{"id":185,"date":"2005-05-09T16:26:59","date_gmt":"2005-05-09T16:26:59","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/11"},"modified":"2005-05-09T16:26:59","modified_gmt":"2005-05-09T16:26:59","slug":"hitzak-eta-doinuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2005\/05\/09\/hitzak-eta-doinuak\/","title":{"rendered":"Hitzak eta doinuak"},"content":{"rendered":"<p> Pertsonen arteko berdintasunaren aldeko bideak eszenatokia asko ditu. <\/p>\n<p>Horietariko batean, emakumeak eta gizonak daude, aurrez aurre. <\/p>\n<p>Eta, pentsa daitezkeen guztietatik batean, bertsotan ari dira.  Bazkaltzen harrapatzen nau <em>Hitzetik hortzera<\/em> (ETB1; igandea; 14:45-15:20) delako telebista saioaren emisioak, eta ez dut askotan ikusten. <\/p>\n<p>Atzokoa, aldiz, oso osorik. Eta benetan harrituta gelditu nintzen zein ondo zegoen pentsatua eta burutua emakume garaikideak bertsolaritzan ari direnetik (aritzearekin batera) eman diren berrikuntzak. <\/p>\n<p>Monografikoa zenez, Josu Goikoetxearen aurkezpen laburraren ostean hasi zen erreportaje edo dokumental baten tratamendua zeraman ordu erdi inguruko saioa. <\/p>\n<p>Hainbat bertsolarien (gehien bat emakumezkoak baina ez bakarrik) hitzetan oinarrituta antolatu ziren argudioak. Lehen pertsonan. Bakoitzak bere lekukotza eskainiz. <\/p>\n<p><strong>Maialen Lujanbio<\/strong>ren (zelan gustatzen zaidan ideiak jaurtitzeko duen abilezia!) hitzek laburbiltzen dute ondoen saioaren nondik norako: \u0093doinu berberak, hitzak desberdinak\u0094.<\/p>\n<p>Emakume bertsolariak plazan daudenetik bertsolaritza bera aldatu da. Gaiak, jarrerak, iruditeria, ahotsak, umorea, adibideak, sinbolismoa eta balioak. Denak du kolore berria, ez azalean bakarrik, mamian ere. <\/p>\n<p><strong>Amaia Agirre<\/strong>k eginiko dokumentalak sekulako kalitatea zuen. Erritmoa. Arintasuna. Akaso, baliabide tekniko eta audioaren eta bideoaren arteko jokoan laburregia baina, edozelan ere, gogoan eduki eta gordetzeko modukoa. Antologikoa. <\/p>\n<p><em>Hitzetik hortzera<\/em>ren monografiko honek oso ondo argitzen zuen noraino emakumezkoen presentziak izan duen eta duen eragina bertsogintzan. Eta aldi berean, berdintasunaren aldeko jardunean zelako pisua duen bertsotan aritzen diren emakumeak edukitzea. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pertsonen arteko berdintasunaren aldeko bideak eszenatokia asko ditu. Horietariko batean, emakumeak eta gizonak daude, aurrez aurre. Eta, pentsa daitezkeen guztietatik batean, bertsotan ari dira. Bazkaltzen harrapatzen nau Hitzetik hortzera (ETB1; igandea; 14:45-15:20) delako telebista saioaren emisioak, eta ez dut askotan ikusten. Atzokoa, aldiz, oso osorik. Eta benetan harrituta gelditu nintzen zein ondo zegoen pentsatua eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[332],"class_list":["post-185","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-tblista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/185","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=185"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/185\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=185"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=185"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=185"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}