{"id":7,"date":"2012-11-14T22:12:39","date_gmt":"2012-11-14T22:12:39","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/gorka\/21472-ni-21462-nintzen"},"modified":"2012-11-14T22:12:39","modified_gmt":"2012-11-14T22:12:39","slug":"21472-ni-21462-nintzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/2012\/11\/14\/21472-ni-21462-nintzen\/","title":{"rendered":"21472, ni 21462 nintzen"},"content":{"rendered":"<p>Sailkapen ofizialaren arabera 21472 partehartzailek bukatu zuten igande<br \/>\nhonetako Behobia-Donostia lasterketa arrakastatsua. Nik ere egin nuen,<br \/>\n21462 dortsal zenbakiarekin, baina ez nauzue sailkapen ofizialeko<br \/>\nzerrendetan aurkituko, txipa etxean ahaztuta joan bainintzen Behobiako<br \/>\nirteerara. Beraz 21473 partehartzailek behintzat bukatu genuen<br \/>\nlasterketa.<\/p>\n<div>\n<\/div>\n<div>Euria goitik behera Behobiako irteeran, aterpetxo guztiak<br \/>\n leporaino beteta, luzaketak, beroketak, nerbioak, hidratazioa (edaten<br \/>\ngenuena eta goitik jasotzen genuena),&#8230;<\/div>\n<div><\/div>\n<div>Festa<br \/>\nbat iruditu zitzaidan bertan bizitakoa, niretzako 2. aldia izan da<br \/>\nlasterketa honetan, lehenengoa duela 5 urte izan zen, apustu bat<br \/>\ntarteko, eta aurtengo bukatzean hurrengorako motibazioarekin geratu<br \/>\nnaiz.<\/div>\n<div><\/div>\n<div>10:30ak aurretik irten zuten patinatzaile eta<br \/>\nezinduek, 10:30etan berriz irabazteko hautagaiak, eta poliki-poliki<br \/>\ngainontzeko guztiok. Bitartean, busti, beroketak egin, aterpea bilatu,<br \/>\neta zerura begira, atertuko zuen esperantzarekin.<\/div>\n<div><\/div>\n<div>Iritsi zitzaigun irtetzeko ordua, gure irteera<br \/>\ntaldera bildu, eta pankartapean irteera puntura gerturatzen joan ginen,<br \/>\ngainean jantzitako pontxoa kendu, zerura begiratu berriz, tregua apurtxo<br \/>\n bat daukagula ematen du, 10, 9, 8,&#8230; 2, 1, 0! Denok aurrera egiteko<br \/>\ngogotsu!<\/div>\n<div><\/div>\n<div>Irun zeharkatu arte jende artean pilatuta, ikusleak<br \/>\nere ugari, gero lasaiago, Gaintzurizketako maldetan patxadaz, euria<br \/>\ngoitik behera, eta ikusleak aterkipean, tartean ezagun batzuk, Lezora<br \/>\nbidean eguzkia ere ikusi genuen, eskertu ere bai, Pasaiako portua,<br \/>\nzelako luzea, Mirakruz gaina, hau ere patxadaz, eta behera, ezagunak<br \/>\npubliko artean, familia tartekoak ere bai, animo guztien indarrak batu,<br \/>\neta Kursaaletik, azkenengo zuzengunea, helmuga ikusten, eta iristea<br \/>\nnahi, zirraragarria benetan, azkenean helmugara iritsi, kronometroa<br \/>\ngelditu, eta zelako poza, duela 5 urte baino 5 minutu gutxiago, adinaren<br \/>\n arabera hobetzen?<\/div>\n<div><\/div>\n<div>Egiten zuen eguraldiarekin, behintzat korrika<br \/>\negiteko hotzik ez zen, izugarrizko jendetza pilatu zen ibilbideak dituen<br \/>\n ia 20 kilometroetan, ura eskaintzen ere fin jende pila, horretarako<br \/>\ngertatutako postuetan, musika ere ez zen falta, hasieran, tartean,<br \/>\namaieran, eta 21473 pertsona (behintzat) korrika. Guztioi eskerrak eta<br \/>\nzorionak noski!!<\/div>\n<div><\/div>\n<div>Hurrengo urtean ea denbora ofiziala egiten dudan&#8230;<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sailkapen ofizialaren arabera 21472 partehartzailek bukatu zuten igande honetako Behobia-Donostia lasterketa arrakastatsua. Nik ere egin nuen, 21462 dortsal zenbakiarekin, baina ez nauzue sailkapen ofizialeko zerrendetan aurkituko, txipa etxean ahaztuta joan bainintzen Behobiako irteerara. Beraz 21473 partehartzailek behintzat bukatu genuen lasterketa. Euria goitik behera Behobiako irteeran, aterpetxo guztiak leporaino beteta, luzaketak, beroketak, nerbioak, hidratazioa (edaten genuena [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":25,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[4,3,7,2,5,6],"class_list":["post-7","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-behobia","tag-donostia","tag-herrikoia","tag-jendetsua","tag-korrika","tag-lasterketa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/users\/25"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/gorka\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}