{"id":7,"date":"2012-12-06T21:06:31","date_gmt":"2012-12-06T21:06:31","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/eitb-birsortu"},"modified":"2013-02-07T17:20:12","modified_gmt":"2013-02-07T16:20:12","slug":"eitb-birsortu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2012\/12\/06\/eitb-birsortu\/","title":{"rendered":"EiTB birsortu"},"content":{"rendered":"<p><!--[if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p>Urriko hauteskundeen emaitzek posible egiten dute orain, komunikabide<\/p>\n<p><span> publikoen inguruan aspaldidanik beharrezkoa zen eztabaida sakon eta<br \/>\npatxadatsuari ekitea. <\/span><\/p>\n<p><span>Ez da jauntxokerietarako garaia. Gehiengoaren perfil sozio-politikoa<br \/>\nkontuan hartuz, komunikabide publiko zein ekimen sozialekoen gaineko<br \/>\nhausnarketa irekia egiteko baizik, duela gutxi arte ez bezala. <\/span><\/p>\n<p><span>Baikorrak izateko arrazoi ugari dago. <\/span><span lang=\"PT-BR\">Asko dago eztabaidatzeko, adosteko eta jarrera<br \/>\nberriekin ibiltzeko.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"PT-BR\">EiTBren hogeita hamargarren urteurrena ospatzen<br \/>\nda aurten eta, paradoxikoa bada ere, ikus-entzunezko publikoen etorkizuna<br \/>\ndaukagu mintzagai, ez hainbeste iragana. Testuingurua zeharo aldatua dugulako<br \/>\neta horretan gaur gaurkoz komunikabideek jokatu beharreko rola beste bat<br \/>\ndelako. Hasteko, jendartearen perfil kulturala, hizkuntzen ezagutza eta<br \/>\nikus-entzunezkoekiko jarrera asko aldatu direlako<span>\u00a0 <\/span>(besteak beste, populazioaren erdiak<span>\u00a0 <\/span>ulertzen du euskara eta hezkuntza<span>\u00a0 <\/span>eredu euskaldunak dira nagusi). EiTBren<br \/>\npapera duela hiru hamarkada eta orain ezin dira berberak izan, pantailaz<br \/>\nbestalde daudenak aldatu direlako. <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"PT-BR\">LTDaren ezarpenak, gainera, biderkatu egin du<br \/>\netxeetara heltzen den kanal kopurua, baina agerian utzi du kontzentrazioa<br \/>\njabegoetan, homogeneizazioa edukietan, gazteleraren nagusitasuna eta<br \/>\nespainiarzaletasuna lerro editorialetan. <\/span><\/p>\n<p><span>Bada, azkenik, EiTBren sorrera legean zeuden helburuak berregokitu beharra<br \/>\ndagoela erakusten duen beste elementu bat ere hain zuzen ere, ikus-entzunezkoen<br \/>\nerabilerari dagokionez jendeak gaur egun daukan portaera (zer ikusi, zergatik,<br \/>\nzein tramankulu erabiliz, zenbateraino gogobetetasuna\u2026).<\/span><\/p>\n<p><span>Oinarriak berrezartzeko garaian gaude. Euskal Komunikabideen (irratia,<br \/>\ntelebista, internet) zereginak berdefinitzeko aukera paregabean kontuan hartuz,<br \/>\nbesteak beste,<span>\u00a0 <\/span>Euskal Herriko<br \/>\nkomunikabideen mapa orokorra, lege arauketa, ikus-entzunezko propioen garapena<br \/>\neta zerbitzu publiko izaeraren aplikazioa. <\/span><\/p>\n<p><span>EiTBren zereginaren berraztertzea komunikabide publikoek, herri ekimenekoek<br \/>\neta pribatuek jokatu beharreko funtzioaren arabera egin beharra dago. Eremu<br \/>\nzabaleko zein tokian tokiko komunikabideen arteko erlazioak eta sinergiak<br \/>\ngozatu behar dira eta gazteleraz eta euskaraz aritzen direnen arteko oreka<br \/>\nberriak bilatu beharko dira. Bereziki, euskararen presentzia eta garapena ziurtatuko<br \/>\nduten marko eta lan egiteko modu berriak bilatu behar dira, bai EITBren baitan<br \/>\nbaita hedabideen panorama orokorrean ere. Horretarako, aurreko legealdian ez<br \/>\nbezala, orain baldintza egokiak ematen dira erabat zaharkitua gelditu den<br \/>\nsorrera legeari astindu on bat emateko. Jakinik, ikus-entzunezkoen panorama<br \/>\nasko aldatzen dela egunetik egunera, baina norabidea markatu beharra dagoela,<br \/>\nmedio egituraketa arin<span>\u00a0 <\/span>eta<span>\u00a0 <\/span>malguak aprobetxatuz. <\/span><\/p>\n<p><span>Kontuan hartu beharreko marku berri horretan daude: ikus-entzunezko<br \/>\nkomunikabideen lege orokorra; EiTBrena (katalanek egin zutenaren antzera<br \/>\nbirbataiatu beharko litzateke, again EKb-Euskal Komunikabideak izenarekin),<br \/>\nharen zuzendari eta administrazio kontseiluaren funtzioak eta aukeratzeko<br \/>\nmoduak; korporazio publikoaren alderdiekiko autonomia sakonduko duena; bertako<br \/>\nprofesionalei ahotsa emango diena; komunikabide publiko eta herri ekiminekoen<br \/>\narteko elkarlana bideratuko duena; bertoko industria bultzatu eta orokorrean<br \/>\neuskara eta euskal kultura modu integratzailean eta hezkuntza sistemarekin<br \/>\nsintonian ezagutza eta erabilera sustatuko duena. <\/span><\/p>\n<p><span>Beste toki askotan bezala, hemen ere, krisiaren aitzakian, zerbitzu<br \/>\npublikoak eztabaidagai jartzen ari direnean, euskal komunikabideak eta euskaraz<br \/>\naritzen direnak bereziki, rol garrantzitsua daukatela berretsi baharra dago.<br \/>\nEuskararen alde, informazio zabala eta orekatua eta entretenimendu duina<br \/>\neskainiz, ikus-entzunezko alfabetizazioan eta kultura transmisioan behar<br \/>\nbeharrezkoak dira komunikabide publikoak. Eta bertako langileen profesionaltasuna<br \/>\nmuin-muinean daukagun bermea da.<span>\u00a0 <\/span><\/span><\/p>\n<p><span>Hauteskundeen osteko aritmetikak ez du ematen jarrera politiko itxietarako.<br \/>\nIkuspegi miopiko eta instrumentalek kale egingo dute, ikuslerik eta ilusiorik<br \/>\nez badago pantailen bestaldean <\/span><\/p>\n<p><span>Momentu zoragarria da, urteurrenaren ospakizunekin batera, eztabaidarako<br \/>\nbideak irekitzeko, eredu berriaz hausnartzeko eta erronkak mamitu daitezen<br \/>\npausuak emateko. EiTB izan<span>\u00a0 <\/span>denaz<span>\u00a0 <\/span>baino<span><br \/>\n<\/span>aurrera begira zertarako nahi dugun adosteko une egokia da<br \/>\noraingoa.<span><br \/>\n<\/span><\/span><\/p>\n<p><!--[if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><!--[if gte mso 10]&gt;--><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urriko hauteskundeen emaitzek posible egiten dute orain, komunikabide publikoen inguruan aspaldidanik beharrezkoa zen eztabaida sakon eta patxadatsuari ekitea. Ez da jauntxokerietarako garaia. Gehiengoaren perfil sozio-politikoa kontuan hartuz, komunikabide publiko zein ekimen sozialekoen gaineko hausnarketa irekia egiteko baizik, duela gutxi arte ez bezala. Baikorrak izateko arrazoi ugari dago. Asko dago eztabaidatzeko, adosteko eta jarrera berriekin ibiltzeko. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[2,7,6,4,3,5],"class_list":["post-7","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-deia","tag-eitb","tag-irratia","tag-komunikabideak","tag-publikoa","tag-telebista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":203,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7\/revisions\/203"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}