Quantcast
Guraso.eus

Hezkuntzarekin lotutako hainbat proposamen Udako Ikastaroak eskaintzan

Badatoz UPV/EHUko Udako Ikastaroak. Edizio berezia izango da. Hain zuzen ere, pandemiak sortutako egoerara egokitutako eduki eta formatu berriekin.

Ikastaro sorta guztia ikusgai dago webgunean. Hezkuntza gaiekin lotuta online formatuan egingo diren pare bat nabarmenduko ditugu artikulu honetan.

Hezkuntzaren erronka: online eta aurrez aurreko ikaskuntza prozesuak uztartzeko estrategiak

Uztailaren 7tik abuztuaren 5era bitartean egingo dute Virginia Lacarra Escorzaren zuzendaritzapean. Hezkuntza ereduaren paradigma berria, zer eta nola ebaluatu, tresna digitalak eta unitate didaktikoak zein tutorialak eta app-ak izango dituzte aztergai.

Helburua izango da pandemiak eragindako hezkuntza ereduari buruz hausnartzea eta ikasleei egokitutako bideo digitalak garatzen ikastea, horien atentzioa errazago lortzeko. Informazio gehiago hemen.

Natural hezi, orain da unea!

Ikastaro honek bi aldiz egingo dute. Lehenengoa uztailean izango da baina agortuta daude plaza guztiak eta itxaron zerrenda dago. Bigarren ikastaroa irailean izango da; irailaren 2tik urrriaren 1era.

Naturan Ikasi ikastaroaren helburua, ikasleei naturarekin kontaktua handitzeko eta inguruko natur-guneak ezagutzeko aukera ematea da, diziplina desberdinetako alderdi praktikoak jorratuz. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromisoa indartzeko egitasmoa da eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi dira, zientziaren didaktikan eta metodo aktiboetan oinarrituta.

Irakasle talde handiak hartuko du parte: Iñaki Aizpuru Oiarbide, Irati Andoño Erdozain, Jesus Mari Azkona, Alvaro Beñaran Aranzabal, Maite Ezponda Irizar, Yoana Garcia Mendizabal, Ander Izagirre Egaña, Iñaki Larrea Hermida, Pablo López Posada, Kakun Orbegozo Rezola, Franziska Rautenberg, Edorta Unamuno, Iñaki Sanz Azkue, eta Nerea Mendizabal Alonso.

Ikastaro honetarako plaza libreak daude. Hemen informazio gehiago.

Argazkien iturria: www.uik.eus

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

loading