{"id":117,"date":"2007-07-13T11:41:34","date_gmt":"2007-07-13T11:41:34","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/legeak-eta-logoak"},"modified":"2007-07-13T11:41:34","modified_gmt":"2007-07-13T11:41:34","slug":"legeak-eta-logoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2007\/07\/13\/legeak-eta-logoak\/","title":{"rendered":"Legeak eta logoak"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-size: 12pt\" lang=\"EU\">Kataluniako irrati-telebista<br \/>\nautonomikoaren legea berritzeko eztabaidetan hasiak dira bertako<br \/>\nlegebiltzarrean. Urtarriletik hona ugari dira egin dituzten tramiteak:<br \/>\nponentziarako jendea izendatu, eztabaidei ekin, testua idatzi, konparezentzien<br \/>\negitaraua erabaki eta abar. Luze jo du gaiak eta ematen duenez<span>&nbsp; <\/span>hala egingo du hemendik aurrera ere.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\" lang=\"EU\">Desadostasun ugari<br \/>\nazaleratu omen dira <a href=\"http:\/\/www.parlament.cat\/portal\/page\/portal\/pcat\/IE00\">Kataluniako legebiltzarrean<\/a>, guzti-guztiek garrantzi<br \/>\nhandikotzat duten lege berriaren tramitazioan. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\" lang=\"EU\">Orain artekotik, eta<br \/>\nlegearen muinean sartu barik, atentzioa deitu didan azalekoa dirudien elementu<br \/>\nbat izen aldaketarena da. Lege berriaren eskutik, <a href=\"http:\/\/www.ccrtv.cat\/pccrtv\/ccrtvSeccio.jsp\">hango EITBk<\/a> Corporaci\u00f3<br \/>\nCatalana de Mitjans Audiovisuals izena hartuko du. Eta ez da txantxetako<br \/>\naldaketa. Izan ere, dagoeneko, \u201cirrati-telebista\u201d etiketak bere zereginaren<br \/>\nzati bat besterik ez du bere baitan hartzen. Aspaldi irratiaren eta<br \/>\ntelebistaren mugak zabaltzen hasiak ziren eta zaila zen, zaila da, internetek<br \/>\neta teknologia<span>&nbsp; <\/span>berriek ahalbidetzen<br \/>\ndituen ikus-entzunezko zerbitzu eta ikuspegi berriak izendatzea. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\" lang=\"EU\">Gurean ere, deitura<br \/>\naldaketetan sartu aurretik ere, irrati-telebistagintzaren inguruko eztabaida<br \/>\nsakon baten beharrean gaudela dirudi. Katalunian ez bezala, hemen<br \/>\nikus-entzunezko zerbitzu publikoaren eta, berez,<span>&nbsp; <\/span>kultur industria honen zutabe nagusienak<br \/>\njarri gabe ditugu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\" lang=\"EU\">EAEn, Ikus-entzunezko<br \/>\nLegearena bideratu gabe dago. Gainera, <a href=\"http:\/\/www.consejoaudiovisualdenavarra.es\/\">Nafarroan<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.cac.cat\/\">Katalunian <\/a>edo <a href=\"http:\/\/www.csa.fr\/index.php\">Estatu<br \/>\nfrantziarrean<\/a> ez bezala Ikus-entzunezko Kontseilurik ez daukagu. Eta<br \/>\norokorrean, ikus-entzunezkoaren egitura osoaren definizioa egin gabe dago,<br \/>\nitxura guztien arabera.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\" lang=\"EU\">Horregatik, Gasteizko<br \/>\nlegebiltzarrean, <a href=\"http:\/\/www.eitb.com\">EITBren <\/a>legearen artikuluren batzuk gaurkotu<span>&nbsp; <\/span>behar zirela esatetik, lege osoa aldatu gura<br \/>\nizatera egin dute salto, berri pozgarria da. Baina, aukera hori aprobetxa<br \/>\ndaiteke haratago joateko, eta ikus-entzunezkoen inguruko hausnarketa sakona<br \/>\negiteko. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\" lang=\"EU\">Dagoenaren kudeaketa eta<br \/>\nbideragarritasun planak egitea baino komenigarriagoa iruditzen zait<br \/>\netorkizunean nahi denaren diseinua egiten hastea. EITBri izena aldatzea baino,<br \/>\ninteresgarriagoa iruditzen zait kultur-industria honen oinarriak, egoera eta<br \/>\ngeroa eztabaidatzen hastea. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\" lang=\"EU\">Ezinezkoa da beste 25<br \/>\nurterako irrati-telebista publikoa arautuko duen lege bat onartzea, ate joka<br \/>\nditugun berrikuntza teknologiko, sozial eta kulturalak kontuan hartu<br \/>\nbarik.<span>&nbsp; <\/span>Eta hor, beharrezkoa zaigu<br \/>\nmalgua, freskoa, integratzailea eta ausarta izango den ikus-entzunezko<br \/>\nhedabideak bultzatuko dituen agente publikoa, lehengo EITB. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\" lang=\"EU\"><br \/><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kataluniako irrati-telebista autonomikoaren legea berritzeko eztabaidetan hasiak dira bertako legebiltzarrean. Urtarriletik hona ugari dira egin dituzten tramiteak: ponentziarako jendea izendatu, eztabaidei ekin, testua idatzi, konparezentzien egitaraua erabaki eta abar. Luze jo du gaiak eta ematen duenez&nbsp; hala egingo du hemendik aurrera ere. Desadostasun ugari azaleratu omen dira Kataluniako legebiltzarrean, guzti-guztiek garrantzi handikotzat duten lege berriaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[288,287,7,289],"class_list":["post-117","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-ccma","tag-ccrtv","tag-eitb","tag-legea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/117","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=117"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/117\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=117"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=117"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=117"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}