IREKIERA APARTA ERDIGUNEKO GAZTEGUNEAK!

Dagoeneko martxan daude Gaztetxokoak, eta asteburutan ere hasi gara Gazte Gunearekin!!

Aurten berritasunekin gatoz! Gazteguneko dinamika aldatu eta bi espazio bereizi sortu ditugu, bata nagusientzat eta bestea gazteenentzat.

Beste aldaketa bat ordutegian egin dugu. Aurtengo ordutegia hau izango da:

OSTIRALAK: 18:00 – 21:00
ZAPATUAK: 16:30 – 20:30
DOMEKAK: 16:30 – 20:30

Asteburu honi dagokionez, ikasturteko lehena izan da, eta ondo hasteko asmoz, jaitxo bat antolatu genuen, musika, jolas eta meriendarekin.

Zapatuan, eguraldi paregabea aprobetxatuz, kanpora atera genuen giroa, eta etxeko materialarekin egin daitezkeen joku laburrak egiten egon ginen. Sekulako ondo pasa genuen!

Asteburu oso atsegina izan da lehena, eta datozenak ere ekintzaz eta ongi pasatzeko aukeraz beteak etorriko dira! Animatu parte hartzera!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Musakolako sukalde kontuak!

Zenbat gaztek egingo ote zituen bere lehen errezeta eta jakiak gaztetxokoetako sukaldetan. Sukaldeak mila aukera eskaintzen dizkigu eta aurten ere kea dario musakolako sukaldeari. Janari goxoak ateratzen duen kea!!

Atzo bertan Musakola jatetxe italiar bilakatu zen  eta bertako gazteek pizza masa egin  hauek ondo bete eta merienda ederra egin zuten.

IMG-20130919-WA0001 IMG-20130919-WA0002

Eta ondo jan eta gero…

IMG-20130919-WA0003

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaztetxokoak irekita eta Gaztegunea ate joka!

Ostiral honetan irekitzen da Gaztegunea arratsaldeko 18:00etatik aurrera  mila aukera, parte hartu, antolatu eta ondo pasatzeko. Zuk antolatu zuk proposatu!

San Andreseko gaztetxokoan, lehen aste honetan,  txoko berria sortu dute Sexualitate eta droga gaiak lantzeko!

IMG-20130918-WA0000

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Uribarri-Erguineko festetan gaztetxokoak

Urtero moduan Auzoko festak zerbitzuen irekiera baino lehenago izan ziren. Gaztetxokoak itxita egon arren gaztetxoek izan zuten aukera ondo pasatzeko. Gaztetxokoetako hezitzaileak bertan izan ziren, sukaldean tortilak egin, 1 irabazteko…

festa3 festak2 festak

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ikasturte berria ate joka

gt_irekiera

Gaztetxokoak irailak 17

Gaztegunea Irailak 20

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bazkari italiarra !

Udaixe 2013-ko bigarren asteari amaiera emateko Musakolako gaztetxokoan sukaldaritza tailerra egin dugu. Bertan, bazkari italiarra prestatu dugu, eta pasta-entsalada, pizzak eta bizkotxo goxoa gertatu ditugu. Erdigunean erosketak egin ostean, gaztetxokora abiatu gara eta sukaldean aritu eta gero ederki bazkaldu dugu. Ondoren mahai jokoetan eta saskibaloian aritu gara horrela asteko ekintzei amaiera emanez. Argazkietan sukaldean egindako lanaren emaitza goxoak !

2013-07-12 14.38.312013-07-12 14.39.022013-07-12 14.00.03

2013-07-12 14.39.36

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Surf ikastaroa zarautzen

Atzo zarautzera egin genuen egun pasa Aretxabaletako, Aramaixoko eta Eskoitzako gazteekin batera. Zarautzera heldu bezain pronto, surf eskolara abiatu ginen eta  bertan bi talde egin genituen. Lehenengo taldea tabla gainean zutik jartzen alegintzen zen bitartean, besteok eguneko lehen bainua hartu genuan hondartzan. Olatu gutxi egon arren, ondo aprobetxatu genituen, batzuk tabla gainean eta beste batzuk zutik bantendu ezinik ur azpian. Bazkaldu ondoren, karramarrotan eta jolasean ibili ginen batzuk eta eguzkitan kiskaltzen beste batzuk. 7rak aldera egin genuen Arrasatera buelta Zarautzeko izozki bat jan ondoren!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Erdigunean jolasean

Atzo egun lasaia izan genuen gazteekin eta erdigunean ibili ginen, datorren egunetan egingo diren ekintzak prestatuz guztiok batera. Kanpaldiko eta ostiraleko bazkariko xehetasunak zehazteaz gain, joko desberdinetan ere aritu ginen, eta hauetan izar, ekilibrio zinta. Monterronera irten eta bertako zoru berde-xuabea aprobetxatuz ekilibrio zintan beldur gutxiagorekin aritu ginen !!
2013-07-10 19.53.452013-07-10 20.07.22

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mendi buelta + udalako igerilekura

Bigarren asteari hasiera emateko,  medibuelta egin dugu eta udalako igerilekuetara joan gara. 11:ooetan gelditu gara eta Besaidera egin dugu bueltatxoa. Bero handia pasatu arren, arazo gabe heldu gara hiru probintzia elkartzen diren puntura. Ondoren, ondo merezita, igerilekuan bazkaldu dugu eta uretatik irten gabe ibili gara. Bukatzeko udalatik jaisten hasi gara igerilekuan debora geihago egoteko penaz!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

afaria + zine gaua

Udaixeko lehenengo asteari amaiera emateko, afari goxo goxo bat eta pelikula saio bat izan genuan atzo.  pizza batzuk eskatzea erabaki genuen eta kostata baina azkenean  “los juegos del hambre” pelikula ikustea erabaki genuen. Tripa bete bete egin ondoren pelikulan sartu ginen guztiok eta susto bat edo beste ere eraman genuen!!

Datorren astean gehiago!!!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina