Joan den asteburuan jo ta su! ibili gara Erdiguneko Gazte Gunean. Alanbre eta gazteen sormenaz baliaturik bitxiak sortu ditugu, argazkian ikus daitekeenez, ederki pasa genuen eraztun, koro zein pultsera sortzen.
Gose ginela eta, sukaldera joan eta guk geuk eginiko krep goxoak dastatu genituen.
Hortaz gain, “El niño con el pijama de rayas” eta “Camino” filmak ikusi ditugu.
Asteburu honetan, teknologia berriak alde batera utzi eta betiko jolasei heldu diegu; Ezkutaketa izan da asteburuko potagonista. Alde batetik bestera ezkutuan eta korrika ibili gara!
Sukaldeaz gozatzeko aukera ere izan dugu eta txokolatezko palmeratxo gozo-gozoak dastatu ditugu.
Eta beti bezala gauza askoz gehiago egin ditugu, eskulanak, mahai jolasak, futbolina…
Datorren Zapatuan, Eskiatzera joango gara Valdezcaray-ko estaziora, eta inauteriak prestatzeari ekingo diogu! Animatu eta parte hartu!
Aste honetan ere gelditu barik ibili gara erdigunean; Dagoeneko hasi gara gure karroza panpoxa sortzen:
Denon artean pentsatua, margotua. Argazkitan ikus daitekeen bezala, ederto pasa dugu lurrean botata kartoi eta margo pote artean.
Beste alde batetik, gurean hain eskatuak eta gustukoak diren eskulantxoak egin ditugu: aste honetan “papel matxe” erabiliz kasko batzuk sortu ditugu.
Eta hori gutxi balitz, dantzan ere ibili gara.
Barre algara eta izerdi artean pasa dugu beste asteburu bat!
Apa Gaztiak! Aurten be, argazkixan ikusi leike dozuen moduen, ederto ibili gara edur artien. Urtarrilan 26an Valdezcaray-ko eski estazinora ein gauen irteeria Arrasate, Eskoriatza eta Atxabaltako 30 gaztekin. Ederto pasau ostien 17:00ak aldera bailarako bidia hartu ginun. Hurrengo ekintzak jakitzeko gerturatu gaztetxokotara eta animau!!!
Gabonetako jaiak ate joka dauzkagu! gaur itxiko dituzte ateak gaztetxokoek eta erdiguneko gaztegunean oinarrituko ditugu abenduaren 26tik 30erako ekintza guztiak.
Aurreko aste bukaeran jendetza bildu zen Repelencia talde gaztearen kontzertua ikusteko, 150 pertsona zenbatu ziren gaztegunean.
Kontzertuaz gain larrugintza tailerra ere izan genuen eta gazteek eskulantxoak egiteko aukera izan zuten.
ikusleak ere gustura ibili ziren!
Larrugintza!
Gabonetako ekintzetan ere oparigintza izango dugu! anima zaitezte!
Azken asteetan gaztegunea jendez lepo
egon da aste bukaeretan eta auzoetako zerbitzuetan ere dinamikak
jarraitu du. Euskaran egunaren astean bertso afari polita egin zen
gaztegunean, Ttak taldeko gazteak, gazteguneko gazteak eta
hezitzaileek gazteguneako mahai guztiak bete zituzten!
Fimo tailerra eta bestelako eskulanak ere egin ditugu. Gazteek
beraien bitxiak egiteko aukera izan dute eta gabon inguruan ere
jarraituko dugu oparitxoak egiteko tailer ezberdinak eginez.
Gazte batzuek gazteguneko tailerra
baliatu eta beraien hankapalo propioak sortu diztuzte.
Eta larunbat honetan Repelencia talde gaztearen kontzertua izango da gaztegunean. Azpian beraiek egindako kartela.
Euskaran eguna zala eta ekintza
ezberdinak egin ditxugu Gazte Txoko eta Gaztegunean. Azpian euskaraz
bizi nahi duten gazteen kolaxa!
Gaztetxoko eta erdiguneko zerbitzuetan
eguraldi txarrari aurpegi ona jartzen jarraitzen dugu. Aste bukaera
honetarako prestatuta geneukan Euskal dantzen tailerrak ez du
erantzunik izan. Hori bai dantzatu dantzatu da gaztegunean
astebukaera osoan zehar. Eskulanek ere izan dute bere lekua.
Aurrera begirako egitaraua ere presta
dago. Aste bukaera honetan afarimerienda berezia, esalada tailerra,
euskal dantzak ikasteko aukera. Datorren aste bukaeran hankapaloak
egiteko tailerra, eta euskararen eguneko aste bukaera ere gerturatzen
doa, eta sorpresan egongo dira hori seguru. Azpian aurrerakin moduan
bideotxo bat.
Azaroa heldu da eta gaztetxokoetako eta
gaztegunean giro epelean egoteko lekua izateaz gain ekintza
ezberdinak antolatzen gabiltza! Pasa zen aste bukaeran gaba beltza
izan zen gaztegunean hezitzaileak beldurreko istorioa sortu eta
susto batzuk eman zituzten!
Jende asko ibili zen erdiguneko
gaztegunean eta futbolina, pin-pona, djembe tailerra, murala margotu, karaokea, disko
festa… denetik egiteko aukera egon zen.
Gaztetxoko eta Gaztegunean ekintza bereziak izaten ditugu astero. Igande honetan Buah txabal izan dugu! aurrera begira sorpresa ezberdinak prestatzen gabiltza!