{"id":19,"date":"2012-03-18T19:08:38","date_gmt":"2012-03-18T19:08:38","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/the-end"},"modified":"2012-03-18T19:08:38","modified_gmt":"2012-03-18T19:08:38","slug":"the-end","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2012\/03\/18\/the-end\/","title":{"rendered":"The end"},"content":{"rendered":"<p>\n\tUmeen jolasetan nahiko modu naturalean agertzen da heriotza. Bizirik<br \/>\negotetik betirako joaten denaren azken uneak, helduek baino errazago<br \/>\nirudikatzen dituzte adin txikikoek. Lurrera jausitako eskulturak<br \/>\nbailiran besoak zabalik, arnasa hartu barik eta begiak itxita ageri<br \/>\nzaizkigu antzeztutako hildako horiek.<\/p>\n<p>\n\tZinean eta telebistan ere, askotan erakusten dizkigute hiltzen ari<br \/>\ndirenen irudiak. Ikus-entzunezko medioetan gainera, gehienetan<br \/>\nerrekurtso narratiboa izaten da heriotza eta benetakoarekin<br \/>\nantzekotasuna bigarren mailako kontua izan daiteke.<\/p>\n<p>\n\tAzken denboraldian, hileta dezentera joan behar izatea suertatu zait<br \/>\neta arretaz entzun ditut adinduek ondo hiltzeari buruz esaten<br \/>\ndituztenak. \u201cSinatuko nuke nik halako bat\u201d, \u201ctxoritxo bat bezala hil da\u201d<br \/>\n ala \u201clasai joan da\u201d bezalako esaldiak aurkitu daitezke beraien<br \/>\ndiskurtsoetan. Jakin badakitelako bestelakoak ere egon badaudela, gura<br \/>\nbaino gehiagotan. Izan ere, heriotzarako bidea tortura hutsa izan<br \/>\ndaitekeela erakusten duten kasuak ez dira gutxi izaten, agonia<br \/>\njasanezina bilakatuta. Horietariko kasu bat aipatu zidan duela gutxi<br \/>\naita hil berri zaion lagun batek. Eta bizi izandako esperientziarekin<br \/>\npenatuta baino amorratuta eta haserre jarraitzen du.<\/p>\n<p>\n\tItzulerarik ez zeukan gaixotasunak jota aita minetan luzeegi egon<br \/>\nbaitzen, egunak gaizki eta gauak amaierarik gabeak, aieneka. Minbiziak<br \/>\naurpegirik latzena erakutsia zion gizon hari. Ordurako askotan hitz<br \/>\neginda ziren aita-alaba eta momentua heldutakoan gidoia pentsatuta<br \/>\nzeukaten. Beraiek erabaki nahi zuten helmuga non jarri.<\/p>\n<p>\n\tGauzak baina aldrebestu egin ziren. Bidearen azken pausoak ematerakoan<br \/>\nerraztasunak baino trabak aurkitu zituzten. Osasun zerbitzu publikoan<br \/>\npertsona eta profesional egokirik ez zuten eskura izan pasabide<br \/>\nmalkartsu hori eramangarria izan zedin. Azken atea lasai zeharkatzeko<br \/>\nmodurik ez eta gaixoak eta familiakoek inpotentziaz bizi izan zituzten<br \/>\negun haiek.<\/p>\n<p>\n\tSufrikarioa alferrikakoa izan zen. Agonia hark ez zuen inongo zentzurik<br \/>\n ezta justifikaziorik ere. Azkena izango zuen gauean, muxu bat ematera<br \/>\nhurbildu zenean \u201cnoiz amaituko da pelikula txar hau\u201d bota zion gaixoak,<br \/>\nbeste inork ez entzuteko moduan, bakarrik zeuden arren. Alabak aitortu<br \/>\nzidan telebista aparailua begiratu zuela keinu inkontzientean. Pantaila<br \/>\nbaina itzalita zegoen.<\/p>\n<p>\n\tEgunak aurrera joan ahala gero eta garbiago dauka eskubide kontua dela<br \/>\nduintasunez hiltzearena. Pelikuletatik albistegietara eraman beharreko<br \/>\nkontuaz ari garela.<\/p>\n<p><\/p>\n<p>(<a href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/\">Argiaren <\/a>2.315 zenbakian argitaratua, 2012ko martxoaren 18a )<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Umeen jolasetan nahiko modu naturalean agertzen da heriotza. Bizirik egotetik betirako joaten denaren azken uneak, helduek baino errazago irudikatzen dituzte adin txikikoek. Lurrera jausitako eskulturak bailiran besoak zabalik, arnasa hartu barik eta begiak itxita ageri zaizkigu antzeztutako hildako horiek. Zinean eta telebistan ere, askotan erakusten dizkigute hiltzen ari direnen irudiak. Ikus-entzunezko medioetan gainera, gehienetan errekurtso [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[30,43,44],"class_list":["post-19","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-argia","tag-heriotza","tag-laguntza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}