{"id":111,"date":"2007-09-29T14:33:59","date_gmt":"2007-09-29T14:33:59","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/hamaika\/erregistroak"},"modified":"2007-09-29T14:33:59","modified_gmt":"2007-09-29T14:33:59","slug":"erregistroak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/2007\/09\/29\/erregistroak\/","title":{"rendered":"Erregistroak"},"content":{"rendered":"<p><span lang=\"EU\"><a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Mariano_Ferrer\">Mariano Ferrer<\/a> maisuaren &#8220;El kiosko de la<br \/>\nRosi&#8221; zen, niretzako zalantza barik, prentsa errepasoa irratiz nola egin<br \/>\nbeharko litzatekeen erakusten zuen eredurik egokiena. <a href=\"http:\/\/www.herri-irratia.com\/\">Herri Irratiko<\/a> saio hura<br \/>\ngure irratigintzaren erreferentzia nagusienen artean dago. <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">&nbsp;<img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.eitb.com\/gc_images\/ganbara\/mariano_ferrer_157x220_132876.jpg\"><\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Enpresa desberdinek kaleratzen dituzten<br \/>\negunkarien gainbegirada kritiko hartan berrien aipamena egiteaz gain, egunkaria<br \/>\nberaren ildo editoriala aipatzen zen. Gertaera eta testuingurua, berria eta<br \/>\nberriemailearen ikuspegia agerian utziz.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">&nbsp;<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Noski, harrez gero aideratu egin izan diren prentsa<br \/>\nerrepaso asko oso eskasak izan dira. Ez naiz ari <a href=\"http:\/\/www.rne.es\/page?HOME_RNE\">RNEk <\/a>Bilbotik emititzen duen<br \/>\nalbistegi saioetan <a href=\"http:\/\/www.berria.info\">Berria <\/a>eta <a href=\"http:\/\/www.gara.net\">Gara <\/a>ez dituztela ezta aipatu ere egiten. Ez, ez<br \/>\nnaiz orain zentsura horretaz arituko.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Irrati gehienetan, eta gehiegitan betegarri<br \/>\ngisa, egunkarietako izenburuak zeintzuk diren aipatzeari dedikaturiko minutuaz<br \/>\nbaizik.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Irrati askotan, egunkariaren izena aipatu eta<br \/>\ntitularra zein izan den esaten dute, zuzen zuzenean. Irakurketa hutsa eta<br \/>\naskotan berdintsuak diren izenburuen errepikapen hutsala eginez.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Horretan erori egin izan dira baita niretzako<br \/>\nirratsaio gustukoena<span>&nbsp; <\/span>den <a href=\"http:\/\/www.eitb.com\/programak\/fitxa.asp?id_url=MEZULARIA&amp;hizk=eu\">Mezularian <\/a>ere,<br \/>\nhauen kasuan agerkari digitalen errepasoa egiten zutenean (ezin du pasatzen utzi <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/luistxo\/mezularia-errepaso-digitala\">Luistxo Fernandezek<\/a> plazaratu zuen polemika). Eskerrak orain,<br \/>\nJuanjo Sanmigelek heldu diola trabeskako eta ikuspegi kritikoaz edukien<br \/>\nazterketa egiteari. <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Esaten ari naizenaren harira, <a href=\"http:\/\/www.eitb.com\">Euskadi<br \/>\nIrratiaren<\/a> denboraldi honetako berrikuntzen artean asko gustatu izan zait Juan<br \/>\nKruz Lakastaren fitxaketa. Egunero, periodikuetako izenburuak, editorialak,<br \/>\nartikulu aipagarrienak eta abarrak eskuetan hartu eta xehetu egiten ditu. Entzun<br \/>\nnion egunero hamabost bat egunkari aztertzen dituela. Bada, ederki gainera. Oso<br \/>\ngustura egoten naiz bere iruzkinak entzuten. <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Titularren aipamena besterik ez dutenen<br \/>\naurrean Lakastarena luxu bat da, aktualitatea miatu eta aleen artean urrea eta<br \/>\ngorotza ikusten laguntzea.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">&nbsp;<img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.eitb.com\/gc_images\/mqpalabra\/lakasta_177x177_130491.jpg\"><\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\"><a href=\"http:\/\/www.berria.info\">Berrian <\/a>igandero idazten dituen artikuluak (hauetariko<br \/>\nbatzuk antologikoak, zinez) eta aipatzen ari naizen prentsaren azterketak<br \/>\nerakusten du tipo honek sorbalden gainekoa ondo erabiltzen dakiela, gainera<br \/>\nhitza, umorea eta ironia ondo manejatuz. <\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mariano Ferrer maisuaren &#8220;El kiosko de la Rosi&#8221; zen, niretzako zalantza barik, prentsa errepasoa irratiz nola egin beharko litzatekeen erakusten zuen eredurik egokiena. Herri Irratiko saio hura gure irratigintzaren erreferentzia nagusienen artean dago. &nbsp; Enpresa desberdinek kaleratzen dituzten egunkarien gainbegirada kritiko hartan berrien aipamena egiteaz gain, egunkaria beraren ildo editoriala aipatzen zen. Gertaera eta testuingurua, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":26,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[37,266,117,6,265,267,210,264],"class_list":["post-111","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-euskadi","tag-ferrer","tag-herri","tag-irratia","tag-juan","tag-kruz","tag-lakasta","tag-mariano"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/111","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/users\/26"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=111"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/111\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=111"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=111"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/hamaika\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=111"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}