ERGUINGO KOMIKIA

mobil ericcson 4033

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Gaztetxokoak ere martxan martxoak 8an!

Gazteok ere berdintasunaren alde gaudelako, eta emakumeei egun berezi horretan omentzeko asmotan, asteburu hontan Martxoak 8ko ekitaldiei batu gara:

Gazteek erabakitako mural bat egiteari ekin genion “Emakumeak Tinko!” leloarekin.

Gazteak grafitia egiten

Hezitzaileon aldetik, antzerki bat prestatu genuen gazteguneko eszenatokian plazaratzeko, eta gazteek izugarrizko harrera ona egin zioten gure lanari.

Barre ederrak egiteaz gain, ikasteko aukera ere izan zuten!

Beste alde batetik, gaztetxokoetatik gazteen trebetasun eta zaletasunak garatzeko dugun apostuarekin lotuta, artista batzuk etorri zitzaizkigun gaztetxokora; haien instrumentu eta ahotsez baliatuz, musika ederra sortu zuten!

Eta beti bezala jolasez gainezka ibili gara!!

Datorren asteburuan ere gauza mordo bat egiteko prest izango gaituzue!!

Joan zen urteko antzerkia ikusteko:

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

martxoan zer?

MARTXOA

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

DRAGOIA ASKATZERA!!

Asteburu hontan, izugarrizko eguraldia egin du gurean, eta ederto aprobetxatu dugu!

Gure herriko ikur esanguratsuenarekin lotutako jolasa egin dugu: Dragoia askatzera!!
Giro epela aprobetxatuz Santabarbarara igo ginen harrapaketa jolas honetaz gozatzera.

 

 

 

 

 

 

 

 

Taldeak egin genituen, batzuk Dragoi bahitzaileak eta besteak Askatzaileak zirelarik.

Ederto pasa genuen alde batetik bestera korrika!!

       

Beste alde batetik, gazteen sormena lantzeko asmoz, material ezberdinak eraman genituen Gaztegunera, eta haietaz baliatuz bakoitzak nahi zuena sortu zuen, maskarak, markoak,…

Artista batzuk dira gure gazteak!

Eta beti bezala jolasean jarraitu dugu…

Datozen asteetarako ere ekintza pila eta proposamenak jasotzeko prest izango gaituzue!!

ETORRI ETA PARTE HARTU!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Erguingo musika txokoa

Joan zen ikasturtean, abian jarri genuen Erguingo musika txokoa. Gazteek era guztietako musika entzuteko aukera dute, beraien kultura musikala aberastuz. Izan ere, gazteentzat ezezagunak diren musika taldeak daude eta bertan aritzen dira musika ezberdina saltseatzen!DSCN3090

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

futbolin txapelketa martxoan

fubolo

Anima zaitezte eta parte hartu!!!

Herri guztietako gaztetxoko eta gaztelekuetan daude futbolinean ordua eta orduak ematen dituzten gazteak, beti antolatzen dira txapelketa txikiak, beti dago lehia, beti barreak, beti giro polita…

Martxoko azken bi igandetan herrien arteko futbolin txapelketa antolatu dugu, bi egunetan jokatuko da txapelketa hau :

Martxoaren 17an arratsaldeko 18:00etatik aurrera Eskoriatzako Gaztelekuan

Martxoaren 24an arratsaldeko 18:00etatik aurrera Arrasateko Gaztegunean.

Txapelketan parte hartzeko bikoteek aurrez Gaztetxoko eta Gaztelekuan izena eman beharko dute eta bi gunetan lehiatu beharko dira.

Animatu parte hartu! Giro polita eta sari bikainak izango dira eta!

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ARTISTA SENA ATERA DUGU!!

Elurra eta hotza nagusi izan diren asteburu honek, barruan bero goxotan egoteko gonbita ekarri digu. Eta ondo ekarri ere. Izugarrizko jendetza ibili da asteburu honetan gurean.

Bakoitzak bere gustuko ekintzak gauzatzeko aukera izan dugu.
Aipagarriena gure gazteek margotutako muralak izan dira, izan ere, artista batzuk eginak daude gure gazteak


Horretaz gain izugarrizko barre algarak egin ditugu Gaztegunera heldu berri den Hunga-Bunga jolasarekin.

Eta hau gutxi balitz, gainera, “El ultimo tren a Auschwitz” eta “Lo imposible” filmak ikusteko aukera izan dugu.

Hurrengo asteetan ere gogotsu egongo gara nahi duzuen guztia egiteko!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

IZUGARRIZKO INAUTERIAK AURTENGOAK!!

Urtero bezala, gaztetxokoko erabiltzaile eta hezitzaileok inauteriak gogoz hartu ditugu.
Aurreko asteetan izugarrizko lana egin dugu mozorroak lortu eta karroza sortzen, eta guzti horren ostean ondo pasatzeko unea heldu da!
Pailazoz jantzita barre izugarriak egin ditugu!

Goizean goiz geratu ginen Gaztegunean mozorroak jantzi eta batak bestea makilatuz, pailazo eraldatu ginen. Furgoneta ere pailazo biurtu genuen eta behin dena prest genuela Biteri plazarantz abiatu ginen pregoia ikustera.

Geure artean margotzen


Talde osoa, furgoneta eta guzti!

Gero herriko beste jende askorekin batera Arrasateko kaleetatik desfilea egin genuen eta baita izugarri ondo pasatu ere!



Bazkari goxoa dastatzeko aukera ere izan genuen eta denon artean mahaia prestatu eta guztia txukundu genuen.


Guzti horretaz jain jolasean ibiltzeko ukera ere izan genuen! Inauteri ikaragarriak aurtengoak!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Anger eta Never Surrender taldeko kideak Gaztegunean

Gaztetxokoek musikarekin harreman estua daukate.  Aurten musikodromoa deitu diogu Gaztetxoko eta gaztegunean aurkitu daitekeen musikarentzako txokoari. Gune bat izateaz gain (gazteek berien musika jarri, grabatu etxera eraman…) proiektu moduan ulertzen dugu, kontzertutxoak disko aurkezpenak, elkarrizketak…

Aste bukaera honetan, Igandean arratsaldeko 19:00etan Never Surrender eta Anger talde arrasatearrek beraien diskoak aurkeztuko dituzte gaztegunean.   Diskoko abestiak entzun, taldearen historia, anekdotak,…
Talde hauetako kideak ezagutu eta beraiekin hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen diren gazte guztiek, galderak egin, lasai hitz egin. kantuak komentatu… Anima zaitezte eta gerturatu Gaztegunera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SAN ANDRESEKO GAZTE ASANBLADA ERATZEN!!

San Andresen bada gazte talde bat, gure gazte txokoko erabiltzaile izandakoa, auzoa berpizteko gogoekin dabilena. Auzoan gazte mugimendurik ez dagoela eta, behar horri erantzun bat eman nahirik, Gaztetxokoan elkartu eta zerbait sortzeko helburuarekin dabiltza.

Hainbat bateratze egin dituzte…  eta bateratze horiek ez dira antzuak izan, ez hoixe!

San Andreseko eguna ospatzeko asmoa zegoela iritsi zen haien belarrietara… Eta hori entzunaz bat, martxan jarri ziren auzoko egitarauan sartzeko!

Zenbait proposamen aztertu eta gero, HAUR ETA GURASOENTZAKO GINKANA bat antolatu zuten! Ekintza dena haiek kudeatu zuten gure babesarekin eta sekulako esperientzia izan zela diote! Guk, San Andreseko gaztetxokoak, egun horri amaiera borobila emateko txokolatada bat gauzatu genuen. Benetan goxoa!

Hurrengo ekintza zer izango den? Ez dakigu! Hori bai… izan zihur AUZOA BERPIZTEKO HELBURUAREKIN IZANGO DELA!!

DENON ARTEAN AUZOA PIZTU NAHI DUGU!!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina