x kirolen bideo lehiaketako bideoak jasotzeko azken asteak

X kirolen bideo lehiaketako bideoak jasotzeko azken asteak ditugu. Gogoratu sari bikainak daudela eta kaleko kirol guztiak onartzen ditugula! anima zaitezte!

azpian pasa den urteko bideo batzuk!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

udaixe 2013

UDAIXE 2013 kartela

Udaixe 2013

 Uda giroan, opor egunetan, eguraldi onarekin mila aukera dituzte Arrasateko gazteek beraien aisialdiaz gozatzeko: udalekuak, lagunekin planak, familiarekin…

 Arrasateko Gaztetxokoetatik 2013. urteko uztailerako ere eskaintza berezia prestatu dugu 12-17 urte bitarteko gazteentzat.

 Arrasateko auzoetako 3 Gaztetxoko eta erdiguneko Gazteguneak ateak itxiko dituzte ekainaren 21ean. Urte guztiko lanari amaiera polita emateko uztailera begira jarriko gara guztiok: Badator Udaixe 2013!

 Aurtengo Udaixe uztaileko lehen hamabostaldian kokatu dugu, asteartetik ostiralera egunero izango dira ekintzak. Aurtengo irteera berriz, uztailaren 16tik aurrera izango da. Nora joan, zer egin eta bestelakoak, kanpaldira joango diren gazte koadrilekin adostea da gure asmoa.

 Hona hemen aurtengo ekintza zerrenda. Ekintzetan eguraldiagatik edo beste arrazoi batzuengatik aldaketarik balego, izena emandako gazteei jakinaraziko zaie.

Uztailak 2 Gamarrako igerilekuetara irteera

Uztailaren 2an Udaixen klasiko bat bilakatu den irteera; Gamarrako igerilekuetara joango gara, 5 euro ordaindu beharko da. Goizeko 11etan irtengo gara Gasteiz aldera Garibaiko geltokitik.

 Uztailak 3 Zirkoa Biterin eta Afarimerienda

Biteri zirko bilakatzea izango da helburua. Monozikloak, hankapaloak, Slake Lineak,… musika eta giro polita arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Ondoren afari-merienda Gaztegunean. Izen ematea 2 euroren truke.

 Uztailak 4 Paintball eta Hondartza

Kostaldera joango gara, Lastur inguruan Paintballean jokatu eta bazkaltzera hondartzara jaitsiko gara. Bakoitzak bere bazkaria ekarriko beharko du. Irteeraren prezioa 15 euro izango da eta goizeko 10:00etan irtengo gara Garibaietik.

 Uztailak 5 Afari-merienda eta beldurrezko pelikula Gaztegunean.

Erdialdeko Gaztegunean elkartuko gara arratsaldeko 18:30etan, afari-merienda prestatu eta beldurrezko pelikula ikustea izango da plana. Euro 1 ordaindu beharko da etortzeko.

 Uztailak 9 Mendi buelta eta Udalako igerilekuetara

Goizeko 11etan irten eta mendi buelta bat egingo dugu, ondoren Udalako igerilekuetara joango gara arratsaldea pasatzeko asmoarekin. Irteera honen prezioa 2 eurokoa izango da eta bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.

 Uztailak 10 Koadrilen arteko lehia

3-4 pertsonako taldeak eman beharko dute izena. Euro bat ordaindu beharko da pertsonako.

18:30etan elkartuko gara Gaztegunean.

 Uztailak 11 Surf ikastaroa Zarautzen

Udaixeko beste irteera klasiko bat. Zarautzeko surf eskolakoen laguntzaz Surfaren hastapen ikastaro izango dugu, ondoren egunpasa Zarautzen! Irteera 10etan izango da Garibaien eta prezioa 15 eurokoa izango da.

Uztailak 12 Sukaldaritza eta afari-merienda

Udaixeko ekintzei sukalde giroan emango diegu amaiera. Taldetxo bakoitzak bere pitza diseinatu eta prestatu beharko du. 18:30etan elkartuko gara Gaztegunean.

 Uztailak 16-17-18 kanpaldia

Hiru egunetako udaleku txiki batzuk antolatuko ditugu. Gerturatu Gaztetxokoetara eta parte hartu antolakuntzan! Irteeraren prezioa 40 eurotakoa izango da.

 Irteera eta ekintzetara etortzeko izan emate fitxa bete eta matrikula bat ordaindu beharko da esku dirutan. Izen emate fitxak eta matrikulak Gaztetxoko ezberdinetara, gazte bulegora edo Txatxilipurdiko bulegora ekarri beharko dira. Irteerak ezingo balira gauzatu, beti egongo da gazteentzako eskaintza erdiguneko Gaztegunean.

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Asteburu paregabeak!!

Ikasturtearen azken txanpa honetan, LH 6. mailako gazteei ateak ireki dizkiegu gaztetxokoetan, eta izugarrizko gogoekin etorri dira. Gauza mordo bat egin ditugu!!

Marrazki erraldoi bat egin genuen taldean, eta gero pareta batean eskegi genuen. Marraztea oso gustuko dute gazte berriek, eta beste modu bat erakutsi genien: ARKATZ KOOPERATIBOA!

Asteburu osoan zehar txapak sortzeko tailerra izan dugu martxan, eta gazteek haien gustura eginikoak eraman dituzte etxera.

Beti bezala mahai jolasetan eta futbolin nahiz pinponean ere une atseginak izan ditugu, eta karaokean kantuan izugarrizko barre algarak egin genituen!! Oso ondo pasatu dugu!!

Gainera, guzti hau gutxi balitz, musikodromoarekin bi kontzertu bana izan dugu bi asteburu hauetan; Oihan Vega eta La banda del abuelo.

Oihan Vegarekin irratsaioa grabatu zuten gazte batzuk, eta gero disko festaz gozatzeko aukera izan zuten. Izan ere, GazteGunea argiz eta musika dantzagarriz bete genuen dantzaldi paregabeaz gozatzeko.

La banda del abuelo taldeak berriz gazteeek hain ezagunak ez dituzten soinuak ekarri zizkigun taulagainera. haien zuzenekoa akustiko erara moldatu zuten eta giro goxoan haien musika gozatu genuen. Armonika, “Suge elektriko” edo australiar aborigenen Didgeridoo instrumentua bezalakoak entzun eta probatzeko aukera izan zuten gazteek! Itzela izan zen!!

OIHAN VEGA!

 

 

 

 

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

musikodromoarekin aurrera: la banda del abuelo

Maiatzeko igandetan Musika da protagonista Gaztegunean. Igande honetan 100 gazte baino gehiagok egin dute dantza Oihan Vegak jarritako musikarekin!  Disko festa ikaragarria izan zen!

Igande honetan bestelako doinuak izango ditugu La banda del abuelo talde arrasatear mitikoa izango da Gaztegunean kontzertu didaktiko bat eskaintzeko asmotan! Gazteek beraien musika tresna harrigarriak ezagutzeko eta frogatzeko aukera ere izango dute!

 

la banda del abuelo txiki

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MUSAKOLAKO JAI IZUGARRIAK!

Joan zen asteburuan, Musakolako jaiak izanik, erdigunea itxi eta bertan egin dugu jaiarekin bat!
Jai egitaraua osatzeko zenbait gauza antolatu genituen, hala nola, skate txapelketa, konkis frogak, grafitia,…

txokolatea banatzen

Ostiralean txokolatada eta konkis frogak egin genituen, ederra txokolatea, eta baita jolasetako giro alaia!


skate txapelketako irabazleak

Zapatu goizean Skate txapelketa egin genuen. Geure gazteak artizta izugarriak direla aitortu beharra dago, sekulako trikimailuak egin zituzten guztiok aho bete hortz utzita!
Arratsaldean Musakolako irudi den astoaren grafitia egin geuen gazteekin, eta ederki pasa genuen esprai eta maskara artean!

Domekan EMON taldearen bisita izan genuen! haien musikaz gozatzeaz gain, barriketan egin genuen eta haiek ezagutzeko aukera izan genuen! gaunera, bateria elektronikoa ekarri zuten eta probatzeko aukera eman ziguten!

EMON

Asteburu honetan Erdiguneko Gazte Gunera bueltatuko gara!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

x kirolen bideo lehiaketa 2013 martxan da!

Martxan da 2013ko bideo lehiaketa berria. Zer dira x kirolak? Auskalo… skate, mikropatin, BMX, roller, edo bestelako irrristagailuekin egindakoak! anima zaitezte! egin minutu bat eta 3 minutu bitarteko bideoa, igo youtubera eta bidali lotura gazteak@txatxilipurdi helbidera. Sari bikainak dituzue!

Hona hemen lehiaketako oinarriak!

Parte hartzaileak:
12-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.

Parte hartzea:
Bideoak youtubera igo beharko dira. Hori egin ondoren,  gazteak@txatxilipurdi.com helbidera  bideoaren lotura bidali beharko da ondorengo datuekin: lanaren  izen burua, egileen izen abizenak, herria,  kontakturako helbide elektronikoa eta telefono
zenbakia.

Arauak:
Bideoek hizkuntza edukieraren bat izatekotan ( musika, ahotsa, elementu grafikoak … ), horiek EUSKARAZ behar dute izan.
Aurkezten diren bideoak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean
aurkeztutako lanik.

Lanak Gazte Txokoetako blog-ean sareratuko dira. http://goiena.net/blogak/gaztetxokoak. Hala ere, antolatzaileek bere gain hartzen dute bideo batzuk lehiaketatik kanpo uzteko
eskubidea ( giza eskubideen kontrakoak direla uste badu:
bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa eta errespetu faltak ez dira onartuko).

Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela bidalitako
lanaren eta haren edukiaren ardura duela.

Sarituek eta hautatutako bideoen egileek Gaztetxokoen esku uzten dituzte irudien komunikazio eta erreprodukzio eskubideak.

16 urtetik beherako parte hartzaileek guraso edo tutoreen
baimena izan beharko dute lehiaketan parte hartu ahal izateko.
Epaimahaia:
Gaztetxokoetako gazte  eta Arraskako ( Arrasateko Skate taldea) aditu talde batek osatuko du. Lanak ikusi eta puntuatuko ditu. Kalitate tekniko, originaltasun, talde lan eta sormena kontuan hartuta.

Sariak:
1. saria: 150 euroko bonoa Nothing Without  dendan gastatzeko.
2. saria: Nothing Without dendaren eskutik sorpresa.

Epeak:
Lanak ekainak 13a baino lehen aurkeztu beharko dira. Sari banaketa ekainaren 15ean izango da. Skate festan!

flyer a2013

 

 

flyer b2013

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Musakolako jaietan gaztetxokoa irekita!

Musakolako jaietan, auzoko  gaztetxokoa irekita egongo da ostiral larunbat eta igandean. Ekintza eta aukera ezberdinak egongo dira eta jai egitaraua aberasten saiatuko gara. 12-17 urte bitarteko gazte guztiei zuzendutako ekintzak izango dira guztiak!

MAIATZAK 10 0STIRALA: 17:00etatik aurrera

Txokolatada

Konkis frogak

MAIATZAK 11 ZAPATUA:

Goizean (11:00etatik aurrera) skate txapelketa

AUZOETAKO SKATE FESTA musa

Arratsaldean wii dance

Musakolako astuan murala

MAIATZAK 12, DOMEKA:

– EMON-en kontzertu akustikoa.

emon_musakolantxiki

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MUSIKODROMOA MARTXAN!

MUSIKODROMO

Maiatzeko gaztetxoentzako musikodromoa martxan!

IGANDERO IGANDERO MUSIKA PROTAGONISTA GAZTETXOKO ETA GAZTEGUNEAN!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Orio-zingira promo bideoa

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Orio-zingira!!

Orioko udalekuetako plaza kopurua bete ez denez, gazteekin batera kuñatxo batzuk grabatu genituen gaztegunean. Aitzakia polita irratia piztu eta saltseatzeko!

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina