{"id":166,"date":"2005-09-21T10:46:31","date_gmt":"2005-09-21T10:46:31","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/34"},"modified":"2005-09-21T10:46:31","modified_gmt":"2005-09-21T10:46:31","slug":"txomin-la-juani-eta-andaluziar-depresiboa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2005\/09\/21\/txomin-la-juani-eta-andaluziar-depresiboa\/","title":{"rendered":"Txomin, La Juani eta andaluziar depresiboa"},"content":{"rendered":"<p> Txikia nintzela, irratiz entzuten ziren (geroxeago tabernetan eta gasolindegietan ere saltzen zituzten bere kasetak) Txomin del Regato delako baten txisteak eta suzedidoak. <\/p>\n<p>Horretaz akordatzen naizen bezala, bere kontakizunekin ez nuela inoiz barrerik egin gogoratzen dut.   Hala ere, bazuen morroiak nolabaiteko ospea. Orduko hedabideetan lekua egiten zioten. <\/p>\n<p>Gazteleraz aritzen zen, omen euskal azentu ikaragarriarekin. <\/p>\n<p>Arlotearen papera egiten zuen. <\/p>\n<p>Karikatura hutsa. <\/p>\n<p>Espainiartasunetik euskaldun bat imitatzen denean erabiltzen diren topikoz josia. <\/p>\n<h3>Penagarria. <\/h3>\n<p>  Hori baino gaur egungoagoa zaigu akaso **M\u00e9dico de Familia** (Tele 5, 1995-1999) izeneko seriean, La Juaniren pertsonaia. Gogoratuko duzue, Emilio Arag\u00f3nek medikuaren papera egiten zuen bezala La Juanik andaluziar jatorriko neskamearena betetzen zuen. Harek ere, andaluziar, omen, azentu oso markatua zeukan.<\/p>\n<p>La Juani<\/p>\n<p>Pertsonaiak, telesail osoak bezala, ospe handia lortu zuen eta audientzia datu ikaragarri altuak bereganatu ere. <\/p>\n<p>Behin andaluziar batekin nengoela La Juani bezalako karikatura bargastak eta traketsak gorrotatzen zituela esan zidan. Iraingarriak iruditzen zitzaizkion. Madrilzentristak. Faltoiak. <\/p>\n<h3>Ni Txomin del Regatoz (Googleek dio Jesus Prados Casadem\u00f3n delako batek Nuestro Bilbao (de Txomin del Regato) liburua kalean dela&#8230;diox!!) gogoratu nintzen, orduan ere.<\/h3>\n<p>  Seguru nago ETBren promo berria ikusia duzula dagoeneko: bere herrian erabat triste bizi den andaluziarra (Saulo ?) Euskal Herrira etorri eta hemen depresiotik ateratzeko bidea aurkitzen du (Paulo bilakatuz?). Ebanjelioan ez bezala, hemen zaldirik erori beharrik ez du izango bizitzari erabateko iraulia emateko, hemen Euskal telebista deskubrituz kunplituko da miraria. <\/p>\n<p>Saulo eta San Paulo<\/p>\n<p>Atzo, Fermin Etxegoienek Berrian duen telebista-zutabean aipatzen du andaluziar honen kasua. &#8220;Etno-Raskay\u00fa&#8221;:http:\/\/www.berria.info\/hemeroteka\/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA\/y2005\/m09\/d20050920\/p00053022.html<br \/>\ntitulupeko artikuluan andaluziarren karikaturaz ari da. <\/p>\n<p>Iragarki promozional horretan, andaluziarren betiko irudia errepikatzen da. <\/p>\n<p>Oso gordinki.<\/p>\n<p>Topikokeriz blai.<\/p>\n<p>Itxurakeriz betea. <\/p>\n<p>Okurrentea, ez dakit, errekurrentea, seguru. <\/p>\n<p>Eta, berriro ere Txomin del Regato etorri zait burura. <\/p>\n<p>Etxegoienek, ebanjelista ezik Kristo bera aipatzen du jakin duenean promo hori sorta baten lehen atala dela. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Txikia nintzela, irratiz entzuten ziren (geroxeago tabernetan eta gasolindegietan ere saltzen zituzten bere kasetak) Txomin del Regato delako baten txisteak eta suzedidoak. Horretaz akordatzen naizen bezala, bere kontakizunekin ez nuela inoiz barrerik egin gogoratzen dut. Hala ere, bazuen morroiak nolabaiteko ospea. Orduko hedabideetan lekua egiten zioten. Gazteleraz aritzen zen, omen euskal azentu ikaragarriarekin. Arlotearen papera [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[332],"class_list":["post-166","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-tblista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/166","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=166"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/166\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=166"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=166"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=166"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}