{"id":149,"date":"2021-01-29T13:57:00","date_gmt":"2021-01-29T12:57:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=149"},"modified":"2023-03-16T10:55:56","modified_gmt":"2023-03-16T09:55:56","slug":"banderizotatik-ihesi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2021\/01\/29\/banderizotatik-ihesi\/","title":{"rendered":"Banderizotatik ihesi"},"content":{"rendered":"\n<p>\nGoiberriko irakurle askok bezala, nik ere ikastolan ikasi nuen. Ama\nirakasle urte luzez, eta aita ere zuzendaritzan aritua. Gogoan dut\nbazela garai hartan klase elebidun bat, B ereduaren azken arrastoak.\nEsango nuke nahastu gintuzten arte ez genuela ezagutu zer zen\n\u201caniztasuna\u201d. Hori bai, guztiok ginen zuriak eta euskal\njatorrikoak.<\/p>\n\n\n\n<p>Ordutik pasa dira\nurte dezente, eta egoera nabarmen aldatu da. Euskal Herriko bazterrak\nkolorez bete zaizkigu, baita ikasgelak ere. Egia esan, eskolara\nbidean doazen umeei inbidia sanoarekin begiratzen diet. Zenbat\nikasiko duten beste kulturetatik, bizitzeko beste moduetatik!<\/p>\n\n\n\n<p>Haurreskola penaz\nutziko dugun arren, etxeko txikia izen ezberdinez betetako gelan\nikusteko gogoz gaude. Esku artean erronka potoloa dugula badakigu,\nOrdiziako eskola publikoan bereziki. Segregazio ikaragarria dugu\neskuartean. Esaterako, jatorri atzerritarra duten familietako ikasle\nguztien artean, % 87a eskolaratzen da bertan. Haur Hezkuntzan\ndesoreka hori are nabarmenagoa da: 3 urtekoen kasuan, euskal jatorria\nduten haurrek % 30a osatzen dute; ikastolan, berriz, % 90a. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Hala ere, azken\nurteotan nagusitu den diskurtsoa eskubide indibidualen defentsa\nsutsua izan da, eta ez herri bezala dugun erronka potoloa. Arazoaren\nmuinari izkin egiten dion diskurtsoa, bide batez. Egia da\nadministrazio publikoak duela azken hitza, egoera hau baimentzen\ndituen irizpideen menpe dagoela segregazioa. Baina gurasook ere\nbadugu erantzukizuna, eta norbanakoon esku ere badago egoera\niraultzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Uste dut Ordiziak\n(eta Euskal Herriak) banderizotako guduak baino, lanketa sakonak\nbehar dituela. Geuk eskola publikotik egingo dugu lan arrakala\nmurrizteko, baina ziur naiz ikastolatik ere hamaika guraso izango\ndirela lanerako gogoz. Herri proiektu inklusiboa eraiki nahi badugu,\nguztion lana eta borondatea ezinbesteko dugulako.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Goiberriko irakurle askok bezala, nik ere ikastolan ikasi nuen. Ama irakasle urte luzez, eta aita ere zuzendaritzan aritua. Gogoan dut bazela garai hartan klase elebidun bat, B ereduaren azken arrastoak. Esango nuke nahastu gintuzten arte ez genuela ezagutu zer zen \u201caniztasuna\u201d. Hori bai, guztiok ginen zuriak eta euskal jatorrikoak. Ordutik pasa dira urte dezente, eta egoera nabarmen aldatu da. Euskal Herriko bazterrak kolorez bete zaizkigu, baita ikasgelak ere. Egia esan, eskolara bidean doazen umeei inbidia sanoarekin begiratzen diet. Zenbat ikasiko duten beste kulturetatik, bizitzeko beste moduetatik! Haurreskola penaz utziko dugun arren, etxeko txikia izen ezberdinez betetako gelan ikusteko gogoz gaude.<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[123,311],"tags":[122,147,151,149],"class_list":["post-149","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-goiberri","category-kolaborazioak","tag-goiberri","tag-ikastolak","tag-ordizia","tag-segregazioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/149","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=149"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/149\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":150,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/149\/revisions\/150"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=149"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=149"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=149"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}