Marka irudiaren lehiaketako finalistak

marka irudiaren finalistak

Arrasateko Azoka Plazako marka irudia sortzeko lehiaketara 29 lan aurkeztu dira.
Horietatik 8 arrasatear sortzaileek aurkeztutakoak izan dira, 15 Euskal Herriko beste herri batzuetatik bidalitakoak eta bukatzeko 6 Espainiar estatuko zenbait txokotatik helaraziak.

Maiatzaren 15ean elkartu zen lehiaketako epaimahaia eta goiko irudian agertzen diren 2 lanak aukeratu zituen.

Orain, herritarron bozka bidez erabakiko da bi horietatik zein izango den Arrasateko Azoka Plazako marka edo irudia.Horretarako, lan horiek ikusgai egongo dira BAZ-en eta Azokan bertan, gaurtik hasi eta maiatzaren 31 bitartean.

Bozka ematen duten herritarren artean, Azokan erabiltzeko 5€-ko balioa duten deskontu bonoak zozketatuko dira, beraz animatu, eta gerturatu BAZ edo Azokara gustokoen duzun lana bozkatzera.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude