p { margin-bottom: 0.21cm; }
RDIGUNEA
PIZTU!
Aurten
ere, 2009-2010 ikasturteko hasitako bidea jarraituz, Udalak eta
Txatxilipurdi Elkarteak Erdigunea Piztu! ekimena gauzatuko dugu.
Ekimen honen bitartez aste bukaeretan eta erdigunean azken urteetan
antzemandako aisialdi eskaintzaren hutsunea bete nahi dugu.
Erdiguneko
Gaztegune proiektuak bere bidea darama. Bitartean Erdigunea
piztu! ekimenak
etorkizuneko proiektu honen helburuak bere egiten ditu, Erdigunean,
gazteentzako euskarazko, aisialdi eskaintza, parte hartzaile bat
gauzatzea.
2010
urte honetan bi ekintza berezi antolatuko ditugu, urriaren 30ean
Monterron Abentura prestatzen gabiltza, gazte taldeek froga
ezberdinetan lehiatu beharko dute Monterroneko abenturan irabazle
izateko.
Azaroaren
27an aldiz, pasa zen ikasturtean egin zen Mihiluze Txapelketa
erraldoia errepikatuko dugu Kulturateko areto nagusian.
Izen
ematea
Ekintza
hauetan izena emateko plaza mugatuak egongo dira, beti ere izen eman
bahi duten gazte taldeek Gaztetxokoetara edo Gazte Bulegora joan
beharko dira. Plazarik balego, egunean bertan ere onartuko dira
taldeak.
Ikuskizunak
Erdigunea
piztu!-ko ekintzetan gazteek modu aktiboan hartzen dute parte,
beraiek dira protagonista. Ondoren beti ikuskizun bat antolatzen
saiatzen gara, Urriaren 30ean abentura eta gero soinu Surferoak
izango ditugu Los Galerna
talde arrasatearraren
eskutik.
Eguraldia
Euskal
Herrian bizi garenez, beti ere zerura begira ibili beharko gara
kanpoan antolatzen ditugun ekintzetan. Urriaren 30ean eguraldi txarra
balego Kulturateko areto nagusian egingo genituzke bai ekintza bai
eta kontzertua ere.