{"id":131,"date":"2020-05-08T11:52:00","date_gmt":"2020-05-08T10:52:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/?p=131"},"modified":"2023-03-16T10:57:06","modified_gmt":"2023-03-16T09:57:06","slug":"beldurrak-aukera-bihurtuz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/2020\/05\/08\/beldurrak-aukera-bihurtuz\/","title":{"rendered":"Beldurrak aukera bihurtuz"},"content":{"rendered":"\n<p>Birusa. Gaixotuak.\nBabes elementurik gabeko erresidentzietako langileak. Konfinamendua.\nBanatzailearen osasunaren gainetik online erositako bizikletak.\nOsasungintzaren kolapsoa. Hildakoak. Birusa. Gaixotuak&#8230; etenik\ngabeko espirala.<\/p>\n\n\n\n<p>Helduko da, baina,\n\u201cnormaltasun berria\u201d. Eta, berarekin, espiral eta beldur berriak:\nlangabezia, murrizketa berriak, (aspaldi ahoan genuen) krisia,\naskatasun galera, kontrol sozial eta poliziala&#8230; \n<\/p>\n\n\n\n<p>Hala ere,\nhilabeteotan ikasitakoa baliagarri izango zaigu etorriko denari aurre\negiteko. Besteak beste, ikasi dugulako urteotan osasungintzan\negindako murrizketek hildakoak biderkatu dituztela, zaharren egoitzen\npribatizazioak bertako bizi baldintzak nabarmen kaltetu dituztela,\neta gobernari eta enpresari gehiegik lana bizitzaren gainetik jartzen\ndutela (besteen bizitzen gainetik, jakina). Eta, nola ez, ikasi dugu\nere zailtasunen aurrean elkartasun sareak direla gakoa. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Hotzari aurre\negiteko babes sareak josten segi beharko dugu, bai, baina epe\nertainean ez genuke sarea asistentzialismora mugatu behar. Bizitza\nerdigunean jarri nahi badugu, eraldaketa soziala bultzatuko duten\negiturak indartu beharko ditugu. Indartu batzuetan, eta errautsetatik\neraiki bestetan, dozenaka enpresa berreskuratutan egin izan duten\nbezala.<\/p>\n\n\n\n<p>Beldurrez mantapean\ngordeta geldi gaitezke, baina etorkizuna eraikitzeko aukera zabaltzen\nari zaigu parez pare. Beharra aukera bilaka dezakegu, eta kolektibo\nkaltetuenei laguntza puntualak eman baino, autoeraketarako tresnak\neta baliabideak guztion eskura jarri. Sare sozialik gabekoak ehunduz,\nbaina beti norbanako eta kolektiboen ahalduntzea oinarrian jarriz. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Murrizketak\nbizitzaren gainetik jarri dituzten birusentzako txertoa topatu dugu:\neraldaketa soziala.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Birusa. Gaixotuak. Babes elementurik gabeko erresidentzietako langileak. Konfinamendua. Banatzailearen osasunaren gainetik online erositako bizikletak. Osasungintzaren kolapsoa. Hildakoak. Birusa. Gaixotuak&#8230; etenik gabeko espirala. Helduko da, baina, \u201cnormaltasun berria\u201d. Eta, berarekin, espiral eta beldur berriak: langabezia, murrizketa berriak, (aspaldi ahoan genuen) krisia, askatasun galera, kontrol sozial eta poliziala&#8230; Hala ere, hilabeteotan ikasitakoa baliagarri izango zaigu etorriko denari aurre egiteko. Besteak beste, ikasi dugulako urteotan osasungintzan egindako murrizketek hildakoak biderkatu dituztela, zaharren egoitzen pribatizazioak bertako bizi baldintzak nabarmen kaltetu dituztela, eta gobernari eta enpresari gehiegik lana bizitzaren gainetik jartzen dutela (besteen bizitzen gainetik, jakina). Eta, nola ez, ikasi dugu ere zailtasunen aurrean elkartasun<\/p>\n","protected":false},"author":109,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[127,49,42,123,311],"tags":[134,68,122,129,135],"class_list":["post-131","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bizitza","category-eraldaketa","category-eraldaketa-soziala","category-goiberri","category-kolaborazioak","tag-covid","tag-eraldaketa","tag-goiberri","tag-koronabirusa","tag-sarea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/131","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/109"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=131"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/131\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":132,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/131\/revisions\/132"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=131"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=131"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ilunkaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=131"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}