EKINTZAZ BLAI!!!!!!!

Kaixooo lagunok:

Aste bukaera honetan ere denetariko ekintzak egiteko aukera izan dugu, beraz, ez dugu aspertzeko denboraik izan. Lehenik eta behin, larunbatean, Olatzen bisita izan genuen eta bere gitarrarekin batera, arratsaldean kanta desberdink abesten aritu ginen. Oso ondo pasa genuen eta beste egunen baten berriro etorriko zela esan zigun, beraz, zure zain gaude Olatz!!!! Gazte txokoko ateak zabalik dauzkazu.

Bestalde, igandean, Ttak taldeko gazteak etorri ziren eta beraien egitasmoaren inguruan hitz egin zuten. Hitzaldi hau ere oso interesgarria izan zen eta gazteek gazte txokoaz haratago beste zenbait egitasmo desberdin daudela ezagutu ahal izan zuten.

Ikusten duzuenez, Gazte txokoan ez dugu aspertzeko denborarik izaten, beraz, anima zaitezte bertatik pasatzera!!!!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ASPACEKO TESTIGANTZAK

Kaixooo kaixoooo:

Aste bukaera honetan, gonbidatu berezi baten bisita izan dugu, Aritz Bikuñarena hain zuzen ere. Aritz, garun paralisia duen pertsona da eta bere eguneroko bizitzan zer egiten duen eta ASPACE ri buruzko informazioa aurkeztu zigun. Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta honek gazteengan eragina izan zuen, interes handiz jarraitu baitzuten hitzaldia. 

Aurrera begira, gai honekin loturiko beste saio bat egitea adostu genuen, non, gurpildun aulki ugari ekarriz gazteak hauekin herrian zehar mugitu beharko diren, gurpildun aulkian daduen pertsonen egunerokoan daduen oztopoak ikusi ahal izateko eta gertutik ezagutu ahal izateko. 

Milesker Aritz zure bizitagatik eta aupa gazte txokoak!!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ERGUIN TOPERA!!

Erguinen geroz eta gehiago gara, aktiboagoak eta biziagoak!! Euskaltegiko ikasleen bisita izan dugu ere. Etorri gugana eta gozatu erguineko gaztetxokoan!!!!!!!!!!!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Musakola ere aktibooo!!!

Azkenengo hilabeteetan gazte asko hurbildu dira musakolara eta ekintza ezberdin pila bat egin dira, horien artean:

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

DENETARIKO EKINTZAK GAZTE TXOKOAN

Kaixoooo:

Aste bukaera honetan denetariko ekimtzak egiteko aukera izan ditugu erdiguneko gazte txokoan. Alde batetik, antzinako jolasak gurera ekarri ditugu eta hauekin ere arratsalde dibertigarriak pasa ditzakegula ikusteko aukera izan dugu. Esaterako, igelaren jolasak lehiarako gogoa sortu zien gazte bati baino gehiagori. Baina horrez gain, denetariko mahai jolasetan aritu gara ere.

Bestalde, neska koadrila batekin Otaza auzora joan ginen eguna pasa eta gaba bat pasatzera. Izugarrizko egunaz gozatzeko aukera izan genuen eta hau ikusirik Garaiora bueltatxo bat ematea erabaki genuen egunaz gozatzeko asmoz. 

Beraz, ikusten duzuenez, aste bukaeratan ekaintza desberdinak egiteko aukera bikaina daukagu gazte txokoan, beraz anima zaitezte bertara gerturatzera. 

Aupaaaa Gazte Txokoakkk!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

M8, GAZTETXOKOTAN!

Emakumeen nazioarteko eguna, martxoak 8.  Aldarrikapen eguna. Indarrak batzeko eguna. Kalera irtetzeko eguna. Ospatzeko eguna.

Arrasateko Gaztetxokoetan egun horrekin bat egin nahi izan genuen eta, arratsalde horretan, bi egiteko genituen:

1- EKIN EMAKUMEAK egindako mural parean hitzordua egitea auzoetatik etorritako lagun guztiekin.

2- Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioan geuk ere parte hartzea.

Bikaina izan zen! oraindik ere, zirrara sortzen digu arratsalde horretan bizitakoak!

   

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hilabete Zoroa Sananen!!

HILABETE ZOROA!!!!

Hilabete nahiko zoroa izan da azken hau, inauteriak eta emakumearen nazioarteko eguna tarteko San Andresen giroa bizi-bizi egon da!!

Garazik agur esan zion San Andreseko Gazte Txokoari eta despedida festa bat prestatu genion opari eta guzti!!Gazteek argazkiekin osatutako mural bat prestatu zioten, baita eskuz egindako pultsera bat ere.

Emakumearen Nazioarteko Egunerako leloak eta pankarta prestatu eta beste Gazte Txokoetako gazteekin batera herriko manifestaziora batu ginen. Giro ederra jarri genuen herriko kaleetan zehar!!Pankarta Sananeko barandillan jarri dugu!!

Sananeko jaien harira antolatutako lehiaketan parte hartu genuen!! “San Andres, hurbildu zaitez” leloarekin osatutako logoa diseinatu eta lehiketara bialdu genuen!!

Venezuelari buruzko hitzaldia ere izan genuen gazte baten eskutik!!Gazte Txokoko kulturaniztasuna aprobetxatuz eta gazteak protagonista izanik, jatorrizko herrialdeei buruzko hitzaldi gehiago antolatzeko asmotan gaude!!

Egun eguzkitsuetan sofak eta aulkiak lokaletik atera eta kalea gure egin dugu!!Bestela lokala txukuntzen jarraitu dugu, arbela eta kortxera kasu, baita parkourra praktikatu ere!!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

GAZTE TXOKOAN EKINTZAZ BLAI!!!!

Kaixooooo:

Aste bukaera honetan topera ibili gara erdi guneko gazte txokoan, denetariko ekintzak egiteko aukera izan baitugu. Ostiralean,  hamaika emakume artisten erakusketaz gozatzeko aukera izan genuen eta bertan herriko artisten berri izateaz gain beraien artelanak gertutik ikusi genituen.

Bestalde, Ttak taldeko kideak izan genituen gurean igandean eta beraien taldea gertutik ezagutzeko aukera eman ziguten. Horretarako, jolas desberdinak prestatu zizkiguten eta amaieran luntx txiki bat izan genuen guztiok hobeto ezagutzeko. 

Beraz, aste bukaeran zer egin jakin gabe jarraitzen baduzu animatu gazte txokora etortzen, primeran pasako dugu!!!!

Gora gazte txokoak, emakume artistak eta Ttak taldeaaaa!!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

INAUTERIETAN TOPERA!!!

Kaixoo kaixoo!!!

Aste bukaera honetan, inauteriak pasa ditugu eta eguraldi paregabea izateaz gain, ikaragarrizko eguna pasa genuen. Gazte txokoko safariak desfilean parte hartu zuen eta izugarria izan zen bertako giroa, kale guztiak mota guztietako mozorro eta kolorez beteak baitzeuden. 

Bestalde, aste bukaera honetarako planik gabe bazaudete ez izan inongo lotsarik eta anima zaitezte erdiguneko gazte txokotik pasatzera. 

Aupaaa Gazteee txokoakkk eta aupa inauteriak!!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MILA KOLOREZ JANTZIA!!!

Herriko inauterietan sartu-sartuta ibili gara… mundiala izan da!

Hemen aurrerapentxo bat… hauek atzoko argazki batzuk dira… herriko alde zaharretik “Gaztetxokeroen bila” jolasean ibili ginen! Non dago Wally, ez! Non daude Gaztetxokeroak? Mozorro artean  gordeta, ezkutatuta!

Talde bizkorrenak afari bat irabazi zuen!

Aupa Gaztetxokoak!!!

 

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina