alboan behar du epe ertain eta<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[123,311],"tags":[153,122],"class_list":["post-160","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-goiberri","category-kolaborazioak","tag-energia-komunitatea","tag-goiberri"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/160","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=160"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/160\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":161,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/160\/revisions\/161"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=160"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=160"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=160"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}