{"id":134,"date":"2006-11-09T18:09:12","date_gmt":"2006-11-09T18:09:12","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/rumsfeld-aireportuak-eta-eroskiko-poltsak"},"modified":"2006-11-09T18:09:12","modified_gmt":"2006-11-09T18:09:12","slug":"rumsfeld-aireportuak-eta-eroskiko-poltsak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2006\/11\/09\/rumsfeld-aireportuak-eta-eroskiko-poltsak\/","title":{"rendered":"Rumsfeld, aireportuak eta Eroskiko poltsak"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<p>Pelikula iparamerikarretan, lana utzi&nbsp; egiten dutenean (erretreta hartuta,<br \/>\npromozionatuta ala kaleratuta), azken agurraren liturgian, kartoizko kutxetan<br \/>\nsartzen dituzte bulegoko mahai gainean dituzten gauza \u201cpertsonalak\u201d. <\/p>\n<p>Zerrenda erraza bezain errepikakorra izaten<br \/>\nda: emaztea (jakina: pelikula gehienen protagonista gizakumea) eta seme-alaba<br \/>\nWASP irriparretsuak erakusten duen argazkia, beisboleko eskularrua,<br \/>\nlizentziaturako orla eta paper sortatxo bat. Libururik ez. Parazetamolen kutxa<br \/>\nezta. Eta, are eta gutxiago ere, hortzetako eskuila. <\/p>\n<p>&nbsp;<br \/>Edozelan ere, gauza gutxi, nire irudikoz.<\/p>\n<p>&nbsp;<br \/><strong>AEBko hauteskundeen \u201costian\u201d (\u201chauteskunde<br \/>\nostiak\u201d eta \u201cdemokratek hartutako ostia)<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;Nolakoa zatekeen, atzo, telebista kamerak<br \/>\naurrean zirela Donald Rumsfeldek prestatu behar izango zuen kutxa. George<br \/>\nBushek oparitutako argazki autografiatua, bilobak eginiko marrazkia eta arrantza<br \/>\ntrofeoren bat. Ala: <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Abu_Ghraib_prison\">Abu Graib<\/a>-eko argazki-bilduma osoa (\u201cikusi gabeko argazkiak\u201d<br \/>\nbarne), Sadam Hussein agintean zeneko eskultura baten buru anputatua, beste<br \/>\nestatu batzuk erasotzerakoan edo inbaditzerakoan erabili beharreko izen<br \/>\napokaliptikoen gida-liburua, \u2026<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/news.bbc.co.uk\/olmedia\/1555000\/images\/_1555349_donald_rumsfeld_300afp.jpg\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Nork daki. Baina, pelikuletan ageri izaten<br \/>\ndirenak baino gauza&nbsp; gehiago edukiko<br \/>\nzituen kutxetan sartzeko, ezkutatzeko. <\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Eskuko poltsa (lehengo eskuko ekipajea)<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;Agerikoagoa izango da hemendik aurrera<br \/>\nabioietan sartzen utziko dituzten\/dizkiguten trastuak. Diotenez, plastikozko<br \/>\npoltsa gardenetan paratu beharko dira eskuko-ekipajean eraman beharrekoak. Dena<br \/>\nagerian. Lotsa kentzeko terapia. <\/p>\n<p>&nbsp;<br \/>Opari gisa erositako pitxi-pitxia, barruko arropa<br \/>\nordezko bat, amuleto aitorezina, barrenak lasaitzeko zerbait, dokumentazioa,<br \/>\nliburutxo bat\u2026Plastikozko horretan sartzen dena (eta erakusteko modukoa dena)<br \/>\neta kitto, besterik ez. Gainontzekoa ala eraman ez&nbsp; ala fakturatu maletan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Eroskiko poltsa (lotsa)<\/strong><strong><br \/><\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;Urte bete pasa da <a href=\"http:\/\/www.eroski.es\">Eroskik <\/a>poltsa gardenagatik<br \/>\nordezkatu zituela lehengo zuriak? Akaso bai. Orduan indiskreto samarrak iruditu<br \/>\nzitzaizkidan eta&nbsp; gaur ere antzera<br \/>\npentsatzen dut. <\/p>\n<p>Supermerkatutik atera eta kotxeraino joateko, tira,<br \/>\nbaina hortik aurrera poltsan daukazun guztia ikusteko moduan egotea arraroa<br \/>\negien zait. Ez gauza bereziak erosten ditugulako baizik eta gure alde<br \/>\npertsonala, intimoa eta ilunari buruzko informazio asko ematen duelako<br \/>\nbakoitzaren erosketa-zerrendak.<\/p>\n<p>Eta hortik aurrera, erosketak hustu eta&nbsp; poltsak&nbsp;<br \/>\nbeste zerbaiterako&nbsp; erabiltzen<br \/>\nditugunean (ez al da hori benetako birziklajea?), den-dena ikusteko moduan<br \/>\negoten da. Zuk&nbsp; jakingo duzu zertarako<br \/>\nerabiltzen&nbsp; dituzun, baina niri&nbsp; behintzat joko handia&nbsp; ematen didate,&nbsp; bueno zidaten, orain, gardentasunak mugak<br \/>\njartzera behartu nau.<\/p>\n<p>&nbsp;<br \/><a href=\"http:\/\/www.unicef.es\/contenidos\/414\/logo_eroski.gif\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.unicef.es\/contenidos\/414\/logo_eroski.gif\" \/><br \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<br \/>Hurrengoan, abioia hartzera joaten banaiz,<br \/>\nEroskiko poltsetan eramango dut eskuko ekipajea. Kia, ekipaje osoa plastikozko<br \/>\npoltsa gardenetan (Txantxilo gogoan zaitugu). Total, ezkutatzeko gauza gutxi<br \/>\ndut nik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ezingo luke gauza bera esan Rumsfeldek.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.antiwar.com\/photos\/perm\/ag20.jpg\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.antiwar.com\/photos\/perm\/ag20.jpg\" \/><br \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pelikula iparamerikarretan, lana utzi&nbsp; egiten dutenean (erretreta hartuta, promozionatuta ala kaleratuta), azken agurraren liturgian, kartoizko kutxetan sartzen dituzte bulegoko mahai gainean dituzten gauza \u201cpertsonalak\u201d. Zerrenda erraza bezain errepikakorra izaten da: emaztea (jakina: pelikula gehienen protagonista gizakumea) eta seme-alaba WASP irriparretsuak erakusten duen argazkia, beisboleko eskularrua, lizentziaturako orla eta paper sortatxo bat. Libururik ez. Parazetamolen kutxa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-134","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/134","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=134"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/134\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=134"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=134"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=134"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}