{"id":90,"date":"2008-05-24T18:03:35","date_gmt":"2008-05-24T18:03:35","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/eurochikichikivision"},"modified":"2008-05-24T18:03:35","modified_gmt":"2008-05-24T18:03:35","slug":"eurochikichikivision","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2008\/05\/24\/eurochikichikivision\/","title":{"rendered":"Eurochikichikivision"},"content":{"rendered":"<p><span lang=\"EU\">Oso gustora jarritu izan ditut Chikilicuatrek hedabideetan harrotu <br \/>\ndituen hautsak. Ez bakarrik agerian gelditu delako nazio eraikuntza <br \/>\neta deseraikuntza prozesuak etengabeak direla, han eta hemen. Baizik eta, nire harridurarako, Eurovision lehiaketa oso serio hartzen zutenak uste baino gehiago direlako.<br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 356px;height: 259px\" src=\"http:\/\/www.teacuerdas.com\/images\/nostalgia-musica-eurovision6766.jpg\"><br \/><span lang=\"EU\"><\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\"><br \/>\nEuropa izeneko zerbait egon bazegoela adierazten zuen musikak (ni bezalako adinekoek gogoratuko dute: papipopape papipo, papipopapopape popapepapo) eta goragoko anagrama anakronikoek erakusten zuten frankismoaren garaian, musika zela espainiartasuna erreibindikatzeko&nbsp; giltza.<br \/>\nOrdukoak dira \u201d le Ruayan Ini, de puan\u201d edota \u201cPortxugal zrui poins\u201d&nbsp; bezalakoak eta \u201dMocedades\u201d, Raphael I eta II, Peret, Jose Velez eta Karina. Eta&nbsp; Sergio&amp;Estibaliz, Micky eta Massiel.<br \/>\nSasoi hartan, zuribeltzezko telebistan, gazteleraz kantatzen <br \/>\nzutenekiko lotura sentitzen genuen, besteei ez<span>&nbsp;<br \/>\n<\/span>genielako ezta txintik ere ulertzen, besteak atzerritarrak ziren. <\/p>\n<p>Gero, aitortu beharra daukat, 80 eta 90. hamarkadetako Eurovisionek kalean, tabernaz taberna, harrapatu nindutela. Webguneren batean (sartu googlen eta ikaratzeko moduko&nbsp; kopuruekin egingo&nbsp; duzu tril)&nbsp; begiratuta ikusi dut orduan aritu ziren kantariak zeintzuk ziren&nbsp; (besteak beste, Sergio Dalma. Mikel Herzog bergararra eta Azucar Moreno).<br \/>\nEta seguru nago, hurrengoko edizioetan ere, jendea egongo zela <br \/>\ntelebistaren aurrean, lehiaketara aurkezten ziren D\u2019Nash, David Civera&nbsp; edota Rosa bezalakoei begira.<\/p>\n<p>Eta modu batera ala bestera, ekimen pertsonalaren arrakasta gauzatuz&nbsp; (\u201cIurop is libin e zelebreixion\u201d, kantatzen zuen Rosa OTkoak), moderno itxura emanez (Beth) edota sustraietatik berrikuntzak ekarriz (Las&nbsp; Ketchup), guztiek espainiartasun duinaren itxura eman nahi zuten. <br \/>\nIrekia, kosmopolita, elebakarra, integratzailea eta\u201dkonplejo bakoa\u201d <br \/>\n(PPko harek esaten zuen bezala).<br \/>\n<!--[if !supportLineBreakNewLine]--><br \/>\n<!--[endif]--><\/span><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 354px;height: 236px\" src=\"http:\/\/www.publico.es\/resources\/archivos\/2008\/3\/9\/120502638136620080309-1021294dn.jpg\"><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Eta, halako batean, \u201dhastura digitalak\u201d, ikuskizunaren kulturak, postmodernismoak eta telebistaren omnipresentzia sozialak,&nbsp; Buenafuenteren programako pertsonaje&nbsp;<br \/>\nbat eraman du Eurovisionera.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\"><br \/>\nSeguru nago, Chikilicuatreri botoa eman diotenetatik oso gutxik ikusi&nbsp; dituztela aurreko Eurovisioneko lehiaketak, baina SMSak eta beste teknologiak ondo ezagutzen eta erabiltzen dituztela.<br \/>Eta hori bai, kanta-lehiaketa serio hartzen dutenak baino, askoz hobeto eta normalago erabiltzen dituztela &#8220;teknologia berriak&#8221; deitu izan zirenak.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\"><br \/>\nBesteek, egunkari eta irratsaioetara \u201dordezkatuak ez direla sentitzen\u201d esanez ari diren horiek ez dute botorik eman, horiek lur eta zur geratu dira, pailazo itxurako hori aukeratua izan denean beraien ordezkari modura.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Haustura digitala&nbsp; esan&nbsp; dut gorago, kia, belaunaldi artekoa da, begien aurrean daukaguna!!<br \/>SERen, COPEn eta RNEn aditu ditudan entzuleen deietan beti ageri da ideia bera: nola liteke Espainiaren ordezkari musikal modura ileordea, jostailuzko gittarra eta faltsetean kantari ateratzen dena aukeratu izana!! <br \/><\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Barregarri uzten dituela sentitzen dute \u201dperrea, perrea\u201d ohiukatzen duen bakoitzean.<\/p>\n<p>Eta hor zeintzuk eta&nbsp; gu, aho bete hortz,&nbsp; ordezakaririk aukeratzeko modurik ez dugunok, duintasun nazionala erreibindikatzen duten espainiarrei begira. <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">&nbsp;<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Baina hori bai, harritzeko moduko beste beste zerbait ekarriko du&nbsp; aurtengo lehiaketak: geure artean emango&nbsp; diren audientzia datuak. Baietz ikusleen artetik, bitik bat Eurovisioni begira egon. <br \/><\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">&nbsp;<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Oso gustora jarritu izan ditut Chikilicuatrek hedabideetan harrotu dituen hautsak. Ez bakarrik agerian gelditu delako nazio eraikuntza eta deseraikuntza prozesuak etengabeak direla, han eta hemen. Baizik eta, nire harridurarako, Eurovision lehiaketa oso serio hartzen zutenak uste baino gehiago direlako. Europa izeneko zerbait egon bazegoela adierazten zuen musikak (ni bezalako adinekoek gogoratuko dute: papipopape papipo, papipopapopape [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[205,206,5],"class_list":["post-90","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-chikilicuatre","tag-eurovision","tag-telebista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/90","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=90"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/90\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=90"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=90"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=90"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}