{"id":168,"date":"2005-09-03T19:06:15","date_gmt":"2005-09-03T19:06:15","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/31"},"modified":"2005-09-03T19:06:15","modified_gmt":"2005-09-03T19:06:15","slug":"csi-gaizkileak-eta-delituak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2005\/09\/03\/csi-gaizkileak-eta-delituak\/","title":{"rendered":"CSI: gaizkileak eta delituak"},"content":{"rendered":"<p> Irailaren bostetik aurrera <strong>CSI New York<\/strong> pantailaratzen du Tele 5ek, astelehenero. <\/p>\n<p>Orain arte, Las Vegaseko eta Miamiko edizioek eduki duten arrakasta ikusita, zalantzarik ez daukat, hemendik aurrera ere asko izango direla lortuko dituen jarraitzaileak. <\/p>\n<h3>Nire amak <strong>Ana y los siete<\/strong> gurago izaten zuen, \u0093hildakoen programa hori baino\u0094. <\/h3>\n<p>  Mario laguna ere oso CSI zalea da. Abokatua da, eta irakaslea. Esan nionean <strong>CSI Las Vegas<\/strong>en aldekoen artean nengoela, Horatioren (<strong>CSI Miami<\/strong>) jarrera eta programa osoaren usaia ez zitzaidalako gustatzen, orduan aipatu zidan Concepci\u00f3n del Arenal.<\/p>\n<p>Ez diot inoiz esan, baina heriotz bortitzen inguruko ikerketak egitea ardatz modura hartzen duen CSI telesailak zuzenbide penalean gaur-gaurkoa den gaia plazaratzen du: nolako jarrera izan behar duen gizarteak gaizkileen eta delituen aurrean. <\/p>\n<p>Penalista famatu horrena da \u0093Gorrota ezazu delitua, gaizkileaz errukitu zaitez\u0094 esaldia. <\/p>\n<p>Eta oso ondo adierazten du <strong>CSI Las Vegas<\/strong>en abiapuntu, esan dezagun, morala. <\/p>\n<p>Aldiz, Miamin kokatutako telesailaren edizioak hilketa nola izan eta nork egin duen aztertzeari kontrakotik ekiten dio: \u0093Gorrota ezazu gaizkilea, delituaz errukitu zaitez\u0094<\/p>\n<p>Eta bi diskurtso hauek, zuzenbide penalean puri-purian daude, Mariok dioenez. Modu berean, Las Vegasen eta Miamin lekututako orain arteko CSIek garbi dute bata ala bestea aukeratu beharra dagoela. Grison eta Horatio etsaiak dira, maila horretan.<\/p>\n<p>CSIk ematen du zertaz hitzegin eta aspaldikoa nuenez delitua eta delitugilearen aurreko jarreraz idazteko gogoa, beste baterako utziko dut telesailaren edizio bi hauen inguruko kamera kokapenak, erritmua, irudiak, anbientazioa eta, orohar, kromatismoaren erabilerari buruzko komentarioak. <\/p>\n<p>Bitartean, dikotomiko modura azaldu dudan jarreraren aurrean ikusiko dugu, astero-astero, nolakoa den <strong>CSI New York<\/strong>ek planteatzen duena. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irailaren bostetik aurrera CSI New York pantailaratzen du Tele 5ek, astelehenero. Orain arte, Las Vegaseko eta Miamiko edizioek eduki duten arrakasta ikusita, zalantzarik ez daukat, hemendik aurrera ere asko izango direla lortuko dituen jarraitzaileak. Nire amak Ana y los siete gurago izaten zuen, \u0093hildakoen programa hori baino\u0094. Mario laguna ere oso CSI zalea da. Abokatua [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[332],"class_list":["post-168","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-tblista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/168","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=168"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/168\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=168"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=168"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=168"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}