{"id":130,"date":"2007-02-12T09:56:46","date_gmt":"2007-02-12T09:56:46","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/prentsa-arrosaren-ajeak"},"modified":"2007-02-12T09:56:46","modified_gmt":"2007-02-12T09:56:46","slug":"prentsa-arrosaren-ajeak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2007\/02\/12\/prentsa-arrosaren-ajeak\/","title":{"rendered":"Prentsa-arrosaren ajeak"},"content":{"rendered":"<p>Telebista kanaletan horrenbeste ugaritu diren txutxumutxuei, \u201cfamatuen\u201d<br \/>\ngorabeherei, \u201cbihotzeko\u201d kontuei eta kalenturei edota espektakuloei buruzko<br \/>\nprogramak oso interesgarriak suertatzen dira gure artean hedabideen eta<br \/>\nboterearen arteko harremanak nolakoak&nbsp;<br \/>\ndiren erakusteko. <\/p>\n<p>Bi horiek, boterea, letra larriz, eta&nbsp;<br \/>\nbotere mediatikoa gauza bera direla uste dutenak ere ez dira gutxi. <\/p>\n<p>Bakarra ala bata bestearen adar bat izanik, prentsa-arrosa generoko<br \/>\nprogramek boterea eta gizabanakoaren arteko erlazioa nolakoa \u201cbehar duen izan\u201d markatzen<br \/>\ndute, argiro. Esaterako, eta beste askoren artean, intimitatea eta norberaren<br \/>\nirudiaren eskubidea nola jorratzen dira oso gai mamitsuak iruditzen zaizkit. <\/p>\n<p>Botere politikoak mugatua du gizabanakoen \u201cetxe barruko\u201d eremuan sartzea,<br \/>\nesparru hori arautzeko tradizioa dago eta, orokorrean, jendeak ez&nbsp; du eragin nahi zaion kontrol mota hori erraz<br \/>\nonartu gura izaten. Beraz, zuzenean egin ezin dena, zeharka egiteari ekin beharko.<br \/>\nHelburu horrekin, medioek famatuak (aldez aurretik hedabideetan agertzeko<br \/>\nadinako ospea eskuratua zutenak ala aldizkari eta pantailetan ikusi ditugulako ezagunak<br \/>\nzaizkigunak) erabiltzen dituzte kontrol sozial hori legitimatzeko. Intimitatearen<br \/>\nkolonizazio lanean, prentsa-arrosa programetan agertzen diren famatu horiek<br \/>\nzikiratu egiten dituzte. Lehenengo, haiei egindakoak, telebista-audientzia<br \/>\nikaragarriena lekukotza eta&nbsp;<br \/>\nonarpenarekin, gainontzekoei aplikatzeko bidea erraztu egiten da. Emaitzak<br \/>\ndagoeneko guztiongan ikus daitezke: norberaren irudiari legez gorde behar zaion<br \/>\nerrespetua erabat bortxatua dago, eremu pribatua inbaditua izan da (irudiak eta<br \/>\nelkarrizketak grabatuz), frogarik gabeko salaketak irrati-telebistaz aireratua<br \/>\nizaten dira eta \u201calarma soziala\u201d etiketapean edozein&nbsp; motatako errepresiboa zabaldu egin da. <\/p>\n<p>Zenbat kontu-korronte, mediku-txosten edota idatzi pribatu ikusi ditugu<br \/>\nhorretarako baimenik ez duten telebista kanaletan eta argitalpenetan?. Eta, esan<br \/>\nbezala, \u201cfamatuak\u201d diren horien eskubideak urratzen diren neurri berean, gureak<br \/>\npikutara doaz, poliki-poliki. <\/p>\n<p>Hedabideek, eta bereziki telebistek, \u201conargarria\u201d denaren eta ez denaren arteko<br \/>\naldea zein den esaten laguntzen dute. Eta, honez gero, mila aldiz ikusi<br \/>\nditugunean \u201cfamatu naskante\u201d modura sailkatzen ditugun horien inguruan egiten diren<br \/>\nepaiketa mediatikoak nola bada saiatu zuri ala niri buruzko aipamenetan polizien<br \/>\neta jujeen informazio itukinei, frogarik gabeko salaketei eta irainei eta<br \/>\nmakro-talde mediatikoen jazarpenei mugak jartzen. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Telebista kanaletan horrenbeste ugaritu diren txutxumutxuei, \u201cfamatuen\u201d gorabeherei, \u201cbihotzeko\u201d kontuei eta kalenturei edota espektakuloei buruzko programak oso interesgarriak suertatzen dira gure artean hedabideen eta boterearen arteko harremanak nolakoak&nbsp; diren erakusteko. Bi horiek, boterea, letra larriz, eta&nbsp; botere mediatikoa gauza bera direla uste dutenak ere ez dira gutxi. Bakarra ala bata bestearen adar bat izanik, prentsa-arrosa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[316,315,5],"class_list":["post-130","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-intimitatea","tag-prentsa-arrosa","tag-telebista"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/130","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=130"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/130\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=130"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=130"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=130"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}