Quantcast
Guraso.eus

Maialen Sistiaga: “ Naturan hezteak onura asko ditu, are gehiago pandemia egoera baten ondoren”

EHUko Udako Ikastaroetan  “Naturan hezi, orain da unea!” ikastaro onlinea egongo da, Maialen Sistiagaren eskutik. Bi ikastarotan izango dira, eta lehenengorako plazak agortuta daude. Horregatik, irailean errepikapen bat egitea erabaki dute. 

Ikastaro honen helburua, eskolak naturara zabaltzeko grina piztea da, egun bizi ditugun egoerei aurre egiteko irtenbide gisa. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartu nahi dugu eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi ditugu. Maialen Sistiagarekin hitz egin dugu gaiaren inguruan.

Maialen Sistiaga

Zer da naturan heztea? 

Naturan heztea haurrei  jolasa edo ekintzaren bidez beraien konpetenziak modu natural batean garatzeko espazio ireki bat eman ahal izatea da. Ez dago klase magistralik, baizik ikasketa prozesua berezkoa ematen da eta eremu ezinhobea da natura zentzu horretan baliabide anitzak eskeintzen dituelako. Naturak ere onurak ditu osasun mental, psiologiko eta psikologikorako eta are gehiago horrelako pandemia egoera baten ondoren. Izan ere, aire zabalean birusaren transmizioa askoz kaskarroagoa dela ikusi da. Bestela ere naturak dituen abantailak asko dira eta horrelako egoera batean eskolak irekitzeko ezinhobea da. Europa iparraldeko zenbait herrialdetan naturan hezten dute jada. Hezkuntza komunitate osoaren mesedetan; familiaren kontziliazio mesedetan, irakasleen ongizatearen mesedetan eta noski, haurren mesedetan.

Gero eta gehiago hartzen dira kontuan hezkuntza sistema alternatiboak? 

Hemen batzuek moda bat ikusten duten arren, beste herrialde batzuetan urteetako joera bat da. Adibidez Danimarkan, Finlandian, Eskozian eta Norbegian 50-70 urte daramatzate horrelako hezkuntza metodologien alde egiten. Eta gurean, pandemiaren ondorioz piztu da hezkuntza eredu berri baten alde egiteko grina. 

Jende asko apuntatu da ikastarora eta ondorioz irailean berriz emango dugu, baina meritua ez da gurea; gogo handia dago hekuntza sistema eraldatzeko. Facebooken “hekuntza publikoa naturan” taldea sortu da, estatu mailan “Educacion en la naturaleza” federazioa eta naturan heztearen abantailaren inguruko manifestua jende askok sinatu dute. Horrelako hainbat gauza egiten ari dira, pandemiak itzalita zauden horrelako mugimenduak piztu ditu.

Maialen Sistiaga, baso-eskolan

Hezkuntza formalean gutxi ematen dela diote askok, zergatik?

Horretarako gakoak emango ditugu ikastaroan. Hezkuntza sistema alternatiboak eskola libreen esku geratzen dira sarritan, askatasun handiagoa dutelako. Baina guk abantailak ume guztien eskura jarri nahi ditugu. Izan ere, eskola libreek abantaila asko dituzte baina prezioa justu ez. Eta orduan, eskola libreetara doazenak filtro bat pasatzen dute,  familia kontzientziatuen seme alabak izaten dira eta orduan agian behar duten haurrek ez dituzte eskura horrelako hezkuntza ereduak. Guk hezkutza publikora edo behintzat eskola guztiei aukera eman nahi diegu honelako ereduak zabaltzeko. Adibidez Bergarako ikastalotik gurekin jarri ziren harremanetan basoeskola eredua ezartzeko  interesa azalduz, beraz, badabiltzate mugitzen.

Hezkuntza sistema alternatiboak ezagutzera zabaldu behar gara?

Sarritan beldurrak ditugu, horregatik beldurraren inguruan hitz egingo dugu ikastaroan. Eskolatik kanpo ikasteak beldur asko ekartzen ditu hezkuntza komunitate osoan; eguraldi txarra egiten duenean zer? Eta hotz handia egiten badu zer?… Beldurrak ganditu behar ditugu eta europako iparraldeko ereduak ikusi behar ditugu, beraiek nola egiten duten ikusi eta beraietaz ikasteko. Izan ere, beldur horiek prebentzioarekin gainditzen dira.

Ikastaroaren inguruko informazio gehiago hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

loading