{"id":92,"date":"2006-11-07T21:52:10","date_gmt":"2006-11-07T21:52:10","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/gorka\/ganberrokeriak"},"modified":"2006-11-07T21:52:10","modified_gmt":"2006-11-07T21:52:10","slug":"ganberrokeriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/2006\/11\/07\/ganberrokeriak\/","title":{"rendered":"GANBERROKERIAK"},"content":{"rendered":"<p>Urriaren 28an izugarrizko atsekabea hartu nuen, beti lotzen dudan<br \/>\npostearen kontra, nere bizikleta falta zen!!!Beno, baina hasieratik<br \/>\nhasiko naiz&#8230;.<\/p>\n<p>Paseoko bizikleta zahar bat da, zaborretara botateko zegoena, eta<br \/>\ndenbora askoan konpontzen aritu naizena. Duela hilabete batzuk amaitu<br \/>\nnuen guztiz konpontzen, pintura guztia kendu, nire gustuko koloreekin<br \/>\nmargotu lagun baten laguntzaz, kable guztiak aldatu, eta berriz muntatu<br \/>\nnuen bizikleta osoa. Nire ustetan oso polita gelditu zen, gorrixka eta<br \/>\nbeltza. Dinamoak ere funtzionatzen zuen, beraz argidun bizikleta bat<br \/>\nneukan, primerakoa lantokira joateko, etxetik 5 minututan han nintzen.<br \/>\nNire ibilgailua zen, kotxea hartzea eragozten zidan. Denborarekin<br \/>\notzara bat jarri nion aurrealdean, erosketak eta egiteko.<\/p>\n<p>Orain 10 egun arte ez dut arazorik eduki. Nik ez daukat garajerik,<br \/>\nkamara bai, baina ez da erosoa egunero kamaratik gora ta behera<br \/>\nibiltzea bizikleta sorbaldan duzula, beraz etxe ondoko tutu baten<br \/>\nkontra lotzen nuen egunero, hori bai badaezpada ere asteburutan<br \/>\nkamarara jasota. Larunbatetan azokara joatea atsegin dut erosketak<br \/>\negitera, beraz ostiraletan kanpoan gelditzen zen bizikleta batzutan.<br \/>\nBaina larunbat horretan guztia aldatu zen&#8230;<\/p>\n<p>Goizeko 10ak baino lehenxeago, etxetik irten nuen Arrasatera joateko,<br \/>\nkotxeruntz nindoala konturatu nintzen bizikleta ez zegoela utzitako<br \/>\ntokian, txarrena pentsatu nuen, LAPURTU DIDATE!!!Itzuli nintzenean<br \/>\nberriz, bizikleta bere tokian zegoen, gerturatu nintzenean auzolagun<br \/>\nbatek esan zidan kanpoko mutil kuadrila bat mozkortuta zegoela eta<br \/>\nbizikletarekin jolasten hasi zirela, katea puskatzea lortu zuten, han<br \/>\nzegoen lurrean. Gurpil biak zelabait, atzeko argi erreflektantea<br \/>\nsuntsituta, desastre bat! Momentu horretan neukan umorearekin, hori<br \/>\negin zuena aurkituz gero jo ta txikitu egingo nuen, eta ni ez naiz<br \/>\nbiolentoa, ez diot inori inoiz jo, haurretako gaiztokeriak ezik&#8230;<\/p>\n<p>Gero kalean bizilagun batekin elkartu nintzen, eta berak esan zidan<br \/>\nnola ikusi zuen bizikleta etxe inguruko jolas parke batean, eta nola bi<br \/>\nmutikotxo hura goitik behera botatzen ari ziren, hauek ez dute<br \/>\nhalakorik egingo beraien bizikletekin.<\/p>\n<p>Kontua da, hamar egun beranduago, bizikleta itxuroso xamar jartzea<br \/>\nlortu dudala, ematen zuena baino larritasun gutxiago zeukan egindako<br \/>\nkalteak. Orain atzekalderako argitxo bat erosi beharko dut, eta nola<br \/>\nez, beste kate bat bizikleta lotzeko! <\/p>\n<p>Nik uste dut ganberrokeriak guztiok egin ditugula noiz edo noiz, kalte<br \/>\ntxikiago edo handiagoekin, baina ez dugu pentsatzen gauzek jabeak<br \/>\ndituztela edo bestela guztionak direla. Nire bizikleta apurtu zenuten<br \/>\nhoriek, ez dakit hau irakurriko duzuen edo ez, baina hurrengoan<br \/>\nmozkortzen zaretenean, egin nahi duzun guztia inoren gauzak puskatzen<br \/>\nhasi barik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urriaren 28an izugarrizko atsekabea hartu nuen, beti lotzen dudan postearen kontra, nere bizikleta falta zen!!!Beno, baina hasieratik hasiko naiz&#8230;. Paseoko bizikleta zahar bat da, zaborretara botateko zegoena, eta denbora askoan konpontzen aritu naizena. Duela hilabete batzuk amaitu nuen guztiz konpontzen, pintura guztia kendu, nire gustuko koloreekin margotu lagun baten laguntzaz, kable guztiak aldatu, eta berriz [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":25,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-92","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/92","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/users\/25"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=92"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/92\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=92"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=92"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=92"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}