FEEn planten erosketa, soluzioa?

Azken egunotan berriak eta zurrumurruak badira inguruan, Fagor Etxetresna Elektrikoen bi planta erosiko lituzkeen enpresa bat badagoela dioena. Soluzioa omen da planta horientzat. Ez dut uste hain erraza denik, hala ere. FEEren filialen eta zenbait planten salmentari buruzkoak ez dira berriak Debagoienean. Zituen arazoak entzunda, planta edo filialak esku kapitalistetara pasatzeko beldurra bazegoen lehen ere. Horrek, baina, zalantzak dakartza jabetzaren eta eredu kooperatiboaren inguruan. Jakina denez, kooperatiben ezaugarrietako bat langileen jabetzako enpresa izatea da, oinarrietako bat da. Suposa dezagun FEEko plantak (kooperatibakoak, ez filialak) saltzen direla, esku kapitalistetara doazela. Horrek suposatuko luke plantak ez liratekeela jada FEEn bazkideen esku izango.

Segi irakurtzen

Aurre-erretiroak FEEn… eta MONDRAGONen

Badira egun batzuk Zigor Ezpeletak (MONDRAGONeko kide) Euskadi Irratiko Faktoria saioan hitz egin zuena. Gestio sozialeko arloan ari denez gero (izen zehatza jakin ez dakidan arren), Fagor Etxetresna Elektrikotako bazkide “soberakinei” eskaini ahal zaien irtenbideari buruz aritu zen batez ere. Enplegua bere elkarrizketaren zentru bihurtuta. Birkokapenak aipatzerako orduan, galdetu zioten ea behin-behineko langileen konturakoak izango Continue Reading

Segi irakurtzen

FEE: bazkideak, bazkide-mutualistak eta ebentualak

Bazkideei soluzioa bilatu eta topatuko omen zaie. Atzo Juan Manuel Sindek (Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko bozeramaleak) argi utzi zuen Onda Vascan egindako elkarrizketan: bazkideen langabeziari, lehenaldian egin gisara soluzioa topatuko zaio. Birkokapenak, kalte-ordainak, aurre-erretiroak eta abar. Gogorra izango da urte mordoxka baten ondoren etxera esku hutsik joatea, hala ere. Bakoitzaren enpresaren alde ahalik eta gogorren lan Continue Reading

Segi irakurtzen

Irteerak (eta ez-irteerak)

Zurrumurruak soilik iristen zaizkigu Goierrira Ulma eta Orona kooperatiba taldeak Mondragonetik irteteko hartu duten erabakiaren inguruan. Sare sozialetan Mondragon-en sedukzio saiakerak batetik, eta Ulmako Kontseilu Errektoreek egindako salaketak, bestetik. Lurrin goxotik urrun, guztia. Ulmarena tristuraz bizi dudan horietako bat naiz, aitortuko dizuet. Gogoan dut oraindik nola bizi izan genuen Irizar eta Amporen irteera, botere eta interes talken irakurketa eginda. Ez dakit oraingoan ere botere talkak dauden atzean, gorbata gehiegi dauden esparruetan ohikoa den moduan. Ziur aski denetik izango da, baita interes ekonomikoak ere. Dena den, bada behintzat elementu komun bat irteera hauen artean: ez da inondik inora Lagun-Aro, EPSV-tik irtetea

Segi irakurtzen

asteko esaldiak

2013 bitartean egindako pilaketak Eredu alternatiboak Modelos de cooperativismo alternativos como respuesta a problemáticas económicas, sociales y ecológicas actuales http://bit.ly/klDOaB [es] Sarea Azken egunetako atxiloketen harira Hitler ageri zaigu, berriz ere, egoera aztertzen. “Hitler se entera de la detención de la cúpula de Anonymous” http://bit.ly/ktQzuU [es] Krisia Krisiaren beste ondorio tamalgarri bat: “Un padre de familia a punto de ser desahuciado se ahorca en plena calle” Eco Republicano bidez [es] Eguneko bideoak Youtubek hainbat funtzio ditu, eta batzuetan eguna alaitzeko balio du. Gaurkoa izan da horietako egun bat. Mila esker! “You will be a better banker my son” http://youtu.be/fbKk9WLpc9s (ingelesez