{"id":193,"date":"2005-04-22T16:10:33","date_gmt":"2005-04-22T16:10:33","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/1"},"modified":"2005-04-22T16:10:33","modified_gmt":"2005-04-22T16:10:33","slug":"izenaren-zama","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2005\/04\/22\/izenaren-zama\/","title":{"rendered":"Izenaren zama"},"content":{"rendered":"<p> Gaur egungo irrati-telebistagintzak ez du zerikusirik hasierakoarekin. Bi hedabide hauen mapa eta egiturari, eskaintzari eta kontsumoari begiratu bat eman eta zein aldatuta dauden ikus (\/entzun) daiteke. Eta orain artekoa gutxi balitz, berriro ere, irrati eta telebista modura ezagutzen ditugun hedabideak metamorfosialdian sartuta daude.<br \/>\n  Digitalizazioa, eskaintzaren biderketa eta kontsumo eta pertzepzio sozialean emaniko berrikuntzek aro berriaren atartean jarri gaituzte. Ez dakit izena aldatu beharko diegun baina, zalantza barik, izana eraldatua dute, zeharo. <\/p>\n<p>Duela hamarkada pare bat, irratia eta telebista zer, non, nola eta zertarako ziren galderei edozeinek emaniko erantzunak eta gaur egungoen artean zerikusi gutxi dago. Lehen, <em>paleotelebistagintza<\/em> bataiatutakoaren elementu osagarrien artean zeuden: <\/p>\n<ul>\n<li>estatuak kudeatua era monopolikoan, <\/li>\n<li>zentralizatua, emisio-eremu zabalekoa, <\/li>\n<li>teknologia analogikoduna, <\/li>\n<li>populazio osoari zuzendua, <\/li>\n<li>doanekoa, <\/li>\n<li>orotariko programazioa. <\/li>\n<\/ul>\n<p>Gaur egun, <em>neotelebistagintzaren<\/em> aroan, beste hauek ere aurkitu daitezke: <\/p>\n<ul>\n<li>pribatua, <\/li>\n<li>helburu komertzialekoa, <\/li>\n<li>digitala, <\/li>\n<li>emisio-eremu txikikoa, <\/li>\n<li>ordainpekoa, <\/li>\n<li>audientzia murritza bezain definitua, <\/li>\n<li>edukietan oso espezialdua. <\/li>\n<\/ul>\n<p>Eta muturretara jota aurki daitezkeen bi tipologi horiez gain, beste mila daude eta guztiek mantendu dute izen bera: <strong>telebista<\/strong>. Agian horrek egiten du erakargarri, zertaz ari ginen esan orduko aldatua dela. Bizirik dagoenaren seinale (<em>dabilen harriari&#8230;<\/em>).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur egungo irrati-telebistagintzak ez du zerikusirik hasierakoarekin. Bi hedabide hauen mapa eta egiturari, eskaintzari eta kontsumoari begiratu bat eman eta zein aldatuta dauden ikus (\/entzun) daiteke. Eta orain artekoa gutxi balitz, berriro ere, irrati eta telebista modura ezagutzen ditugun hedabideak metamorfosialdian sartuta daude. Digitalizazioa, eskaintzaren biderketa eta kontsumo eta pertzepzio sozialean emaniko berrikuntzek aro berriaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[332],"class_list":["post-193","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-tblista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/193","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=193"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/193\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=193"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=193"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=193"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}