{"id":167,"date":"2005-09-07T14:59:17","date_gmt":"2005-09-07T14:59:17","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/32"},"modified":"2005-09-07T14:59:17","modified_gmt":"2005-09-07T14:59:17","slug":"zinta-eskatu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2005\/09\/07\/zinta-eskatu\/","title":{"rendered":"Zinta eskatu"},"content":{"rendered":"<p> Jexusmarik 45 urte ditu, bergararra da, Julenek 7, armintzarra, eta biak, aitasemea,<strong>Wazemank<\/strong> zale amorratuak. <\/p>\n<h3>Etxarri-Aranatzen izan ginen elkarrekin eta baita Idoiarekin eta Arraterekin, abuztuaren lehen hamabostaldian.<\/h3>\n<p>  Atzo ikusi nuen lehen aldiz, osorik, <strong>Wazemank<\/strong> delako umore saioa eta aitortu beharra daukat asko gustatu zitzaidala. Umore mota, sketch-en tratamendua, erritmoa eta, noski, pertsonaien definizioa eta antzezpena oso onak direla iruditu zitzaidan. <\/p>\n<p>Kanpineko afalosteak berriketarako eta kontakatilukerietarako aproposak izaten dira, eta han izan ziren biak <strong>Wazemank<\/strong>eko sketch-ak ikusi gabe genituenentzako kontari. <\/p>\n<p>Atzokoan, gure ama, Ander, hau ere zazpi urtekoa, eta ni geunden ETB1en emango zuten programaren zain. Aspaldiko partez ETB1eko programa noiz hasiko esperoan nengoela!!<\/p>\n<p>Nik barre asko egin nuen, umeak dena ulertu ez baina niri begira jarri eta irribarrea ez zuen ahotik ezkutatu. Amarentzako, laurogeiak gainean dituelako eta beranduxe emititzen delako, txiste eta tarte batzuk arinegi doaz baina behin baino gehiagotan barrezka aritu zen. <\/p>\n<p>Programa gomendagarria da, oso. Ez galtzekoa. <\/p>\n<p>Gaur bazkalorduan, lehen aipatutako Jexusmari eta Josu lagunak harrapatu ditut eta, berak Etxarrin egin zuen bezala, oraingoan ni hasi naiz <strong>Wazemank<\/strong>eko tarteak kontatzen. Han ibili naiz, Euzkitze eta Joxean Tolosa, \u0093Beste gu\u0094, Agirretarrak versus Arregitarrak, Auto Patxi eta abarrak xehetzen. <\/p>\n<p>Gustora egon gara. <\/p>\n<p>Josuk zati batzuk ikusi zituenez nik esandakoekin osatu du atzoko emanaldiaren edukia.<\/p>\n<p>Jexusmarik, berak eraman nau Alkainzaletasunera, nik kontatzen nuena arretaz jarraitzen zuen. Baina, atzokoa ez zuela ikusi esan dit. <\/p>\n<p>Arraroa egin zait. Oso arraroa. <\/p>\n<p>Ni bazkaltarren zentroa nintzelakoan, noizean behin, esaten nituenak zehaztu egiten zituen, nik gogoratzen ez nituenak gehitu, barrerako elementu batzuk bota&#8230;total: atzo ikusi ez zuen emanaldia nik baino hobeto ezagutzen zuela zirudien!<\/p>\n<p>Eta, hala zen, atzokoa aurreko emanaldietako aukeraketa bat zen. <\/p>\n<p>Lehendik ikusiak zituen <strong>Wazemank<\/strong>en tartetxoak. <\/p>\n<p>Horregatik ezagunak egiten zitzaizkion. <\/p>\n<p>Bueno, horregatik eta, baita ere, <strong>orain arteko programaren atal guzti-guztiak grabatuta dituelako<\/strong> eta, sarritan, umearekin batera gustura ikusten dituelako. Esango nuke nik buruz dakizkiela. <\/p>\n<p>Eskatuko diot zinta. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jexusmarik 45 urte ditu, bergararra da, Julenek 7, armintzarra, eta biak, aitasemea,Wazemank zale amorratuak. Etxarri-Aranatzen izan ginen elkarrekin eta baita Idoiarekin eta Arraterekin, abuztuaren lehen hamabostaldian. Atzo ikusi nuen lehen aldiz, osorik, Wazemank delako umore saioa eta aitortu beharra daukat asko gustatu zitzaidala. Umore mota, sketch-en tratamendua, erritmoa eta, noski, pertsonaien definizioa eta antzezpena oso [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[332],"class_list":["post-167","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-tblista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/167","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=167"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/167\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=167"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=167"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=167"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}