{"id":157,"date":"2021-05-21T08:10:33","date_gmt":"2021-05-21T07:10:33","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=157"},"modified":"2023-03-16T10:55:03","modified_gmt":"2023-03-16T09:55:03","slug":"gu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2021\/05\/21\/gu\/","title":{"rendered":"Gu."},"content":{"rendered":"\n<p>Lehen pertsona plurala. Ni-en taldea. Baina ez du zertan <em>gutasuna<\/em>-ren sinonimo izan. Ni-ek ez baitute sarri subjektu bat osatzen.  <\/p>\n\n\n\n<p>Hain\nzuzen ere, subjektuak\naipatzen ditugu etengabe proiektu eraldatzaileei buruz ari garenean.\nAldarrikatzen dugu subjektua dela oinarria, <em>gutasuna<\/em>.\nEta helburua. Helburu kolektiboak direla prozesu komunitarioen\nfuntsa. Eta halaxe izaten da\nproiektu gehienen hastapenetan. Egia da, hala ere, oinarrizko behar\nindibidualak aseta ez dauden bitartean zaila dela helburu komunak\nlehentasun izatea. Eta hortxe dago gakoetako bat, behar pertsonal eta\nkolektiboen arteko oreka bilatzea. Joko arauak definitzea eta\narazoei nola aurre egingo\ndiegun aurreikustea, zaintzatik eta zaintzarako.<\/p>\n\n\n\n<p>Ondo\nerrotutako proiektu kolektiboetan\nere badago une bat joko\narauen eta helburuen inguruko hausnarketa eskatzen duena. Bereziki\nproiektu eraldatzaileetan.\nHerri honetan ohituta baikaude produktibitate, ekoizpen eta\neraginkortasunean zentratzera, oinarriei erreparatzeko tartea hartu\ngabe. Egiten, izan gabe. Eta egitearen poderioz, perspektiba ere\ngaltzen dugu sarri. Egunerokotasuneko kontuetara mugatzen gara,\ninteres pertsonalen eta kolektiboen arteko talkak behin eta berriz\nsufrituz.<\/p>\n\n\n\n<p>Horregatik,\nezinbestekoa dugu geldialdi hori egitea eta\nhausnarketari tarte bat eskaintzea. Proiektuak, subjektuak,\nkomunitateak, ezinbesteko duelako gutasuna lantzea. Helburu\nkomunak ezarri eta erdigunean jartzea, norbanakoen eta kolektiboaren\nzaintzarekin batera. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Ez\nda erraza, baina, geure\nburuak ispilu aurrean\njartzea, proiektu handi edo\ntxiki izan. Gure\nkontraesanak azaleratzeak\nausardia eskatzen du.\nGeure buruak estu hartzen\nabilak gara gainera. Baina,\nzalantzarik gabe,\nzer garen eta zer izan nahi\ndugun hausnartzeak, eta\nguztion artean nondik\ngatozen eta nora goazen erabakitzeak gure proiektuak indartuko ditu. \n<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lehen pertsona plurala. Ni-en taldea. Baina ez du zertan gutasuna-ren sinonimo izan. Ni-ek ez baitute sarri subjektu bat osatzen. Hain zuzen ere, subjektuak aipatzen ditugu etengabe proiektu eraldatzaileei buruz ari garenean. Aldarrikatzen dugu subjektua dela oinarria, gutasuna. Eta helburua. Helburu kolektiboak direla prozesu komunitarioen funtsa. Eta halaxe izaten da proiektu gehienen hastapenetan. Egia da, hala ere, oinarrizko behar indibidualak aseta ez dauden bitartean zaila dela helburu komunak lehentasun izatea. Eta hortxe dago gakoetako bat, behar pertsonal eta kolektiboen arteko oreka bilatzea. Joko arauak definitzea eta arazoei nola aurre egingo diegun aurreikustea, zaintzatik eta zaintzarako. Ondo errotutako proiektu kolektiboetan ere badago<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[49,42,123,311],"tags":[91,68,95,122,150],"class_list":["post-157","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-eraldaketa","category-eraldaketa-soziala","category-goiberri","category-kolaborazioak","tag-ekonomia-soziala","tag-eraldaketa","tag-ese","tag-goiberri","tag-komunitatea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/157","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=157"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/157\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":158,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/157\/revisions\/158"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=157"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=157"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=157"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}